16. ALDIZKARIA - 2000ko otsailaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- L E R I N

Hiri finka bat saltzeko enkante publikoa

Leringo Udalak enkante publikoa iragarri du, ahozko posturen bidez, ondoren aipatzen den hiri finka saltzeko:

Etxebizitza, garajea eta patioa dituen eraikina, 220 metro karratuko azalera duena eta Portal kaleko 16. zenbakian dagoena. Hasierako prezioa 13.316.548 pezeta da.

Gorako postura: 25.000 pezeta postura bakoitzean.

Enkantean parte hartzeko fidantza: 266.331 pezeta.

Enkantea Udaletxeko bilkura aretoan egingo da, hogeigarren egun balioduneko arratsaldeko ordu bata eta erdietan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Baldintzen orria eta espedientea osatzen duten gainerako agiriak udal bulegoetan daude, interesatuen eskura, azter ditzaten.

Lerinen, bi milako urtarrilaren hogeita batean. Alkatea, Jacinto Gil Celaya.

Iragarkiaren kodea: A0000697