16. ALDIZKARIA - 2000ko otsailaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Beste Xedapenak

INGURUGIRO, LURRALDEAREN ANTOLAMENDU ETA ETXEBIZITZA DEPARTAMENTUA. Zehapen espedientea.

Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 135. artikuluan aurreikusitako jakinarazpena egitea ezinezkoa izan da, hau da, ehizaren arloan indarrean dagoen arautegia urratzeagatik Héctor Goñi Aldaba jaunari ireki zaion 149/98 zehapen espedientearen jakinarazpena eta, ondorioz, agindu honen bidez adierazi den lege horren 59.4. artikuluan xedatutakoa beteko da.

1202/1999 FORU AGINDUA, irailaren 22koa, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Héctor Goñi Aldaba jaunari Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen urratze batengatik zehapena jartzen diona.

Héctor Goñi Aldaba jaunari irekitako 149/98 zenbakiko zehapen espedientea aztertu da; espediente hori Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariaren otsailaren 16ko 241/1999 Foru Aginduaren bidez ireki zaio, gauez ehizan aritzeagatik, debeku- garaian eta ibilgailua erabiliz. Oinarria Foruzaingoak 1998ko urriaren 3an egin zuen salaketa da.

Espedientea 1999ko uztailaren 5eko 83. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen. Karguen pleguan, egintzak bi urratze arin eta larri bat zirela ezarri zen, Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 117.15, 117.3 eta 116.6 artikuluei jarraikiz, eta 15 egun balioduneko epea finkatu zen salatuaren defentsarako alegazioak aurkezteko. 1999ko abuztuaren 18an Héctor Goñi Aldabe jaunaren idazki bat sartu zen, Gobernuko Ordezkaritzan epez kanpo aurkeztua.

Nolanahi ere eta subsidiarioki, esan beharra dago alegazio horien edukiak ez diola instrukzioari zalantzarik sortzen aurretik egindako tipifikazioa aldatzeko, karguen pleguko egintzak ukatu eta azalpen sinestezin bat eman besterik ez baitu egiten. Kontuan harturik Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen arabera agintaritzako agenteen egintzek duten ziurtasun ustea, ez da bidezkoa alegazioak onartzea eta, beraz, espedienteko proposamenari eutsi egiten zaio.

Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 98. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. Egin dituen lege-hausteengatik Héctor Goñi Aldaba jaunari 120.002 pezetako isuna jartzea arestian adierazi den Foru Legearen 122. artikuluei jarraikiz.

Ehizarako baimena kentzea urtebeteko epean.

Desgaituak bere lizentzia eman beharko du Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Ekosistemen eta Paisajearen Ekologiaren Atalean (Alondegi kaleko 1.a, 1. solairua) edo, bestela, bere etxetik hurbilen dagoen Goardia Zibilaren Kuarteleko Komandantzian. Desgaitu-aldia zehapena administrazio mailan irmoa izanen den egunaren biharamunean hasiko da.

2. Arestian adierazi den Foru Lege horren 106. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, isuna % 30 murriztuko da, beti ere ondoko beharkizun hauek betetzen badira:

a) Isunaren gainerako zatia gehienez 15 egun balioduneko epearen barrenean ordain dezala, Foru Agindu hau jakinarazi den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

b)Urratzaileak ordain ditzala, osorik, aurreko idatz-zatian adierazi den epean, egotzi zaizkion kalte edo gaitzetatik heldu diren kalteordainak, eta ordain dezala tresna, arma edo animaliak berreskuratzeko diru-kopurua.

c) Urratzaileak idatziz adierazi beharko du ezarri zaion zehapenarekin eta eskatzen zaion kalteordainarekin ados dagoela eta espres egiten diola uko epe horretan inpugnazio-ekintzak burutzeko eskubideari.

Baldin eta deskribatu den gutxipen hori interesatzen bazaio, interesatuak Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko bulegoetara jo beharko du, Alondegi kalea, 1.a, 2. solairua, Kontrol Administratiboaren Atalera. Bertan ordain-gutuna emanen zaio, orain igorri denaren ordez, eta isunaren zenbatekoa gutxitzeko dokumentazioa emanen.

3. Isuna edozein banketxe edo aurrezki kutxatan ordaintzen ahal da, horretarako ordain-gutun ofiziala erabiliz, Foru Agindu hau administrazio mailan irmoa izanen den egunetik hamabost eguneko epean. Epe hori iraganik, premiamenduzko bideari ekinen zaio diru-kopurua kobratzeko.

4. Foru Agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazpenaren egunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluaren arabera.

5. Foru Agindu honen berri ematea espedientea ireki zaionari, salatzaileari, Kontrol Administratiboaren Atalari eta Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko irailaren hogeita bian.-Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

Iragarkiaren kodea: A0000207