16. ALDIZKARIA - 2000ko otsailaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Beste Xedapenak

1332/1999 EBAZPENA, abenduaren 31koa, Hezkuntza zuzendari nagusiak emana, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako laugarren mailako Natur Zientzien arloko Ingurua, Fisika eta Kimika eta Inguru, Biologia eta Geologia proiektu editorialak, Vincens Vives argitaletxearenak, baimendu eta dagozkien curriculum materialak Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan erabiltzeko baimena ematen duena.

Ekainaren 7ko 183/1993 Foru Dekretuak (ekainaren 23ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) arautu zituen erregimen orokorreko irakaskuntzetarako curriculum materialen gainbegiratzea eta baimentzea, eta Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan izan behar duten erabilera.

Aipatu Foru Dekretuak ezartzen du proiektu editorialak gainbegiratu egin beharko direla, eta baimena jasotzeko aipatu behar dituzten puntuak zehazten ditu, bai eta aurkeztu beharreko dokumentazio osagarria ere.

Hezkuntza eta Kultura kontseilariak irailaren 30ean emandako 339/99 Foru Aginduaren bidez eskuordeturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1.-Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako laugarren mailako Natur Zientzien arloko Ingurua, Fisika eta Kimika eta Inguru, Biologia eta Geologia proiektu editorialak, Vincens Vives argitaletxearenak, baimentzea eta dagozkien curriculum materialak Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan erabiltzeko baimena ematea.

2.-Aipatu proiektu editorialetatik heldu diren curriculum materialek baimen hau agertu beharko dute 183/1993 Foru Dekretuan ezarritako moduan.

3.-Ebazpen hau Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin agintzea.

4.-Ebazpen hau igortzea Pedagogi Berrikuntzako Zerbitzura, Hezkuntza Berriztapenaren Atalera (Ikasliburu eta Materialen Unitatea), Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, eta Vincens Vives argitaletxera, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren hogeita hamaikan.-Hezkuntza zuzendari nagusia, Santiago Arellano Hernández.

Iragarkiaren kodea: A0000428