16. ALDIZKARIA - 2000ko otsailaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

EBAZPENA, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Errektoreak emana, Ikerketarako Laguntzako Zerbitzurako dispositibo fotoboltaikoetarako eguzkiaren simulazio sistema bat erosteko gastua baimendu eta esleipen espedienteari hasiera ematen diona.

1.-Esleipena egin duen entitatea.

a) Erakundea: Nafarroako Unibertsitate Publikoa.

b) Espedientea izapidatzen duen bulegoa: Kudeaketa Ekonomikorako Atala.

c) Espediente zenbakia: C25/1999.

2.-Kontratuaren xedea.

a) Xedearen deskribapena: dispositibo fotoboltaikorako eguzkiaren simulazio sistema.

b) Non eman: Ikerketarako Laguntza Zerbitzua.

3.-Izapidetza, esleitzeko prozedura eta forma.

Lehiaketa publiko irekia.

4.-Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua.

17.400.000 pezeta.

5.-Behin-behineko bermea:

348.000 pezeta.

6.-Argibideak eta agiriak jasotzeko tokia.

a) Administrazio eta Kudeaketa Eraikineko Harrera lekua.

b) Helbidea: Arrosadiko Campusa. 31006 - Iruña (Nafarroa)

c) Telefonoa: (948) 16 90 16

d) Telefaxa: (948) 16 96 61

7.-Eskaintzen edo parte hartzeko eskaeren aurkezpena.

a) Aurkezteko azken eguna: Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik kontatzen hasita, hogeita seigarren egun naturalaren eguerdiko 14:30ak arte.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: Baldintza administratibo eta teknikoen pleguan agertzen direnak.

c) Aurkezteko tokia:

Erregistro Orokorra.

Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Administrazio eta Kudeaketa Eraikina.

Arrosadiko Campusa. 31006 - Iruña (Nafarroa)

8.-Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Administrazio eta Kudeaketa Eraikina. Batzargela.

b) Helbidea: Arrosadiko Campusa. 31006 - Iruñea (Nafarroa)

c) Baldintza pleguetan dauden irizpideen arabera eskaintzak aztertu ondoren, Mahaiak Errektoretza eraikineko iragarki oholean jarriko du emaitza, eta proposamen ekonomikoa irekitzeko ordua eta tokia jakinaraziko ditu, gutxienez 48 ordu lehenago.

9.-Iragarkien gastuak.

Iragarki ofizialak eta egunkarietan azaldu beharrekoak esleipen-hartzailearen kontura ordainduko dira.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko hogeita batean.-Errektorea, Antonio Pérez Prados.

Iragarkiaren kodea: A0000013