16. ALDIZKARIA - 2000ko otsailaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

887/1999 EBAZPENA, abenduaren 31koa, Ekonomia eta Europako Aferen zuzendari nagusiak emana, Biodibertsitatea Zaintzeko mendiko 10 ibilgailu loteetan erosteko adjudikazioa egiten duena. 1 eta 3. loteak erosi dira eta 2.a eman gabe gelditu da.

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 97.3 artikulua betetzeko, aditzera ematen da adjudikazio hau:

-Entitate adjudikatzailea:

a) Erakundea: Ekonomi eta Ogasun Departamentua.

b) Espedientea tramitatzen duen bulegoa: Kontratazio eta Aseguruen Atala.

c) Espediente zenbakia: 930000/990238.

-Kontratuaren xedea:

a) Kontratu mota: hornidura.

b) Xedearen azalpena: A motako 6 mendiko ibilgailu (1. lotea) eta C motako mendiko ibilgailu 1 (3. lotea) erostea.

c) Lizitazio iragarkia argitaratzea: 1999ko azaroaren 19ko 145. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

-Izapidatzea, prozedura eta adjudikazio mota:

a) Izapidatzea: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Adjudikazio mota: lehiaketa.

-Hasierako prezioa:

1. lotea: 22.000.000 pezeta (132.222,66 euro), BEZa barne.

3. lotea: 3.100.000 pezeta (18.631,38 euro), BEZa barne.

Adjudikazioa:

a) Eguna: 1999ko abenduak 31.

b) Kontratista: Comercial Arre Motor, S.A. (1 eta 3. loteak).

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Adjudikazioaren zenbatekoa:

17.250.000 pezeta (103.674,58 euro), BEZa barne (1. lotea).

2.950.000 pezeta (17.729,86 euro) BEZa barne (3. lotea).

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren hogeita hamaikan.-Ekonomi zuzendari nagusia, José Angel Zubiaur Carreño.

Iragarkiaren kodea: A0000667