I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
- Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
886/1999 EBAZPENA, abenduaren 31koa, Ekonomia eta Europako Aferen zuzendari nagusiak emana, Barneko Laguntza Teknikorako Zerbitzurako altzariak erosi eta instalatzeko adjudikazioa egiten duena.
Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 97.3 artikulua betetzeko, aditzera ematen da adjudikazio hau:
-Entitate adjudikatzailea:
a) Erakundea: Ekonomi eta Ogasun Departamentua.
b) Espedientea tramitatzen duen bulegoa: Kontratazio eta Aseguruen Atala.
c) Espediente zenbakia: 902000/990227.
-Kontratuaren xedea:
a) Kontratu mota: hornidura.
b) Xedearen azalpena: altzariak erosi eta instalatzea.
c) Lotea: bakarra.
d) Lizitazio iragarkia argitaratzea: 1999ko azaroaren 19ko 145. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.
-Izapidatzea, prozedura eta adjudikazio mota:
a) Izapidatzea: arrunta.
b) Prozedura: irekia.
c) Adjudikazio mota: lehiaketa.
-Hasierako prezioa:
8.000.000 pezeta (48.088,48 euro), BEZa barne.
-Adjudikazioa:
a) Eguna: 1999ko abenduak 31.
b) Kontratista: Local Diseño, S.L.
c) Nazionalitatea: espainiarra.
d) Adjudikazioaren zenbatekoa: 5.233.948 pezeta (31.456,66 euro), BEZa barne.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren hogeita hamaikan.-Ekonomi zuzendari nagusia, José Angel Zubiaur Carreño.
Iragarkiaren kodea: A0000666