16. ALDIZKARIA - 2000ko otsailaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

884/1999 EBAZPENA, abenduaren 31koa, Ekonomia eta Europako Aferen zuzendari nagusiak emana, Ingurugiro Kalitatearen Zerbitzurako Nafarroako ibaietako uraren kalitatea etengabe aztertzeko bi kontrolgune erosi eta instalatzeko adjudikazioa egiten duena.

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 97.3 artikulua betetzeko, aditzera ematen da adjudikazio hau:

-Entitate adjudikatzailea:

a) Erakundea: Ekonomi eta Ogasun Departamentua.

b) Espedientea tramitatzen duen bulegoa: Kontratazio eta Aseguruen Atala.

c) Espediente zenbakia: 930000/990237.

-Kontratuaren xedea:

a) Kontratu mota: hornidura.

b) Xedearen azalpena: Nafarroako ibaietako uraren kalitatea etengabe aztertzeko bi kontrolgune erosi eta instalatzea.

c) Lotea: bakarra.

d) Lizitazio iragarkia argitaratzea: 1999ko azaroaren 19ko 145. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

-Izapidatzea, prozedura eta adjudikazio mota:

a) Izapidatzea: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Adjudikazio mota: enkantea.

-Hasierako prezioa:

30.000.000 (180.331,81 euro), BEZa barne.

-Adjudikazioa:

a) Eguna: 1999ko abenduak 31.

b) Kontratista: Adasa Sistemas, S.A.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Adjudikazioaren zenbatekoa: 28.582,400 pezeta (171.783,68 euro), BEZa barne.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren hogeita hamaikan.-Ekonomi zuzendari nagusia, José Angel Zubiaur Carreño.

Iragarkiaren kodea: A0000665