16. ALDIZKARIA - 2000ko otsailaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

882/1999 EBAZPENA, abenduaren 31koa, Ekonomia eta Europako Aferen zuzendari nagusiak emana, Nekazaritzako Merkatuen Erregulazio eta Eskuhartze Atalerako altzariak erosi eta instalatzeko adjudikazioa egiten duena.

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 97.3 artikulua betetzeko, aditzera ematen da adjudikazio hau:

-Entitate adjudikatzailea:

a) Erakundea: Ekonomi eta Ogasun Departamentua.

b) Espedientea tramitatzen duen bulegoa: Kontratazio eta Aseguruen Atala.

c) Espediente zenbakia: 970000/990221.

-Kontratuaren xedea:

a) Kontratu mota: hornidura.

b) Xedearen azalpena: altzariak erosi eta instalatzea.

c) Lotea: bakarra.

d) Lizitazio iragarkia argitaratzea: 1999ko azaroaren 19ko 145. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

-Izapidatzea, prozedura eta adjudikazio mota:

a) Izapidatzea: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Adjudikazio mota: lehiaketa.

-Hasierako prezioa:

7.161.886 pezeta (43.050,53 euro), BEZa barne.

-Adjudikazioa:

a) Eguna: 1999ko abenduak 31.

b) Kontratista: Local Diseño, S.L.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Adjudikazioaren zenbatekoa: 5.425.304 pezeta (32.607 euro), BEZa barne.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren hogeita hamaikan.-Ekonomi zuzendari nagusia, José Angel Zubiaur Carreño.

Iragarkiaren kodea: A0000664