16. ALDIZKARIA - 2000ko otsailaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Agintariak eta Langileak

1628/1999 EBAZPENA, abenduaren 20koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, M.ª Victoria Uhalte Sevilla andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko funtzionarioa, Alde Zaharreko Oinarrizko Osasun Eskualdeko zuzendari izendatzen duena, bitarte baterako.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuen betetzea arautzen duen azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriko 6. idatz-zatiak xedatzen du Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak izanen duela ahalmena unitate organikoetako buruak izendatzeko, bitarte baterako edo jarduneko buru gisa arituko direnak.

Horrenbestez, abenduaren 26ko 604/1995 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. M.ª Victoria Uhalte Sevilla andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko funtzionarioa, Alde Zaharreko Oinarrizko Osasun Eskualdeko zuzendari izendatzea, bitarte baterako.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila xedatzea.

3. Ebazpen hau igortzea interesatuari, Nafarroa-Iparraldeko Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendariordetzari, Oinarrizko Osasun Laguntzako Langileriaren Zerbitzuari, Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendariari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuari, Nominen eta Gastu Kontrolaren Zerbitzuari eta Osasun Departamentuko idazkari teknikoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren hogeian.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.

Iragarkiaren kodea: A0000478