16. ALDIZKARIA - 2000ko otsailaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- ERRIBERAKO HONDAKIN SOLIDOEN MANKOMUNITATEA

Ordenantza fiskaleko aldaketa 2000. urterako

Nafarroako Erriberako Hondakin Solidoen Mankomunitateko Batzarre Orokorrak, aurtengo abenduaren 23an egin bilkuran eta legezko gehiengoa bildurik, hasiera batez onetsi zuen zaborren zerbitzuaren tasak arautzen dituen ordenantza fiskaleko aldaketa 2000. urterako (egungo ordenantza, aldatu egin dena alegia, 1999-01-25eko 11. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara). Hona hemen aipatu aldaketa:

Lehenbizikoa.-Ordenantzen aplikazio esparruaren barnean (3. artikuluan) Fontellasko Udalerria sartzea; hortaz, azken lerroaldeak honela behar du:

ORDENANTZA FISKALAREN ALDAKETA 2000. URTERAKO

"2000. urterako Tutera eta Fontellas izan dira tasen kobrantza Mankomunitatearen esku utzi duten Udalak"

Bigarrena.-11. artikuluko 1 eta 2. puntuek honela behar dute:

1.-4.a artikuluko 1, 2 et 3. puntuetan ezarritako tasek seihileko natural bakoitzeko lehenbiziko egunean izanen dute sortzapena, eta kuotak ez dira murriztuko ezta hainbanatuko ere. Horiek horrela, alta eta bajak gertatu eta ondoko sortzapenaldira arte ez dute eraginik izanen.

2.-4.a artikuluko 4. puntuan ezarritako tasek lauhileko natural bakoitzeko lehenbiziko egunean izanen dute sortzapena, eta kuotak ez dira murriztuko ezta hainbanatuko ere.

Hirugarrena: azken xedapenaren testua hauxe izanen da: "Ordenantza honek 2000ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra eta indar izaten jarraituko du Mankomunitatearen Batzarre Orokorrak indargabetu edo aldatzen duen arte".

Laugarrena.-Eranskinean aldaketa hauek eginen dira:

A-1 tarifan etxebizitzetakoez gain "erabilera partikularreko garajeetakoak" sartu dira.

A-2 tarifan esaldi hau kendu da: "30 langile bitartekoak".

A-3 tarifan esaldi hau kendua da: "30-50 bitarteko langileetakoak".

Aurreko ekitaldian indarra zuten tarifak, 1999ko abuztuaren 20ko 104. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuak, honela gelditu dira:

A-1 (etxebizitzetakoak): 6.934 pezeta; A-2 tarifa (merkataritzako saltoki txikiak, enpresak, tailerrak, e.a.): 16.307 pezeta; A-3 tarifa (ostatuak, jatetxeak, supermerkatuak, enpresa ertainak, ikastetxeak, ospitale txikiak, e.a.): 41.730 pezeta; A-4 tarifa (lantegiak, klinika eta ospitale handiak): 140.855 pezeta; A-5 tarifa (hornidura-azoketako saltokiak): 7383 pezeta; A-6 tarifa (kioskoak): 11.556 pezeta; A-7 tarifa: erabiltzaileak beretako dituen edukiontziak: 800-1.000 litro bitartekoak, 98.000 pezeta; eta 340 litrokoak edo txikiagoak, 49.000 pezeta; edukiontzia Mankomunitateak ematen badu: 800-1.000 litro bitartekoak, 112.000 pezeta; 340 litrokoak edo txikiagoak, 66.000 pezeta; B-1 tarifa: zabor kilo bakoitzeko 3,15 pezeta; B-2 tarifa: lurrak eta obra-hondakinak botatzea: 70 pezeta/m3; eta beste material inerteak: 120 pezeta/m3; B-3 tarifa: hildako animaliak bildu eta garraiatzea: 10.000 pezeta, eta animalia horiek deuseztu edo botatzea: 6 pezeta kilo bakoitzeko.

Bosgarrena.-Ordenantza fiskalaren gainerako testua bere horretan geldituko da.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/90 Legearen 325. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 5/95 Legearen 11. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraikiz, aipatu erabakia eta dagokion espedientea ikusgai egonen dira Mankomunitatearen bulegoan eta kide diren Udaletxeetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitartu eta biharamunetik hogeita hamar egun balioduneko epean, herritarrek eta interesatu eskubidedunek aztertu eta erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten.

Tuteran, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduan. Mankomunitateburua, Ignacio Pérez Garde.

Iragarkiaren kodea: A9912830