16. ALDIZKARIA - 2000ko otsailaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- E L I Z A G O R R I A

Ordenantzetako aldaketa. Behin betiko onespena

BEHIN BETIKO ONESPENA, ELIZAGORRIKO LARREN ESLEIPENA ETA APROBETXAMENDUA ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZAKO ALDAKETARI

Elizagorriko Udalak larreen esleipena eta aprobetxamendua arautzen dituen ordenantzako aldaketa behin betikoz onestea erabaki zuen, 1999ko abenduaren 20an egindako osoko bilkuran. Aldaketa hori 1999ko ekainaren 9an onetsi zen hasiera batez.

Aldaketa horrek ordenantzaren 3, 4 eta 8. artikuluei eragin die. Hona idazketa berria:

3. art. "...1. Eremua.: "Prado", mugak..., hegoaldetik 4. eremuko larre puskaren iparraldea...

1. eta 4. eremuek partekatzen zuten lur puska aurrerantzean 4. eremurako baino ez da izanen".

Artikuluaren gainerakoan ez dago aldaketarik.

-4. art. "Bazkatokietako lur mota, lekua, landaketak eta bestelako inguruabarrak kontuan hartuz, tasa hauek ezarri dira:

1. eremua, "Prado" izenekoa, 842.697 pezeta urtean.

2. eremua, "Charcal eta Serna" izenekoa, 1.460.674 pezeta urtean.

3. eremua, "Comunero" izenekoa, 449.438 pezeta urtean.

4. eremua, "Castejón Los Frailes" izenekoa, 393.259 pezeta urtean."

-8. art. "Esleitzeko epea 8 urtekoa izanen da, eseleipenak irmo egiten diren egunetik hasita."

Artikuluaren gainerakoan ez dago aldaketarik.

Elizagorrian, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren hogeita zazpian. Alkatea, sinadura ulertezina.

BEHIN BETIKO ONESPENA, LABORANTZAKO HERRILURREN APROBETXAMENDUA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZAREN ALDAKETARI

Elizagorriko Udalak laborantzako herrilurren aprobetxamendua arautzen duen ordenantzako aldaketa behin betikoz onestea erabaki zuen, 1999ko abenduaren 20an egindako osoko bilkuran. Aldaketa hori 1999ko ekainaren 9an onetsi zen hasiera batez.

Aldaketa horrek ordenantzaren 17, 19 eta 24. artikuluei eragin die. Hona idazketa berria:

-17. art. "Lote tipoaren azalera honakoa da:

Ureztatzekoa: 1,5 erregu."

Artikuluaren gainerakoan ez dago aldaketarik.

-19. art. "Aprobetxamendu mota honetan, herrilurreko lurzatien onuradunek ondoko kanona ordainduko dute:

Ureztatzeko erregua: 3.000 pezeta."

Artikuluaren gainerakoan ez dago aldaketarik.

-24. art. "Zuzenean esleitutako herrilurreko lurzatien onuradunek ondoko kanona ordainduko dute:

Ureztatzeko lurrak: 3.000 pezeta/erregu (mota bakarra)."

Artikuluaren gainerakoan ez dago aldaketarik.

Elizagorrian, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren hogeita zazpian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A9912804