16. ALDIZKARIA - 2000ko otsailaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- B U Ñ U E L

Ordenantza fiskalen behin betiko onespena

Azaroaren 19ko 145. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarkia argitaratu zen Ordenantza fiskal orokorreko aldaketaren hasierako onespenaz eta Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskal berriaren onespenaz, 4/1999 Foru Legeari egokitu behar baitziren. Horiek 2000ko urtarrilaren 1etik aitzina izan behar zuten indarra, eta Udalaren iragarki oholean argitaratu ziren.

Jendaurrean egoteko aldia bukaturik, inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, behin betikoz onetsirik gelditu dira, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 325. artikuluari jarraikiz. Hona hemen haien testuak, osorik argitaratuak.

1.-UDALAREN KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO TASA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA FISKALAREN BEHIN BETIKO ONESPENA

Xedapen orokorra

1. artikulua. Ordenantza honen tasa martxoaren 2ko 4/1999 Foru Legeak aldatzen duen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 100. artikuluan eta hurrengoetan -eta zehazki 100.5.o artikuluan- xedatutakoaren babesean ezarri da.

Zergagaia

2. art. Kirol instalazioetako eta igerilekuetako zerbitzuak egitea da zergagaia.

Ordaindu beharra

3. art. Kirol instalazioen eremura sartuz hasten den erabilerarekin batean sortzen da prezio publikoa ordaindu beharra.

Subjektu pasiboa

4. art. Igerilekuaren eta gainerako kirol instalazioen erabiltzaileak daude behartuak ordainarazpen hauek ordaintzera.

Tarifak

5. art. Ordainarazpen honen oinarritzat hartuko dira pertsona naturalak edo zerbitzuen onuradun diren pertsona juridikoentzat banan-banan gordetako plazak.

6. art. Eskubideak jasotza tarifa hau izanen da:

Tarifa

A) Igerilekuetako instalazioen erabilpena

-Abonuak

2-6 urte: 1.430 pezeta gehi 43: 1.475 pezeta.

7-16 urte: 3.300 pezeta gehi 99: 3.400 pezeta.

16 urtetik goiti: 4.900 pezeta gehi 147: 5.050 pezeta.

Familiako abonua, deskontuak: % 10, bi kidekoa bada; % 20, hiru kidekoa bada; % 30, lau kide edo gehiagokoa bada.

-Sarrerak

2-6 urte: 150 pezeta gehi 4,5: 155 pezeta.

7-16 urte: 250 pezeta gehi 7,5: 260 pezeta.

16 urtetik goiti: 375 pezeta gehi 11,25: 385 pezeta.

B) Igeriluetako eta kiroldegiko instalazioen erabilpena

-Urteko abonua:

2-6 urte: 3.430 pezeta gehi 102,9: 3.530 pezeta.

7-16 urte: 7.000 pezeta gehi 210: 7.210 pezeta.

16 urtetik goiti: 11.500 pezeta gehi 345: 11.845 pezeta.

Familiako abonua, deskontuak: % 10, bi kidekoa bada; % 20, hiru kidekoa bada; % 30, lau kide edo gehiagokoa bada.

Abonua batera duena ez da kontatuko, deskontua egiterakoan, familiako bertze kide batzuek igerilekukoa eskuratzen badute.

C) Kiroldegiko instalazioen erabilpena

-Abonuak:

.Urteko abonua:

2-6 urte: 2.060 pezeta.

7-16 urte: 5.150 pezeta.

16 urtetik goiti: 8.240 pezeta.

.Seihileko abonua:

2-6 urte: 1.285 pezeta.

7-16 urte: 3.090 pezeta.

16 urtetik goiti: 4.635 pezeta.

.Hiruhileko abonua:

2-6 urte: 770 pezeta.

7-16 urte: 1.930 pezeta.

16 urtetik goiti: 3.090 pezeta.

.Familiako abonua:

2 kidekoa: % 10eko murriztapena.

3 kidekoa: % 20eko murriztapena.

4 kide edo gehiagokoa: % 30eko murriztapena.

-Sarrerak:

1.-Frontoirako eta pistetarako sarrera:

Ordu bat, argirik gabe; 410 pezeta/ordua lagun bakoitzeko.

Ordu bat, argia eta guzti: 720 pezeta/ordua lagun bakoitzeko.

2.-Kiroldegirako txartelak:

-Tenisa eta taldeka ez diren jokuak: 775 pezeta lagun bakoitzeko, eta gehienez ere 2.060 pezeta, argia eta guzti bada, eta 1.550 pezeta, argirik gabe bada.

-Taldekako jokuak: 410 pezeta/ordua lagun bakoitzeko, eta gehienez ere 2.060 pezeta, argia eta guzti bada, eta 1.550 pezeta, argirik gabe bada.

7. art. Udalaren kirol instalazioetan sartzeko Udalaren baimena edo sarrera eskuratzen denean sortzen da ordenantza honetan arautzen den tasa ordaindu beharra.

8. art. Instalazioen erabiltzaileek aldi oro egin beharko diete men udal kiroldegiaren esparruan portaeraz eta erabileraz ikusgai paratzen diren arauei.

9. art. Instalazioen ardura duten langileek sarrerak eskatu eta ez aurkezteak udal kiroldegiaren esparrutik kanporatzea izan dezake zehapen.

10. art. Iruzurtzat hartuko da udal kiroldegian behar den sarrerarik edo baimenik gabe sartzea.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.-Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan, Ordenantza Fiskal Orokorra eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aplikatuko dira.

Bigarrena.-Ordenantza honek bere testu osoa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denean indarra hartu eta erabateko eragin juridikoa sortuko du.

2.-ORDENANTZA FISKAL OROKORREKO ALDAKETAREN BEHIN BETIKO ONESPENA

22. art. Lau urteren buruan ondoko eskubide eta egintzek preskribatuko dute:

a) Subjektu pasiboen aldekoak:

-Tributu zorra likidazioaren bidez zehazteko udal administrazioak duen eskubidea, eskubide hori sortu zen egunetik kontatzen hasita.

-Likidatutako tributu zorrak ordain daitezen galdatzeko ekintza, borondatezko ordainketarako epea akitzen den egunetik kontatzen hasita.

-Tributu zehapenak ezartzeko ekintza, arau-hauste bakoitza egin zen egunetik kontatzen hasita.

b) Administrazioaren alde, jaso behar ez ziren dirusarrerak itzultzeko eskubidea, sarrera egin zen egunetik kontatzen hasita.

Behin betiko onespen honen aurka bide hauetariko bat erabiliz jo daiteke:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Buñuelen, bi milako urtarrilaren lauan. Alkatea, Santiago Mayayo Chueca.

Iragarkiaren kodea: A0000142