16. ALDIZKARIA - 2000ko otsailaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Agintariak eta Langileak

4/2000 FORU AGINDUA, urtarrilaren 17koa, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri kontseilariak emana, Jon Karlos Cirez Rubio jauna Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Oinarrizko Laguntzaren Ataleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuei Laguntza Emateko eta Gizarteratzeko Bulegoko buru izendatzen duena.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriaren 2. zenbakian xedatzen duenez, atalburutzak eta bulegoburutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaz; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikirik daudenak izan beharko dute.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1.-Jon Karlos Cirez Rubio jauna, bitarteko gisa, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Oinarrizko Laguntzaren Ataleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuei Laguntza Emateko eta Gizarteratzeko Bulegoko buru izendatzea.

2.-Foru Agindu honen berri interesatuari eta Langileri Zerbitzuari ematea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi milako urtarrilaren hamazazpian.-Nafarroako Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri kontseilaria, Calixto Ayesa Dianda.

Iragarkiaren kodea: A0000433