I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
EBAZPENA, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Errektoreak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikorako PC ordenagailu eramangarriak erosteko gastua baimendu eta esleipen espedienteari hasiera ematen diona.
1.-Esleipena egiten duen entitatea.
a) Erakundea: Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Ekonomi Kudeaketako Atala.
c) Espediente zenbakia: C13/2000
2.-Kontratuaren xedea.
a) Xedearen deskribapena: PC ordenagailu eramangarriak erostea.
3.-Izapidetza, esleitzeko prozedura eta forma: lehiaketa publiko irekia.
4.-Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: 8.870.000 pezeta.
5.-Argibideak eta agiriak jasotzeko tokia.
a) Administrazio eta Kudeaketa Eraikineko Harrera lekua.
b) Helbidea: Arrosadiko Campusa. 31006 - Iruñea (Nafarroa)
d) Telefonoa: (948)169016
e) Telefaxa: (948)169661
6.-Eskaintzak edo parte hartzeko eskaerak aurkezteko egunak, agiriak eta tokia.
a) Aurkezteko azken eguna: Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik kontatzen hasita, hogeita seigarren egun naturaleko 14:30era arte.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: Baldintza administratibo eta teknikoen orrian agertzen direnak.
c) Aurkezteko tokia: Erregistro Orokorra. Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Administrazio eta Kudeaketa Eraikina. Arrosadiko Campusa. 31006 - Iruñea (Nafarroa)
7.-Eskaintzak irekitzeko tokia, eguna eta ordua.
a) Entitatea: Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Administrazio eta Kudeaketa Eraikina. Batzargela.
b) Helbidea: Arrosadiko Campusa. 31006 - Iruñea (Nafarroa)
c) Proposamenak aurkezteko epea amaitu, eta hurrengo hamargarren egun baliodunean, 12:00etan irekiko dira. Aurreko konputu hori egin eta ondorioa bada plikak larunbatean ireki behar direla, irekitzeko ekitaldia hurrengo astelehenera geroratuko da.
8.-Iragarkien gastuak: iragarki ofizialak eta egunkarietan azaldu beharrekoak esleipen-hartzailearen kontura ordainduko dira.
Iruñean, bi milako urriaren hogeita zazpian.-Errektorea, Antonio Pérez Prados.
Iragarkiaren kodea: A0010186