III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
E R R O I B A R
2000ko plantilla organikoa
Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua arautzen duen martxoaren 30eko 13/1983 Foru Legearen 19. artikuluan xedatutakoa betez, Erroibarko Udalak, abuztuaren 3an egin bilkuran, 2000ko plantilla organikoa onestea erabaki zuen. Hona hemen zerrenda:
Funtzionarioak
Lanpostuaren izena: idazkaria. Lanpostu kopurua: 1. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. A maila. Egoera: jardunean. Lanpostuko osagarria: ehuneko 20. Lanaldia: osoa. Zerbitzua, Orreaga eta Aurizkoekin batera.
Funtzionarioen izenen zerrenda
Idazkaria: Pedro María Cenoz Iragui.
Lan-araubideko langile finkoak
Lanpostuaren izena: zerbitzu anitzetako enplegatua. Lanpostu kopurua: 1. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. E maila. Egoera: jardunean. Osagarria: ehuneko 12. Lanaldi osoa.
Lanpostuaren izena: administrari laguntzailea. Lanpostu kopurua: 1. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. D maila. Egoera: jardunean. Osagarria: ehuneko 12. Lanaldia: ehuneko 71,44.
Lanpostuaren izena: garbiketako peoia. Lanpostu kopurua: 1. Sarbidea: oposizioa. E maila. Egoera: jardunean. Lanaldia: ehuneko 29,33. Osagarria: ehuneko 12.
Lan-araubideko langile finkoen izenen zerrenda
Zerbitzu anitzetako enplegatua: José Lazcoz Urrutia.
Administrari laguntzailea: Ana Isabel Erneta Erro.
Garbiketako peoia: Asunción Saragüeta Erro.
Aldi baterako lan-kontratudunak
Lanpostuaren izena: administrari laguntzailea. Lanpostu kopurua: 1. Sarbidea: oposizioa. D maila. Egoera: jardunean. Lanaldia: ehuneko 50. Osagarria: ehuneko 12. (Iraungitzeko).
Lanpostuaren izena: administrari laguntzailea. Lanpostu kopurua: 1. Sarbidea: oposizioa. D maila. Egoera: jardunean. Lanaldia: ehuneko 50. Osagarria: ehuneko 12. Hutsik.
Aldi baterako lan-kontratudunen izenen zerrenda
Administrari laguntzailea: María José Garralda Zubiri.
Lan-eskaintza publikoa
Administrari laguntzaile lanpostu bat: lan-kontratu finkoarekin. Sarbidea: oposizioa. D maila. Osagarria: ehuneko 12. Lanaldia: ehuneko 50.
Erron, bi milako abuztuaren zortzian. Alkatea, Francisco Almirantearena Juango.
Iragarkiaren kodea: A0007765