112. ALDIZKARIA - 2000ko irailaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

TORRES DEL RIO

Hasierako onespena, 2000ko aurrekontu bakarrari eta haren betearazpen oinarriei

Torres del Rioko Udalak, 2000ko uztailaren 21ean egindako osoko bilkuran, erabateko gehiengoaz onetsi zituen hasiera batez 2000ko ekitaldiko aurrekontu bakarra eta haren betearazpen oinarriak.

Espedientea udal idazkaritzan egonen da ikusgai, interesatuen eskura, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hamabost egun balioduneko epean azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Torres del Rion, bi milako uztailaren hogeita hamaikan. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0007490