112. ALDIZKARIA - 2000ko irailaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

S A N S O L

2000ko ekitaldiko aurrekontuko aldaketa

Sansolgo Udalak, 2000ko uztailaren 10ean egindako osoko bilkuran, 2000ko ekitaldiko aurrekontuko lehen aldaketa onestea erabaki zuen.

NTAFLen 276. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da 15 egun baliodunetan udal idazkaritzan, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoren, baita iragarki oholean ere, herritarrek edo interesatuek aztertu eta bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik badago, osoko bilkuran emanen da haien gaineko ebazpena eta aurrekontua behin betikoz onetsiko.

Ez bada erreklamaziorik aurkezten, espedientea behin betikoz onetsitzat hartuko da aurreko lerroaldean aipatu jendaurreko epea amaitutakoan.

Argitara ematen da, interesatu orok jakin dezan.

Sansolen, bi milako uztailaren hogeita seian. Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0007489