112. ALDIZKARIA - 2000ko irailaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U N B E R R I

Herrilurretako lurzati bat hasiera batez desafektatzea

Irunberriko Udalak, 2000ko uztailaren 26an egindako osoko bilkuran, behar besteko gehiengoaz onetsi zuen, hasiera batez, herrilurretako lurzati hau desafektatzea:

4. poligonoko 588. lurzatiko 5.000 metro karratu, Irunberriko Udalaren herrilurretakoak baitira; erabilpena lagatuko da txakurtegiak jartzeko.

Erabakia jendaurrean egonen da, hilabetez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, interesatuek bidezko juzkatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Erabakia behin betikoa izan ondoren, Nafarroako Gobernuko Nekazaritza Departamentura igorriko dira dokumentazioa eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduko 144. artikuluak aipatzen dituen gainerakoak, Nafarroako Gobernuak deklarazio publikoa edo soziala egin eta onetsi dezan.

Irunberrin, bi milako uztailaren hogeita hamaikan. Jarduneko alkatea, Javier del Castillo Martínez.

Iragarkiaren kodea: A0007471