112. ALDIZKARIA - 2000ko irailaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z I Z U R

Urbanizazio proiektua hasiera batez onestea

Zizur Zendeako Udaleko alkate udalburuak, 2000ko abuztuaren 1ean eman ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batez onestea S-4 sektoreko esparruari dagokion urbanizazio proiektua, Constructora Aldabea, S.L.k sustatua. Sektorea Paternainen dago eta Udal Planeamendurako Arau Subsidiarioek lurzoru urbanizagarritzat hartzen dute. Proiektua jendaurrean egonen da 15 egunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, interesatuek hura aztertu eta egoki juzkatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Gazolatzen, bi milako abuztuaren batean. Alkate udalburua, José Ricardo Pérez Torrano.

Iragarkiaren kodea: A0007467