112. ALDIZKARIA - 2000ko irailaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A B L I T A S

Xehetasun azterlana behin betikoz onestea

Hiri honetako Udalak, 2000ko uztailaren 28ko osoko bilkuran, behin betikoz onetsi du Construcciones Laguna de Lor, S.L.k aurkezturiko xehetasun azterlana. Horren proiektua Larry Parsons arkitektoak egin du, eta behin betiko erredakzioa 2000-06-22an ikus-onetsi zen. Azterlana hiri honetako Arau Subsidiarioen 4-A unitateari dagokio.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 119. artikuluan xedaturikoari jarraikiz.

Ablitasen, bi milako uztailaren hogeita hamaikan. Alkatea, Inmaculada Pinilla Baigorri.

Iragarkiaren kodea: A0007466