112. ALDIZKARIA - 2000ko irailaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E D E A

2000rako aurrekontu orokor eta bakarra behin betikoz onestea

2000ko aurrekontu orokor eta bakarra 2000ko maiatzaren 5eko bilkuran hasiera batez onetsi eta 2000ko ekainaren 26ko 77. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 277.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, aurrekontu orokorraren jendaurreko epea haren aurkako erreklamaziorik egin gabe iragan denez, behin betikoz onetsita gelditu da. Hona hemen laburpena:

GASTUAK:

1.-Langileen lansariak: 13.207.000 pezeta.

2.-Ondasun arruntak eta zerbitzuak erostea: 12.806.719 pezeta.

3.-Korrituak: 1.706.000 pezeta.

4.-Transferentzia arruntak: 1.141.000 pezeta.

6.-Inbertsio errealak: 18.785.000 pezeta.

7.-Kapital transferentziak: 875.000 pezeta.

9.-Finantza-pasiboen aldaketa: 4.499.281 pezeta.

Gastuak guztira: 53.020.000 pezeta.

DIRUSARRERAK:

1.-Zuzeneko zergak: 8.570.000 pezeta.

2.-Zeharkako zergak: 1.000.000 pezeta.

3.-Tasak eta bestelako dirusarrerak: 5.995.000 pezeta.

4.-Transferentzia arruntak: 14.945.000 pezeta.

5.-Ondareko dirusarrerak: 8.110.000 pezeta.

6.-Inbertsioak besterentzea: 1.900.000 pezeta.

7.-Kapital transferentziak: 12.500.000 pezeta.

Dirusarrerak guztira: 53.020.000 pezeta.

Ledean, bi milako abuztuaren bian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0007407