112. ALDIZKARIA - 2000ko irailaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

U H A R T E

Lurzati baten gaineko ikerketa espedientearen hasierako onespena

Udal honek 2000ko ekainaren 28ko osoko bilkuran erabaki zuen hasiera ematea Arga ibaiaren ondoko lurzati edo finka baten ikerketa espedienteari. Lurzati horren mugan daude, besteak beste, ibaia eta Josefa Villanueva Irulegui eta José Angel Erro Mendióroz jaun-andreen finkak (1731 eta 1260-N finkak). Espedienteari plano edo krokisa erantsi zaio.

Argitara ematen da interesatuek jakin dezaten eta behar diren ondorioak izan ditzan. Hilabete izanen dute, Udaletxeko iragarki oholean Nafarroako ALDIZKARI OFIZIAL honen ale bat 15 egunez jarri eta biharamunetik, alegazioak eta agiriak aurkezteko.

Uharten, bi milako abuztuaren batean. Alkatea, José Iriguibel López.

Iragarkiaren kodea: A0007405