112. ALDIZKARIA - 2000ko irailaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T A F A L L A

Behin betiko onespena, UU-24 unitatea birzatitzeko proiektuari

Gobernu Batzordeak, 2000ko uztailaren 4an eginiko bilkura arruntean, besteak beste, ondorengo erabakia hartu zuen:

UU-24 unitatea birzatitzeko proiektua, UU-24 unitateko konpentsazio batzordeak sustatuak, hasiera batez onetsi zuen Tafallako Gobernu Batzordeak 2000ko martxoaren 14ko bilkuran.

Espedientea jendaurrean jarri zen 2000ko 65. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, maiatzaren 29koan, argitaratuko iragarkiaren bidez, eta Andrés Garro Ainzua jaunak konpentsazio batzordearen izenean alegazio bat aurkeztu zuen. Alegazio hori 2000ko ekainaren 16an aurkeztu zen eta 2117 zenbakia du. Harekin batera beste testu bat aurkeztu zen, behin betikoz onetsia izan zedin. Promociones Garro Lorenzo, S.L. agertzen da jabe berri moduan, Antolín San Juan Ecenarro jaunak unitate hartan zeuzkan lurzatiak erosi baititu.

Kontuan izanik Udalaren zerbitzu teknikoen txostena eta Hirigintzako Batzordeak 2000ko uztailaren 4an eginiko irizpena. Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintzari buruzko 10/94 Foru Legean xedaturikoa aplikatuz, honako hau erabaki du:

Lehena.-Konpentsazio batzordeak aurkezturiko alegazioa onartzea. Hemendik aurrera Promociones Garro Lorenzo, S.L. izanen da Antolín San Juan jaunak unitatean zeuzkan lurzatien titularra.

Bigarrena.-UU-24 unitatea birzatitzeko proiektua behin betikoz onestea.

Hirugarrena.-Behin betiko onespenaren erabakia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Laugarrena.-Behin betiko onespenaren erabakia honako hauei igortzea: Kontu-hartzailetzari, Udalaren zerbitzu teknikoei, Aholkularitza Juridikoari eta interesatuei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Jakinarazten da, orok jakin dezan eta ondorioak sor ditzan, eta oharterazten da erabaki honen aurka ondoren aipatzen diren errekur- tsoak jar daitezkeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza sustatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Epaitegiari edo Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina, edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.

Tafallan, bi milako uztailaren hamahiruan. Jarduneko alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0007402