112. ALDIZKARIA - 2000ko irailaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

304/2000 FORU DEKRETUA, irailaren 11koa, Alfredo Aldaba Yoldi jauna Lizarrako merkataritza hiriko merkataritza-artekari izendatzen duena.

Altxor eta Finantza Politikarako Zuzendaritza Nagusiak 2000ko maiatzaren 22an emandako Ebazpenaren bidez (maiatzaren 30eko "Estatuko Aldizkari Ofizial"ean argitaratua), merkataritza-artekarien lanpostu hutsak, bat Lizarran, betetzeko lekualdatze-lehiaketarako deia egin zen.

Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 52.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, Nafarroako Gobernuari dagokio Nafarroan jardun behar duten merkataritza-artekariak izendatzeko eskumena.

Aipatu Legean ezarritakoa betetzeko, Ekonomia eta Ogasun Ministerioko Altxor eta Finantza Politikarako Zuzendaritza Nagusiak Nafarroako Gobernuari proposatu dio Alfredo Aldaba Yoldi jauna Lizarrako merkataritza-artekari izendatzea, aipatu lekualdatze-lehiaketa ebazten duen 2000ko abuztuaren 2ko Ebazpenaren bidez egindako atxikipenaren ondorioz.

Horiek horrela, bidezko da dagokion izendapena egitea.

Horrenbestez, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak bi milako irailaren hamaikako bilkuran hartutako erabakiari jarraikiz,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-Alfredo Aldaba Yoldi jauna, Lizarrako merkataritza hiriko merkataritza-artekari, Iruñeko Elkargokoa, izendatzen da.

Iruñean, bi milako irailaren hamaikan.-Nafarroako Gobernuko lehendakariordea, Rafael Gurrea Induráin.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: A0008399