112. ALDIZKARIA - 2000ko irailaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

ZIZUR NAGUSIA

Hasierako onespena, Zizur Nagusiko H.A.P.O.ko A-12 unitateko 3.4 eta 3.5 lurzatietako xehetasun azterlanari

Zizur Nagusiko Udaleko Gobernu Batzordeak, 2000ko uztailaren 28an egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Zizur Nagusiko H.A.P.O.ko A-12 unitateko 3.4 eta 3.5 lurzatietako xehetasun azterlana, Conrado Capilla Frías jaunak sustatua. Jendaurrean jarriko da hamabost eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik.

Aipatu xehetasun azterlana udal idazkaritzan aztertzen ahal da eta egoki juzkatzen diren alegazioak aurkezten ahal zaizkio, jendeari harrera egiteko orduetan.

Zizur Nagusian, bi milako uztailaren hogeita hamaikan. Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: a0007350