112. ALDIZKARIA - 2000ko irailaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M U R I E T A

Behin betiko onespena, 2000ko aurrekontuari

Murietako Udalak, 2000ko apirilaren 7an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2000ko ekitaldirako aurrekontua. Jendaurrean egon denean erreklamaziorik aurkeztu ez denez, behin betikoz onetsita gelditu da, Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko Foru Legeko 276.2 artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz.

Hona hemen laburpena, kapituluka:

DIRUSARRERAK:

1. kapitulua.-Zuzeneko zergak: 8.245.000 pezeta.

2. kapitulua.-Zeharkako zergak: 1.000.000 pezeta.

3. kapitulua.-Tasak eta bestelako dirusarrerak: 2.035.001 pezeta.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: pezetak 8.846.000.

5. kapitulua.-Ondareko dirusarrerak: pezetak 7.262.000.

6. kapitulua.-Inbertsio errealak besterentzea: 23.300.000 pezeta.

7. kapitulua.-Kapital transferentziak eta bestelako dirusarrerak: 15.100.004 pezeta.

Guztira: 65.788.005 pezeta.

GASTUAK:

1. kapitulua.-Langileen lansariak: pezetak 6.789.620.

2. kapitulua.-Ondasun arruntak eta zerbitzuak erostea: 10.027.205 pezeta.

3. kapitulua.-Finantza gastuak: 160.000 pezeta.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: pezetak 4.511.180.

6. kapitulua.-Inbertsio errealak: pezetak 42.800.000.

9. kapitulua.-Finantza-pasiboak: 1.500.000 pezeta.

Guztira: 65.788.005 pezeta.

Murietan, bi milako uztailaren hogeita hamaikan. Alkatea, Jesús María Martínez de Morentin Berruete.

Iragarkiaren kodea: a0007347