112. ALDIZKARIA - 2000ko irailaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R A K I L

Bake epaile titularraren nahiz ordezkoaren karguak hutsik

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoko 101 eta 102. artikuluetan eta Bake Epaileen gaineko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduko 5 eta 6. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, bidezko da Udal honek bake epaile titularra eta ordezko bake epailea hautatzea.

Bake epaile titular nahiz ordezko izendatua izateko behar diren baldintzak Botere Judizialari buruzko Lege Organikoko 302. artikuluan karrera judizialean sartzeko ezartzen dituenak dira, Zuzenbideko lizentziatua izan behar ez bada ere.

Orobat, aipatu Erregelamenduko 13. eta ondoko artikuluetan gaitasunaz eta bateragarritasunaz ezarritako baldintzak bete beharko dituzte.

Interesatuek Udal honetako erregistro orokorrean aurkeztuko dituzte beren eskabideak, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik.

Arakilen, bi milako uztailaren hiruan. Alkatea, Carlos Iribarren.

Iragarkiaren kodea: a0007295