112. ALDIZKARIA - 2000ko irailaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

S U N B I L L A

Udal Planeko aldaketa puntuala

Sunbillako Udalak, 2000ko uztailaren 6an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa puntual bat, lurzoruaren sailkapena aldatzeari buruzkoa (oihan lurzorutik nekazaritzako ertaineko produktibitatera), José Luis Vértiz Ochandorena jaunak sustatua, Sunbillako katastroko 2. poligonoko 250. lurzatian. Alegazioetarako espedientea udal idazkaritzan egonen da ikusgai, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik.

Sunbillan, bi milako uztailaren hogeita batean. Alkatea, J.M. Hernandorena.

Iragarkiaren kodea: a0007090