112. ALDIZKARIA - 2000ko irailaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A Z T A N

Hasierako onespena, Baztango Arau Subsidiarioetako Elizondoko 2B sektoreko U.A.U. 2.2.B unitatea birzatitzeko proiektuari

Baztango Udalak, Gobernu Batzordeak 2000ko ekainaren 30ean egindako bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen Baztango Arau Subsidiarioetako Elizondoko 2B sektoreko U.A.U. 2.2.B unitatea birzatitzeko proiektua, Oteiza jaun arkitektoak 2000ko martxoan prestatua, ireki den espedientean baitago, Udal honek behin betiko onespenari buruz izan behar duen iritzia aurretik juzkatu gabe.

Aditzera ematen da hamabost egunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, interesatuek espedientea aztertu eta egoki juzkatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten, egungo legerian agindutakoa bete dadin.

Elizondon (Baztan), bi milako maiatzaren hamaseian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: a0007088