112. ALDIZKARIA - 2000ko irailaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

290/2000 FORU DEKRETUA, abuztuaren 28koa, Álvaro Martínez Fernández jauna Toki Administrazioko Departamentuko Kalitatearen Kudeaketarako Ataleko burutzatik kentzea xedatzen duena, atalburuak berak eskatuta.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko bigarren idatz-zatian ezartzen duenez, atalburuak bitarteko gisa aritzeko izendapenak egin dituen organo berak libreki kargutik kentzen ahalko ditu.

Hori horrela, Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi milako abuztuaren hogeita zortzian egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.-Álvaro Martínez Fernández jauna, berak eskatuta, Toki Administrazioko Departamentuko Kalitatearen Kudeaketarako Ataleko burutzatik kentzea, atalburuak berak eskatuta, eta emandako zerbitzuak eskertzea.

Iruñean, bi milako abuztuaren hogeita zortzian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Toki Administrazioko kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: A0008236