112. ALDIZKARIA - 2000ko irailaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

SAN MARTIN UNX

E D I K T U A

Udalak, 2000ko uztailaren 3ko bilkuran, eta aurreko udal erabakiekin bat, aho batez erabaki zuen hasiera batean onestea 32,5 metro karraturen desafektazioa. General Lerga kaleko herrilurretan daude, eta desafektazioaren xedea da Eleuterio jaunari besterentzea.

Desafektazioaren funtsa: interes handikoa da ororendako, General Lerga kalea behekoarekin lotu eta bi lur publiko horien arteko aldea berdintzea (behin behinekoz onetsiriko Udal Planeko UC-138). Hartara, Eleuterio Marzo jaunak eskailerak eraikiko ditu, udal arkitektoak prestaturiko diseinuari jarraikiz.

Espedientea udal idazkaritzan egonen da ikusgai, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hilabeteko epean, interesatuek aztertu eta behar izanez gero, bidezko erreklamazioak egin ditzaten.

Argitara ematen da orok jakin dezan.

San Martin Unxen, bi milako uztailaren hamazazpian. Alkatea, Javier Abete Blanco.

Iragarkiaren kodea: A0007027