112. ALDIZKARIA - 2000ko irailaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R T I Z A R A N A

Behin betiko onespena, 2000ko aurrekontu orokor eta bakarrari

Bertizaranako Udalak, 2000ko apirilaren 7an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2000ko aurrekontu orokor eta bakarra, hura betearazteko oinarriak eta aurrekontuko aldaketa, zeinaren bitartez diruzaintzako gerakina sartzen baita, 1999ko aurrekontuari atxikitzeko kreditu gerakina finantzatzeko.

2000ko 70. Nafarroako ALDIZKARI OFI- ZIALean, ekainaren 9koan, jendaurrean jartzeko iragarkia argitaratu zen eta horretarako epea alegaziorik jaso gabe iragan denez, behin betikoz onetsita gelditu da espedientea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/90 Foru Legearen 276.2 artikuluan xedatutakoa betetzeko, argitara ematen da haren laburpena, kapituluka, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

DIRUSARRERAK:

1. kapitulua.-10.821.000 pezeta.

2. kapitulua.-5.293.407 pezeta.

3. kapitulua.-784.000 pezeta.

4. kapitulua.-12.745.000 pezeta.

5. kapitulua.-160.000 pezeta.

7. kapitulua.-14.742.492 pezeta.

Guztira: 44.545.899 pezeta.

GASTUAK:

1. kapitulua.-8.326.257 pezeta.

2. kapitulua.-4.996.492 pezeta.

3. kapitulua.-120.000 pezeta.

4. kapitulua.-5.654.000 pezeta.

6. kapitulua.-24.949.150 pezeta.

9. kapitulua.-500.000 pezeta.

Guztira: 44.545.899 pezeta.

Behin betiko onespena, gerakina sartzeko aurrekontuko aldaketari.

Diruzaintzako gerakina sartzea, 11.377.850 pezetakoa baita, 1999ko ekitaldian sartzeko kreditu gerakina finantzatzeko, honako kontusail hauetan: Narbarteko zeharkaleko urbanizazio proiektua izeneko 43260102 kontusailean, 2.377.000 pezeta eta Oieregiko gasa izeneko 43260110 kontusailean, 9.000.000 pezeta.

Bertizaranan, bi milako uztailaren batean. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0007023