112. ALDIZKARIA - 2000ko irailaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Ebazpenak

EBAZPENA, 2000ko abuztuaren 28koa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana. Onesten du kontrol eta ziurtagiri entitateak proposatu duen prezio tarifa, Produkzio Integratuko arauen arabera egindako produktuak begiratu, kontrolatu eta ziurtatzeari dagokiona.

Maiatzaren 26ko 143/1997 Foru Dekretuak, arautzen baititu produkzio integratua eta handik sortutako produktuen bereizketa, Produkzio Integraturako Kordinazio batzordeari esleitzen dio besteak beste Foru Dekretu honen inguruan interesgarriak diren gai guztien berri emateko eginkizuna, eta bereziki Produkzio Integratuaren erregulazioa, praktika eta sustapena hobetzeko moduko neurri guztien berri.

Halaber, 1998ko abenduaren 28ko Foru Aginduan, zeinak arautzen baititu Nafarroan Produkzio integratua egiteko erregistroa eta kontrol sistema, bere 5. artikuluan finantzabideaz ari dela zehazten du Koordinazio Batzordeak aditzera eman duela zer prezio tarifa proposatzen duen Kontrol eta ziurtagiri entitateak bere funtzionamendu kostuak finantzatzeko, prezio horiek aplikatu baino lehen Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuaren oniritzia behar baitute.

Nekazaritza-Abeltzaintzako Produkzio Zerbitzuaren txostenak dio nola Produkzio Integraturako Koordinazio Batzordeak erabaki zuen adostasun txostena ematea kontrol eta ziurtagiri entiteak proposatzen zituen prezio unitarioen alde, Produkzio Integratua begiratu, kontrolatu eta ziurtatzearen aldera.

Hortaz, eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariaren 1999ko irailaren 13ko Foru Aginduak eman dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Kontrol eta Ziurtagiri entitateak Nafarroan Produkzio Integratuko arauen arabera egindako produktuak begiratu, kontrolatu eta ziurtatzeari dagozkion egintzen aldera proposatzen duen prezio tarifa, honako taula honetan ageri denez:

ESPARRAGOA 3.500 1,50

KRUZIFEROAK 3.500 0,40

LETXUGAK, 3.500 lehen uzta, 0,40

ESKAROLAK etab. 1.500 bigarrena, urtean

gehienez 5.000

2. Ebazpen honen kontra zilegi izanen da gora jotzeko helegitea jartzea Nafarroako Gobernuan, ebazpena jakinarazten denetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearekin bat (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatua).

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

4. Ebazpen honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharemunean indar hartuko du.

Iruñean, bi milako abuztuaren hogeita zortzian.-Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Francisco Javier Enériz Olaechea.

Iragarkiaren kodea: A0008098