112. ALDIZKARIA - 2000ko irailaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A M E S K O A B A R R E N

Behin betiko onespena, 2000ko aurrekontu orokor eta bakarrari

2000. urteko aurrekontu orokor eta bakarra, 2000ko martxoaren 24an egin bilkura arruntean onetsi zen hasiera batez eta jendaurrera atera 2000ko 73. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, ekainaren 16koan. Jendaurreko epean inolako erreklamaziorik jaso ez zenez, behin betikoz onetsi zen. Orain, argitara ematen da laburtua eta kapituluka, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 277. artikuluari eta Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202. artikuluari jarraikiz.

DIRUSARRERAK:

1.-Zuzeneko zergak: 12.040.000 pezeta.

2.-Zeharkako zergak: 3.700.000 pezeta.

3.-Tasak, prezio publikoak eta bestelako dirusarrerak: 13.303.000 pezeta.

4.-Transferentzia arruntak: 22.280.000 pezeta.

5.-Ondareko dirusarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduetakoak: 5.921.000 pezeta.

7.-Transferentziak eta bestelako dirusarrerak, kapital-gastuetarako: 60.500.000 pezeta.

Guztira: 117.744.000 pezeta.

GASTUAK:

1.-Langileen gastuak: 18.463.724 pezeta.

2.-Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 11.783.000 pezeta.

3.-Finantza-gastuak: 200.000 pezeta.

4.-Transferentzia arruntak: 5.548.000 pezeta.

6.-Inbertsio errealak: 78.375.000 pezeta.

7.-Kapital-transferentziak: 3.000.000 pezeta.

9.-Finantza-pasiboak: 374.276 pezeta.

Guztira: 117.744.000 pezeta.

Ameskoabarrenen, bi milako uztailaren hemeretzian. Alkatea, José Javier Sáez de Jáuregui Martínez.

Iragarkiaren kodea: A0007019