112. ALDIZKARIA - 2000ko irailaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

NAFARROAKO ADMINISTRAZIO AUZITEGIA. Jakinarazpen ediktuak.

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 98-09-17an emandako 5.398 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 94-5469 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zuen. Errekurtsoa, berriz, Ramón Gradé Pérez jaunak, Iruñeko Udal txit gorenaren Alkatetzako Garabi Zerbitzuak, udal garabiak ibilgailua erretiratu baitzion, 1994ko azaroaren 8an egindako tasaren likidazioaren aurka. Hona ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"5.398 zenbakiko ebazpena

Lehendakaria: Juan Andrés Ciordia Segura jauna

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abuztuaren hogeita hiruan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, goian adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 5469/94 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Ramón Gradé Pérez jaunak jarri du errekurtso hori, udal garabiak 1994ko azaroaren 8an ibilgailua kentzeagatik Iruñeko Udal txit goreneko Alkatetzako Garabi Zerbitzuaren tasaren likidazioaren aurka.

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau Iruñeko Udal txit goreneko Alkatetzako Garabi Zerbitzuaren tasaren likidazioaren aurka jarri zen. Zehapenaren zioa oinezkoentzako aldean era ez-egokian estazionatuta zegoen turismo ibilgailu bat kentzea izan da, (Zapateria kalea, 49). Interesatuak bere iritziz kasuari aplikatu behar zaizkion oinarri juridikoak azaldu zituen, eta azkenik likidazioa deuseztatzeko eta ordaindu duen munta itzultzeko erregutu zuen.

2. Iruñeko Udalak bere egintzaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri zuen, eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi zuen.

Errekurtso hau gauzatzeko legezko manu guztiak hartu dira kontuan.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Udaleko garabi zerbitzuaren eskuhartzea ekarri zuten gertaerak zeharo egiaztatu dira espedientean. Izan ere, nahiz eta, Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 76. artikuluan xedaturik dagoenez, agintaritzaren agenteen salaketek, kontrako frogarik ez dagoenean, salatutako egitateen fede ematen duten, eta kontuan izanik ezen, Administrazioak berak aitortu duenez, egiazkotasun uste hori ezin dela hedatu udaltzain laguntzaileengana, berauek ezin baitira agintaritzaren agentetzat hartu, Nafarroako Polizi Kidegoei buruzko otsailaren 13ko 1/1987 Foru Legearen 14. artikuluko graduazioen zerrendatik kanpo daudelako, egia da administratuari zor zaion errugabetasun ustea ezerezteko Udalak beste frogabide batzuk erabili zituen udaltzain laguntzailearen adierazpenaz gain eta espedienteari argazki bat eta krokis bat erantsi zizkion eta horietan argi eta garbi ageri da ibilgailua gaizki estazionaturik zegoela.

Bigarrena.-Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 71.1.a) artikuluaren arabera, Administrazioak, arau bidez ezarritakoari loturik, bidetik kendu eta ibilgailuen biltegira eramaten ahal ditu "arriskua edota zirkulaziorako eragozpen larriak" sortzen dituzten ibilgailuak. Hori dela eta, urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretuaren 91. artikuluan zerrenda bat dago, bide publikoan geldirik edo aparkaturik dauden ibilgailuek arriskua edota zirkulaziorako oztopo larriak sortzen dituzten balizkoen zerrenda. Hizpide dugun kasuan balizko horietako bat gertatu zen, xedapen horren 2.m) idatz-zatian azaltzen dena alegia, eta horregatik jarri zen salaketa, eta beraz kasu honetan Garabi Zerbitzuak ibilgailua bide publikotik kentzea bat dator antolamendu juridikoarekin. Bidezkoa da errekurtsoa ezestea.

Adierazi diren legezko manuak eta aplikagarriak diren gainerako

guztiak kontuan hartuta, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ezetsi behar dugu eta ezetsi dugu arestian adierazi den jarritako gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udaleko garabi zerbitzuaren tasaren likidazioaren aurka jarri zena; likidazio hori berretsi behar dugu eta berretsi dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaritza Bulegoko burua."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Salan, bi hileko epean, jakinarazpen hau egiten den egunaren biharamunetik zenbaturik.

Iruñean, bi milako apirilaren hogeita bostean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 98/10/06an emandako 5.970 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 95-2210 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Diego Erroz Ruiz jaunak jarritakoa, trafikoko isun baten zenbatekoa betearazpidez eskatuz Iruñeko Udal txit goreneko Alkate-Udalburu jaun txit argiak eman duen premiamenduzko-probidentziaren aurka (13186/94 zenbakiko udal espedientea). Ebazpenaren testuak, hitzez hitz kopiatuta, hau dio:

"5.970 zenbakiko ebazpena.

Lehendakaria: Juan Luis Beltrán Aguirre jauna.

Mahaikideak: Carlos Arroyo Izarra jauna eta María Jesús Moreno Garrido andrea.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko urriaren seian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Bigarren Atalak, goian adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 2210/95 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Diego Erroz Ruiz jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun baten zenbatekoa betearazpidez eskatuz Iruñeko Udal txit goreneko Alkate-Udalburu jaun txit argiak eman duen premiamenduzko-probidentziaren aurka (13186/94 zenbakiko udal espedientea).

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da trafikoko isun baten zenbatekoa betearazpidez eskatuz Iruñeko Alkatetzak eman duen premiamenduzko-probidentziaren aurka. Errekurtsogileak beraren iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta, azkenik, premiamendu-probidentzia deuseztatzeko erregutu du.

2. Iruñeko Udalak bere egintzaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri du eta egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.

Errekurtso hau gauzatzeko legezko manu guztiak hartu dira kontuan.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-Udalak igorritako espedientean ageri denez, premiamenduzko probidentziaren jakinarazpena 1995eko otsailaren 15ean egin zela, eta gora jotzeko errekurtso hau 1995eko martxoaren 16an aurkeztu zen, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 337.1. artikuluan ezarritako hilabeteko epea bukatuta zegoenean. Beraz, errekurtsoa epez kanpo aurkeztu zen eta bidezkoa da hura onartezina dela adieraztea, martxoaren 7ko 57/1994 Foru Dekretuaren 22.d) artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Adierazi diren legezko manuak eta aplikagarriak diren gainerako

guztiak kontuan hartuta, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ez dugu onartu behar eta ez dugu onartu gora jotzeko errekurtso hau, Bide Segurtasunari buruzko Legearen arauak hausteagatik isuna kobratzeko eman zen premiamendu-probidentziaren aurkakoa.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Luis Beltrán. Carlos Arroyo. María Jesús Moreno. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaritza Bulegoko burua."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Salan, bi hileko epean, jakinarazpen hau egiten den egunaren biharamunetik zenbaturik.

Iruñean, bi milako apirilaren hogeita bostean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 98-10-22an emandako 6.213 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 95-2692 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zuen. Errekurtsoa, berriz, Yolanda Gorría Ansó andreak jarri zuen, Iruñeko Udal txit goreneko Alkatetzak debeku den geldialdi edo estazionamendua egiteagatik eman zuen ebazpen zehatzailearen aurka (33316/94 zenbakiko udal espedientea). Haren testuak, hitzez hitz kopiatuta, hau dio:

"6.213 zenbakiko ebazpena

Mahaiburua: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko otsailaren hogeita bian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 2692/95 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoko espedientea aztertu du. Yolanda Gorría Ansó andreak jarri du errekurtso hori, Iruñeko Udal txit goreneko Alkatetzak debeku den geldialdi edo estazionamendua egiteagatik eman zuen ebazpen zehatzailearen aurka (33316/94 zenbakiko udal espedientea).

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau Iruñeko Alkatetzak zehapena ezartzeko emandako ebazpen baten aurka jarri da. Zehapena ibilgailua debekatuta dagoen tokian estazionatzeagatik ezarri zen, antolamendu juridikoa hautsiz. Interesatuak, egokitzat jotzen dituen oinarri juridikoak azaldu ondoren, zehapena deuseza eta indargabea dela adieraz dadila eskatu du.

2. Iruñeko Udal txit gorenak bere egintzaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri du eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena aurkeztu du.

Errekurtso hau gauzatzeko legezko manu guztiak hartu dira kontuan.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-Prozedurari buruzko arauek, jakina denez, administratuek Administrazioaren aurrean dituzten eskubideak bermatzen dituzte. Horregatik, Auzitegiak, baita ofizioz ere, aintzat hartzen ahal du "prozedura garbia den eta prozedurari buruzko arauak betetzen diren ala ez, ordena publikoa bermatzearren" (1984ko apirilaren 11ko A.G.E. -2227 B.E.-). Udalak igorri dituen agirietan jasorik dagoenez, Alkatetzak 1995eko apirilaren 10ean eman zuen zehapen ebazpena, berau jakinarazi eta handik sei egunetara. Hori Zuzenbidearen aurkakoa da. Bidezkoa da gora jotzeko errekurtsoa baietsi eta errekurritutako ebazpena deuseza eta indargabea dela adieraztea.

Adierazi diren legezko manuak eta aplikagarriak diren gainerako

guztiak kontuan hartuta, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Baietsi egin behar dugu eta baietsi egin dugu aurrean aipatu gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Alkatetzak trafikoko arau-hauste batengatik zehapena ezartzeko emandako ebazpenaren aurka jarritakoa; ebazpen hori deuseztatu egin behar dugu eta deuseztatu egin dugu, Zuzenbidearen aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaritza Bulegoko burua."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Salan, bi hileko epean, jakinarazpen hau egiten den egunaren biharamunetik zenbaturik.

Iruñean, bi milako apirilaren hogeita bostean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 98-10-22an emandako 6.216 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 95-2745 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zuen. Errekurtsoa, berriz, Joaquín Arrechea de Miguel jaunak jarri zuen Iruñeko Udal txit gorenaren Alkatetzak debeku den estazionamendua edo geldialdia egiteagatik eman zuen zehapen ebazpenaren aurka (9472/95 zenbakiko udal espedientea). Haren testuak, hitzez hitz kopiatuta, hau dio:

"6.216 zenbakiko ebazpena

Mahaiburua: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko urriaren hogeita bian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, goian adierazi diren jaun-andreek osatuta dagoenak, ondoko errekurtsoko espedientea aztertu du: Iruñeko Udal txit gorenaren Alkatetzak debeku den estazionamendua edo geldialdia egiteagatik eman zuen zehapen ebazpenaren aurka (9472/95 zenbakiko udal espedientea) Joaquín Arrechea de Miguel jaunak jarri zuen 2.745/95 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa; egitatezko aurrekariak hauek dira:

Egitatezko aurrekariak:

1. Joaquín Arrechea de Miguel jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri du, trafikoko arauen kontrako geldialdia edo estazionamendua egiteagatik Iruñeko Udal txit gorenaren Alkate jaun txit argiak 1995eko maiatzaren 22an ezarri zion 16.000 pezetako isunaren aurka. Isun hori 9472/95 zenbakiarekin instruitutako zehapen espedientean ezarri zen, udaltzain laguntzaileak egindako salaketaren ondorioz.

2. Errekurtsogileak beraren iritziz aplikagarriak diren zioak eta oinarriak alegatu ditu eta zehapena indargabetu dadila eskatu du.

3. Iruñeko Udal txit gorenak espedientea igorri du eta ez du txostenik eman.

Errekurtso hau legezko preskripzio guztiak betez bideratu da.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-Aurrekarietan esan den bezala, udaltzain laguntzaile batek egin zuen salaketa, eta laguntzaileen salaketak ez dira egiazkotzat eman behar agintaritzaren agenteek egiten dituzten salaketak bezala (339/90 E.D.L., Bide Segurtasunari buruzko Legea -BSL-, 76. artikulua), laguntzaileak ez baitira agenteak, alegia, ez baitira toki erakundeen polizi kidegoetako kideak. Hala ematen du aditzera otsailaren 13ko 1/1987 Foru Legearen 14. artikuluak, eta hala aitortu izan dute berariaz administrazio salatzaileek. Horrelakoetan administrazio salatzaileak frogatu behar du salatutako arau-haustea benetan egin dela, eta oraingoan administrazioak ez du hori egin ez espedientean ez errekurtso honetan. Beraz, Konstituzioaren 24. artikuluan funtsezko eskubidetzat aurkezten den errugabetasun ustearen printzipio penala lehenetsi behar dugu.

Udaltzain laguntzaileek egiten dituzten salaketak egiazkoak direlako usterik ez egotea eta salatutako egitatearen frogarik aurkeztu ez izana nahikoa arrazoi dira ezarritako zehapena deusezta dadila agintzeko.

Adierazi diren legezko manuak eta aplikagarriak diren gainerako

guztiak kontuan hartuta, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Baietsi egin behar dela eta baiesten dela Joaquín Arrechea de Miguel jaunak aurkeztutako 2.745/95 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udal txit gorenaren Alkate jaun txit argiak, 9472/95 zenbakiarekin instruitutako zehapen prozeduran, trafikoko arauak hausteagatik 1995eko maiatzaren 22an ezarri zuen zehapenaren aurkakoa; zehapen hori deuseztatu egin dugu Zuzenbidearen aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaritza Bulegoko burua."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Salan, bi hileko epean, jakinarazpen hau egiten den egunaren biharamunetik zenbaturik.

Iruñean, bi milako apirilaren hogeita bostean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 98-10-27an emandako 6.426 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 95-4086 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zuen. Errekurtsoa, berriz, Ignacio López Ecay jaunak, Iruñeko Udal txit gorenaren Alkatetzako Garabi Zerbitzuak, udal garabiak ibilgailua erretiratu baitzion, 1995eko uztailaren 9an egindako tasaren likidazioaren aurka. Hona ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"6.426 zenbakiko ebazpena

Lehendakaria: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko urriaren hogeita zazpian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, goian adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 4.086/95 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Ignacio López Ecay jaunak jarri du errekurtso hori, 1995eko uztailaren 9an ibilgailua kentzeagatik Iruñeko Udal txit goreneko Alkatetzako Garabi Zerbitzuaren tasaren likidazioaren aurka.

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da Iruñeko Udaleko Udaltzaingoak aginduta Garabi zerbitzuak era ez-egokioan estazionatuta zegoen ibilgailua kendu ziolako.

Errekurtsogileak bere iritziz kasuari aplikatu behar zaizkion oinarri juridikoak azaldu zituen, eta azkenik likidazioaren kontzeptuan ordaindu duen munta itzul dakiola eskatu du.

2. Auzitegi honen buruaren ebazpen probidentziaren bidez errekurtsoa igorri zitzaion adierazi den Udal horri, horrek, martxoaren 7ko 57/1994 Foru Dekretuaren, zeinek Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzen duen Araudiaren II. Kapituluari idazkera berria eman baitio, Nafarroako toki erakundeen egintzen eta erabakien aurkapenari dagokionez, 12. artikuluan xedatzen duenez, administrazioko espedientea edo horren kopia dilijentziatua igor zezan; espediente horretan egin diren agertzeko jakinarazpenak egon behar zuten eta, udalak bidezko joz gero, errekurritu den ebazpena bidezkotzeko txostena edo alegazioak; erreferentziako Korporazioak horiek guztiak bete zituen.

3. Ez da frogak egiteko proposamenik egon.

Errekurtso hau gauzatzeko legezko manu guztiak hartu dira kontuan.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 71.1.a) artikuluaren arabera, Administrazioak, arau bidez ezarritakoari loturik, bidetik kendu eta ibilgailuen biltegira eramaten ahal ditu "arriskua edota zirkulaziorako eragozpen larriak" sortzen dituzten ibilgailuak. Hori dela eta, urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretuaren 91.2. artikuluan ezarri da toki arriskutsuetan egiten diren geldialdi edo estazionamenduak direla, edota zirkulazioa larri eragozten dutenak, artikulu horretan adierazi den zerrendan azaltzen diren zirkulazioa eragozteko kasuak, eta horien artean dago Udaltzaingoaren salaketa hau eragin zuena, hau da, galtzadaren erdian estazionatzea, erdiko marraren ondoan, geldialdia debeku den tokian, Udalak espedientean sartu duen argazkian frogatuta dagoen eta txostena egin duen udaltzain laguntzaileak berak egin duen salaketaren berrespenean baieztatu den bezala.

Beraz, horregatik, bidezkoa da errekurtsoa ezestea.

Adierazi diren legezko manuak eta aplikagarriak diren gainerako

guztiak kontuan hartuta, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ezetsi behar dugu eta ezetsi dugu Ignacio López Ecay jaunak udal garabiak ibilgailua kentzeagatik Iruñeko Udal txit gorenak kobratu duen tasaren likidazioaren aurka jarri duen gora jotzeko errekurtsoa; likidazio hori berretsi egiten dugu Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaritza Bulegoko burua."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Salan, bi hileko epean, jakinarazpen hau egiten den egunaren biharamunetik zenbaturik.

Iruñean, bi milako apirilaren hogeita bostean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 99-05-05ean emandako 5.776 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 95-5664 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zuen. Errekurtsoa, berriz, María Isabel Etayo Ganuza andreak, Iruñeko Udal txit gorenaren Alkatetzak ezarrita dagoen ixteko ordutegia ez betetzeagatik 1995eko urriaren 23an eman duen ebazpenaren aurka. Hona ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"5.776 zenbakiko ebazpena

Lehendakaria: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko maiatzaren bostean.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, goian adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 4.086/95 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. María Isabel Etayo Ganuza andreak jarri du errekurtso hori, Iruñeko Udal txit gorenaren Alkatetzak ezarrita dagoen ixteko ordutegia ez betetzeagatik 1995eko urriaren 23an eman duen ebazpenaren aurka. Txostengilea: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Egitatezko aurrekariak:

1. Iruñeko Udal txit gorenak ondoko ebazpena eman du 1995eko urriaren 23an: "Udaltzaingoak Dickens izeneko ostalaritza-establezimendua salatu du (Zamartze Monastegia kalea, z/g), jendaurreko ikuskizun eta jolas-jardueren ordutegi orokorra arautzen duen ekainaren 13ko 221/1991 Foru Dekretuan establezimenduak ixteko ezarritako ordutegia ez errespetatzeagatik; izan ere, 1995eko abuztuaren 13an establezimendu hori 5:40etan irekita zegoen, legezko itxiera ordua 3:00ak izanik, eta horrela jendaurreko ikuskizunak eta jolas-jarduerak arautzen dituen martxoaren 13ko 2/89 Foru Legearen 24. artikuluan tipifikaturik dagoen arau-hauste administratibo arina egin zen; salaketa ikusirik, kontuan izanik establezimenduak behin baino gehiagotan egin duela arau-hauste bera, 2/98 Foru Legearen 27.1.a) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz eta kontuan izanik lege beraren 26. artikuluko 3. eta 4. idatz-zatietan xedatutakoa, ondokoa ebatzi dut: jardueraren titularra den María Isabel Etayo Ganuza andreari ehun mila pezetako isuna ezartzea, Udal Gordailuzaintzan ordaindu beharrekoa ebazpen honen jakinarazpena jaso eta hilabeteko epean."

2. Egintza horren aurka gora jotzeko errekurtsoa ezarri du, Auzitegi honetan, "Bar Dickens" deritzon ostalaritzako establezimenduaren titularra den María Isabel Etayo Ganuza andreak. Errekurtso horretan, alegatu dituen bi zioak direla medio, ezarri zaion zehapena indargabetzea eta horien ordez 15.000 pezetako isuna ezartzea eskatu du.

3. Iruñeko Udalak espedientea igorri zuen eta errekurtsoa ezesteko eskatzen duen txosten arrazoitua gertutu zuen.

4. Etayo andreak frogak egitea proposatu du eta Auzitegiak adierazi zuen bidezkoa zela, zati batean, eta horren emaitzak aurreko jarduketei batu zaizkie.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-María Isabel Etayo andreak errekurtsoan egin duen eskabide bakarra Iruñeko Udaleko Alkatetzaren 1995eko urriaren 23ko isunaren zenbatekoa, 100.000 pezetakoa, 15.000 pezetara murriztea izan da. Errekurtsogileak alegatu du adierazi den ebazpen horretan aipatzen den behin eta berriz gertatze horrek, hau da, zenbateko hori ezartzeko kontuan hartu den inguruabarrak, bere burua ezin defendatzeko egoeran jartzen duela, ez delako adierazten zeintzuk diren alderdi eragileari ezarri zaizkion zehapenak, ezta horien datak ere. Gu ez gatoz alegazio horrekin bat jarraian adieraziko diren arrazoi hauengatik.

Bigarrena.-Ordutegiak ez betetzeari dagokionean 2/1989 F.L.ren arau-hausteak, printzipioz, arinak dira eta horrelakoetan ezarri behar den isuna 15.000 eta 100.000 pezeta artekoa da (lege horren 24, 26.3. artikuluak eta 221/1991 F.D.ren 9.1. artikuluak). Beste alde batetik, lege horren 26.4. artikuluan ondokoa ezarri da: "Zehapenak sortu den kalte erreala edo ustezkoa, subjektu erantzulearen xedea edo utzikeria, urratze horrek gizartean duen eragina, norberaren inguruabarrak eta inguruabar materialak, eta, horrelakorik baldin badago, behin baino gehiagotan errepikatzea kontuan hartuta ezarri eta mailakatuko dira". Bada, errekurtso honetan gertatu diren inguruabarrak aztertuta -bereziki, ixteko ordutegitik igarota zegoen aldia eta salaketa egin zen unean lokalean zeuden pertsonen kopurua -, eta baita, eta berariaz, udalaren txostenean adierazten diren aurrekariak (1990 urtetik 13 salaketa eta beste horrenbeste zehapen arrazoi beragatik), esan behar da bidezkoa dela ezarri zaion isunaren zenbatekoa. Ez da erasotzen aurrekari horiek gertaeraren errepikapena direnik zentzu juridiko hertsian, horrela balitz arau-haustea larria izango litzatekeelako eta isuna 100.000-1.000.000 pezeta artekoa, eta hori ezartzeko eskumena Nafarroako Gobernuarena Legearen 23.18, 26.2.a) eta 27.1.b) artikuluak eta Foru dekretuaren 9.2. artikulua). Ordea, aurrekari horiek bai adierazten dute jarrera hau, apropos eginekoa ez bada ere, utzikeriaz egindakoa dela, eta ixteko ordutegiei buruzko arautegi araupetzaileari ez zaiola jaramonik egiten frogatzen dute, eta horrek guztiak aise bidezkotzen du ezarri zaion isuna arinak diren arau-hausteetan aurreikusita dagoen gehienekoa izatea. Beraz, bidezkoa da errekurtsoa ezestea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ezetsi behar dugu eta ezetsi dugu arestian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa, adierazi den establezimenduko titularrak Iruñeko Udal txit gorenaren Alkatetzak ezarrita dagoen ixteko ordutegia ez betetzeagatik 1995eko urriaren 23an eman duen ebazpenaren zioz ezarri zaion 100.00 pezetako isunaren aurka; egintza hori berretsi behar dugu eta berretsi dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Luis Beltrán. Carlos Arroyo. María Jesús Moreno. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Salan, bi hileko epean, jakinarazpen hau egiten den egunaren biharamunetik zenbaturik.

Iruñean, bi milako apirilaren hogeita bostean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 00/03/28an emandako 1.705 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 99-3820 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zuen. Errekurtsoa, berriz, Justino Alejos Tamayo jaunak jarri du debekatuta dagoen geldialdia edo estazionamendua egiteagatik Barañaingo Udalak zehapena ezartzeko eman zuen ebazpenaren edo erabakiaren aurka (210/99 zenbakiko udal espedientea). Haren testuak, hitzez hitz kopiatuta, hau dio:

"1.705 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Juan Luis Beltrán Aguirre jauna.

Mahaikideak: Carlos Arroyo Izarra jauna eta María Jesús Moreno Garrido andrea.

Iruñean, bi milako martxoaren hogeita zortzian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Bigarren Atalak, goian adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 99-3820 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Justino Alejos Tamayo jaunak jarri du errekurtso hori, debekatuta dagoen geldialdia edo estazionamendua egiteagatik Barañaingo Udalak 210/99 udal espedientean eman zuen ebazpen zehatzailearen aurka.

Egitatezko aurrekariak:

1. Justino Alejos Tamayo jaunak, 1999ko uztailaren 27an aurkeztutako idazkiaren bidez, gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen debeku den geldialdia edo establezimendua egiteagatik Barañaingo Udalak 210/99 udal espedientean eman zuen ebazpen edo erabakiaren aurka.

2. Ez ziren bete uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea maila partzialean garatu duen Erregelamendua 11. artikuluan ezarritako betekizunak dekretu horrek maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuaren bidez jaso duen idazkuntza berriarekin. Horregatik, 1999ko abuztuaren 23an eman eta urte eta hil horretako 20an jakinarazi zen probidentziaren bidez, errekurtsogileari hamar egun balioduneko epea ezarri zitzaion bete gabe zituen betekizunak bete zitzan, eta hala egin ezik jarduketak artxibatu eginen zirela ohartarazi zitzaion. Epe hori bukatu da eta errekurtsogileak ez du egin eskatu zaiona.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-Kasu honetan lehen aipatu Erregelamenduaren 12.1. artikuluan xedatutakoa bete da, eta ondore horretarako eman zen epea iraungo da eta errekurtsogileak ez ditu 1999ko abuztuaren 23ko probidentzian azaldutako hutsaldiak bete; horregatik, manu berean eta Erregelamenduaren 21.2. artikuluan xedatutakoaren arabera, bidezkoa da espedientea artxiba dadila agintzea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ebazpen honen hasieran aipaturiko gora jotzeko errekurtsoari dagozkion jarduketak artxiba daitezela agintzea eta espedientea bukaturik dagoela adieraztea.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Luis Beltrán. Carlos Arroyo. María Jesús Moreno. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Salan, bi hileko epean, jakinarazpen hau egiten den egunaren biharamunetik zenbaturik.

Iruñean, bi milako apirilaren hogeita bostean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 00-02-28an emandako 853 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpenak ondoko errekurtsoa ebatzi du: trafikoko isun bat nahitaezko ordainarazpenaren bidetik eskatzeko (23757/98 zenbakiko udal espedientea) Iruñeko Udal txit goreneko Alkate-Udalburu jaun txit argiak 1999ko apirilaren 8an eman zuen premiamenduzko probidentziaren aurka Susana Fuentes Castellano andreak jarri zuen 99-6730 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa; probidentzia hori Udal horretako biltzaile exekutiboaren ediktuaren bidez jakinarazi zen eta 1999ko azaroaren 12ko Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen; haren testuak, hitzez hitz kopiatuta, hau dio:

"853 zenbakiko ebazpena.

Lehendakaria: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta María Jesús Balana Asurmendi andrea.

Iruñean, bi milako otsailaren hogeita hiruan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Hirugarren Atalak, goian adierazi diren jaun-andreek osatuta dagoenak, 99-6730 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Susana Fuentes Castellano andreak jarri du errekurtsoa, trafikoko isun bat nahitaezko ordainarazpenaren bidetik eskatzeko (23757/98 zenbakiko udal espedientea) Iruñeko Udal txit goreneko Alkate-Udalburu jaun txit argiak 1999ko apirilaren 8an eman zuen premiamenduzko probidentziaren aurka; probidentzia hori Udal horretako biltzaile exekutiboaren ediktuaren bidez jakinarazi zen eta 1999ko azaroaren 12ko Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen.

Egitatezko aurrekariak:

1. Susana Fuentes Castellano andreak, Auzitegi honetan 1999ko abenduaren 13ko sarrera duen idazkiaren bidez, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu du trafikoko isun bat nahitaezko ordainarazpenaren bidetik eskatzeko (23757/98 zenbakiko udal espedientea) Iruñeko Udal txit goreneko Alkate-Udalburu jaun txit argiak 1999ko apirilaren 8an eman zuen premiamenduzko probidentziaren aurka; probidentzia hori Udal horretako biltzaile exekutiboaren ediktuaren bidez jakinarazi zen eta 1999ko azaroaren 12ko Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen.

2. Auzitegi honek bi milako urtarrilaren 10ean eman zuen eta urte eta hil horretako 11n jakinarazi zen probidentziaren bidez, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen garapen partzialerako Erregelamenduak, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuaren bidez eman zaion idazkuntza berrian, bere 12.2. artikuluan xedatzen duena betez, Iruñeko Udalari errekurtsoa eta berarekin batera aurkeztu ziren agiriak igorri zitzaizkion, eta hilabeteko epea eman zitzaion txostena edo alegazioen idazkia eta bere ebazpena justifikatzeko egokitzat jotzen zituen agiriak aurkez zitzan.

3. Iruñeko Udalak, tramitea betez, txostena eman zuen; txostenean, ondokoa azaltzen zuen: prest zegoela errekurtsotik ondorioztatzen ziren asmoak betetzeko; bestalde, errekurtsoari hasiera eman zion egintzaz mantendutako irizpidea aldatzeko nolako arrazoiak izan zituen azaltzen zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Gorago aipatu dugun Erregelamenduko 20. artikuluari jarraituz, errekurritutako ebazpenak edo erabakiak hartu dituzten agintariek edo udalek Nafarroako Administrazio Auzitegira jo ahal izanen dute txosten baten bitartez, errekurtsotik ondorioztatzen diren asmoak betetzeko prest baldin badaude, betiere irizpidez aldatzeko izan dituzten arrazoiak azaltzen badituzte.

Bigarrena.-Iruñeko Udalak adierazi baitu errekurtso honetatik ondorioztatzen direnak betetzeko prest dagoela eta prozedura aurrera eramateko Erregelamenduaren 20. artikuluaren 2. idatz-zatiko a), b) eta c) letretako kasuak gertatu ez direnez, bidezkoa da errekurtsogileak aurkeztutako asmoak betetzeko behar den ebazpena ematea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Baietsi egin behar dela eta baiesten dela Susana Fuentes Castellano andreak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko isun bat nahitaezko ordainarazpenaren bidetik eskatzeko (23757/98 zenbakiko udal espedientea) Iruñeko Udal txit goreneko Alkate-Udalburu jaun txit argiak 1999ko apirilaren 8an eman zuen premiamenduzko probidentziaren aurka; probidentzia hori Udal horretako biltzaile exekutiboaren ediktuaren bidez jakinarazi zen eta 1999ko azaroaren 12ko Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen; beraz, egintza hori deuseztatu egin behar dugu eta deuseztatu dugu antolamendu juridikoaren aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. María Jesús Balana. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaritza."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Salan, bi hileko epean, jakinarazpen hau egiten den egunaren biharamunetik zenbaturik.

Iruñean, bi milako apirilaren hogeita bostean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 00-03-28an emandako 1.687 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 99-5415 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zuen. Errekurtsoa, berriz, Manuel Sucino Oneca jaunak, Iruñeko Udal txit goreneko Alkatetzak biribilgu batera pasatzen utzi gabe igarotzeagatik eman zuen ebazpen zehatzailearen aurka (9504/99 zenbakiko udal espedientea). Haren testuak, hitzez hitz kopiatuta, hau dio:

"1.687 zenbakiko ebazpena

Mahaiburua: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, bi milako martxoaren hogeita zortzian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, goian adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, ondoko errekurtsoko espedientea aztertu du: Iruñeko Udal txit gorenaren Alkate-Udalburu jaun txit argiak biribilgu batera pasatzen utzi gabe igarotzeagatik eman zuen zehapen-ebazpenaren aurka (9504/99 zenbakiko udal espedientea) Manuel Sucino Oneca jaunak jarri zuen 99-5415 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa.

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordearen ebazpenaren aurka (hiri horretako Alkatetzaren eskuordetzaren bidez eman eta 1999ko abuztuaren 20ko Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALaren bidez argitaratu zena); ebazpenak isuna ezarri zuen, biribilgu batera pasatzen utzi gabe igarotzeagatik eta barruan zirkulatzen ari zen beste ibilgailu bat geldiarazteagatik (Sadar kalea, NUPen Errektoretzaren eraikinaren ondoan). Interesatuak beraren iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu eta ebazpena deusezta dadila erregutu du.

2. Iruñeko Udalak bere egintzaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri du, eta aurkatutako egintzen legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Udaltzaingoaren salaketak eragin zituzten gertaerak erabat egiaztatu dira espedientean. Izan ere, Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 76. artikuluan xedaturik dagoenez, agintaritzaren agenteen salaketek, kontrako frogarik ez dagoenean, salatutako gertaeren fede ematen dute. Funtzionario salatzaileak frogabide ugari ekarri ditu (gertaerak, tokia, eguna, ordua, ibilgailuaren matrikula, marka, modeloa eta kolorea, hautsitako lege-manuak...), eta errekurtsogileak ez du bere geroko jarduerekin egiatasun hori hautsi, ezta oraingoan ere, errekurtsoaren fasean. Garbi dago, hortaz, arau-hausteak zehapen espedientean azaltzen diren bezala egin zirela.

Bigarrena.-Udaltzaingoak salatu zituen gertaera horiek BSLren 21.2.c) artikuluan eta "EAO"ren 57.1.c) artikuluetan ezarri den betebeharra hautsi dute.

Hirugarrena.-Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 65.4. artikuluan xedaturik dagoenez, arau-hauste larria da "...ibilgailuak axolagabekeriaz edo ausarkeriaz gidatzea, (...), beste gidariei pasatzen utzi behar zaienean...", eta horrela sailkatu dira salatu diren gertaerak. Arau-hauste larriak egiteagatik gehienez 50.000 pezetako isuna ezartzen ahal da, lege beraren 67.1. artikuluaren arabera, eta oraingoan arau-hausleari gradurik baxueneko zehapena ezarri zaio ia. Bestalde, espedientea aztertuz ondorioztatu dugunez, legeak ezarritako formazko betekizun guztiak bete dira eta errekurtsogileari aukera eman zaio ibilgailuaren gidaria identifikatzeko eta alegazioak egiteko, aipatu legearen 72 eta 79. artikuluetan eskatzen den moduan. Horrenbestez, bidezkoa da errekurtsoa ezestea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ezetsi behar dugu eta ezetsi dugu arestian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa, trafikoari buruzko arauak hausteagatik isuna ezartzeko emandako ebazpen baten aurka jarritakoa; ebazpen hori berretsi behar dugu eta berretsi dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Salan, bi hileko epean, jakinarazpen hau egiten den egunaren biharamunetik zenbaturik.

Iruñean, bi milako apirilaren hogeita bostean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 00-02-20an emandako 812 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 99-6238 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zuen. Errekurtsoa, berriz, María Angeles Leza García andreak, Iruñeko Udal txit goreneko Alkatetzak belarritako aurikularrak soinu jasogailu edo erreproduktore bati konektaturik edo eskuko telefonoa erabiliz gidatzeagatik emandako zehapenaren aurka (18759/99 zenbakiko udal espedientea). Haren testuak, hitzez hitz kopiatuta, hau dio:

"812 zenbakiko ebazpena

Mahaiburua: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, bi milako otsailaren hogeita bian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, goian adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, ondoko errekurtsoko espedientea aztertu du: Iruñeko Udal txit gorenaren Alkate-Udalburu jaun txit argiak belarritako aurikularrak soinu jasogailu edo erreproduktore bati konektaturik edo eskuko telefonoa erabiliz gidatzeagatik emandako zehapenaren aurka (18759/99 zenbakiko udal espedientea) María Angeles Leza García andreak jarri zuen 99-6238 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa.

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordearen ebazpenaren aurka (hiri horretako Alkatetzak zehapenak ezartzeko 1999ko uztailaren 5ean eman dion eskuordetzaren bidez eman eta abuztuaren 20ko 104. zenbakiko Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALaren bidez argitaratu zena); ebazpenak trafikoko arau-hausteagatiko isuna ezarri zuen, , hau da, arreta egokia jarri gabe gidatzea (eskuko telefonoa erabiliz), antolamendu juridikoa hautsiz (San Jorge plaza). Errekurtsogileak beraren iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu eta zehapena deusezta dadila erregutu du.

2. Iruñeko Udalak bere egintzaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri du, eta aurkatutako egintzen legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-Preskripzioaren figura juridikoaren funtsa eta bidezkoketa, jakin dakigunez, segurtasun juridikoaren konstituzioko abiaburua da eta ustezko urratzailearen alde egiten du eta, bidezkoa bada, zehapena ezarri duen Administrazioaren jarduerarik-eza, jaramonik-eza edo utzikeria zigortzen ditu. Preskripzioaren oinarria ez dago "administrazioko organoak eskubidearen betearazketa abdikatzeko edo uko egiteko duen uste edo borondate subjektiboan, nahiz eta inplizituki izan, honen inaktibitate objektiboan baizik" (Auzitegi Nagusiaren 199ko maiatzaren 5eko epaia-B.E. 3935-).

Udal Erakundeak igorri duen espedientea aztertu ondoren, frogatu da zehatu behar zen egintza iraungita zegoela, hau da, ustezko urratzea egin zenetik (1999ko maiatzaren 25) salaketa interesatuari jakinarazi arte (hurrengo irailaren 10eko 113. zenbakiko Nafarroako :bon-ean), aise gainditu direlako Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko 1990eko martxoaren 2ko 339/1990 Legearen 81. artikuluan administrazioari eman zaion zehapenak ezartzeko hiru hileko epea (testu hori martxoaren 24ko 5/1997 Legean ezarri denarekin bat idatzi da). Preskripzio hori, beste alde batetik, ofizioz adierazi behar zuen Iruñeko udalak.

Beraz, dudatan jartzen da ea egia den Udal Erakundeak adierazi duena, hau da, Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu aurretik salaketaren jakinarazpena egiteko Posta Zerbitzuak egin dituen ahaleginak ustelak izan direla (Iruñeko Fermín Daóiz kalea. 2-8.a A) eta manuzko epea hausteko indarrik ote duten. Ondore horretarako, adierazi behar da Bide Segurtasunari buruzko Legearen 81. artikuluak ezarri duela zehapenak ezartzeko egintzaren iraungipena eten egiten dela "Administrazioak edozein jarduketa egiten duenean, baldin eta salatua jarduketa horren jakitun bada, edo Administrazioak salatuaren identitatea nahiz helbidea jakiteko jarduketaren bat egiten duenean, edo 78. artikuluan ezarritako eran jakinarazpena egiten denean".

Kontzeptu horren arabera esaten ahal da "preskripzioaren etena egon dela ulertzeko administrazioaren jarduketa bat egotea ezezik -pertsona salatuaren helbidea edo identitatea zein den jakiteko kasua kanpo utzita-, nahitaez behar da pertsona salatuak administrazioaren jarduketa zehatzaren berri izatea " (Madrileko JANren 1998ko apirilaren 7ko epaia-B. E. 1230-). Eta, jurisprudentziak behin eta berriz esan duenaren ildotik: "edozein akats formal duten edo eragingarritasunik ez duten jakinarazpen edo argitalpenek ez dute preskripzioa eteteko indarrik" (ANren epai guztien adibide bezala 1996ko urriaren 18koa -B. E. 7277-). Beraz, bidezkoa da errekurtsoa onestea eta zehapen ebazpena indargabetzea

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Onetsi behar dugu eta onetsi dugu arestian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa, trafikoari buruzko arauak hausteagatik Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordearen ebazpenaren jarritakoa (18759/99 zenbakidun udal espedientea); ebazpen hori deuseztatu behar dugu eta deuseztatu dugu, Zuzenbidearekin aurka datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Salan, bi hileko epean, jakinarazpen hau egiten den egunaren biharamunetik zenbaturik.

Iruñean, bi milako apirilaren hogeita bostean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 00/03/29an emandako 1.784 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 99-4898 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zuen. Errekurtsoa, berriz, Alberto Beloqui Pérez jaunak jarri du debekatuta dagoen geldialdia edo estazionamendua egiteagatik Iruñeko Udal txit goreneko Alkatetzak zehapena ezartzeko eman zuen ebazpenaren aurka (251/99 zenbakiko udal espedientea). Haren testuak, hitzez hitz kopiatuta, hau dio:

"1.784 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, bi milako martxoaren hogeita bederatzian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, goian adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 99-4898 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Alberto Beloqui Pérez jaunak jarri du errekurtso hori, debekatuta dagoen geldialdia edo estazionamendua egiteagatik Iruñeko Udal txit goreneko Alkatetzak 251/99 udal espedientean eman zuen ebazpen zehatzailearen aurka.

Egitatezko aurrekariak:

1. Alberto Beloqui Pérez jaunak, 1999ko irailaren 15ean aurkeztutako idazkiaren bidez, gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen debeku den geldialdia edo establezimendua egiteagatik jakinarazi zioten zehapenaren aurka (251/99 udal espedientea).

2. Ez ziren bete uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea maila partzialean garatu duen Erregelamendua 11. artikuluan ezarritako betekizunak dekretu horrek maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuaren bidez jaso duen idazkuntza berriarekin. Horregatik, 1999ko urriaren 14an eman eta urte eta hil horretako 20an jakinarazi zen probidentziaren bidez, errekurtsogileari hamar egun balioduneko epea ezarri zitzaion bete gabe zituen betekizunak bete zitzan, eta hala egin ezik jarduketak artxibatu eginen zirela ohartarazi zitzaion. Epe hori bukatu da eta errekurtsogileak ez du egin eskatu zaiona.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-Kasu honetan lehen aipatu Erregelamenduaren 12.1. artikuluan xedatutakoa bete da, eta ondore horretarako eman zen epea iraungo da eta errekurtsogileak ez ditu 1999ko urriaren 14ko probidentzian azaldutako hutsaldiak bete; horregatik, manu berean eta Erregelamenduaren 21.2. artikuluan xedatutakoaren arabera, bidezkoa da espedientea artxiba dadila agintzea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ebazpen honen hasieran aipaturiko gora jotzeko errekurtsoari dagozkion jarduketak artxiba daitezela agintzea eta espedientea bukaturik dagoela adieraztea.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Salan, bi hileko epean, jakinarazpen hau egiten den egunaren biharamunetik zenbaturik.

Iruñean, bi milako apirilaren hogeita bostean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 00/03/29an emandako 1.767 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 99-4752 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zuen. Errekurtsoa, berriz, Eduardo Mendive Rueda jaunak jarri du trafikoko isun baten zenbatekoa betearazpidezko bidetik eskatuz Iruñeko Udal txit goreneko Alkatetzak eman zuen ebazpenaren aurka (3594/96 zenbakiko udal espedientea). Haren testuak, hitzez hitz kopiatuta, hau dio:

"1.767 zenbakiko ebazpena.

Lehendakaria: Juan Luis Beltrán Aguirre jauna.

Mahaikideak: Carlos Arroyo Izarra jauna eta María Jesús Moreno Garrido andrea.

Iruñean, bi milako martxoaren hogeita bederatzian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Bigarren Atalak, goian adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 99-4752 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Eduardo Mendive Rueda jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun baten zenbatekoa betearazpidezko bidetik eskatuz Iruñeko Udal txit goreneko Alkatetzak eman zuen ebazpenaren aurka (3594/96 zenbakidun udal espedientea).

Egitatezko aurrekariak:

1. Eduardo Mendive Rueda jaunak, 1999ko irailaren 22an aurkeztutako idazkiaren bidez, trafikoko isun baten zenbatekoa betearazpidezko bidetik eskatuz Iruñeko Udal txit goreneko Alkatetzak eman zuen ebazpenaren aurka (3594/96 udal espedientea).

2. Ez ziren bete uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea maila partzialean garatu duen Erregelamendua 11. artikuluan ezarritako betekizunak, dekretu horrek maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuaren bidez jaso duen idazkuntza berriarekin. Horregatik, 1999ko urriaren 11n eman eta urte horretako 20an jakinarazi zen probidentziaren bidez, errekurtsogileari hamar egun balioduneko epea ezarri zitzaion bete gabe zituen betekizunak bete zitzan, eta hala egin ezik jarduketak artxibatu eginen zirela ohartarazi zitzaion. Epe hori bukatu da eta errekurtsogileak ez du egin eskatu zaiona.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-Kasu honetan lehen aipatu Erregelamenduaren 12.1. artikuluan xedatutakoa bete da, eta ondore horretarako eman zen epea iraungo da eta errekurtsogileak ez ditu 1999ko urriaren 11ko probidentzian azaldutako hutsaldiak bete; horregatik, manu berean eta Erregelamenduaren 21.2. artikuluan xedatutakoaren arabera, bidezkoa da espedientea artxiba dadila agintzea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ebazpen honen hasieran aipaturiko gora jotzeko errekurtsoari dagozkion jarduketak artxiba daitezela agintzea eta espedientea bukaturik dagoela adieraztea.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Luis Beltrán. Carlos Arroyo. María Jesús Moreno. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Salan, bi hileko epean, jakinarazpen hau egiten den egunaren biharamunetik zenbaturik.

Iruñean, bi milako apirilaren hogeita bostean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 00-01-19an emandako 128 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpenak ondoko errekurtsoa ebatzi du: trafikoko isun bat nahitaezko ordainarazpenaren bidetik eskatzeko (17616/97 zenbakiko udal espedientea) Iruñeko Udal txit goreneko Alkate-Udalburu jaun txit argiak 1999ko martxoaren 4an eman zuen premiamenduzko probidentziaren aurka Teresa Imaz Alcalde andreak jarri zuen 99-4658 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa; haren testuak, hitzez hitz kopiatuta, hau dio:

"128 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, bi milako urtarrilaren hemeretzian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, goian adierazi diren jaun-andreek osatuta dagoenak, 99-4658 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Teresa Imaz Alcalde andreak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun bat nahitaezko ordainarazpenaren bidetik eskatzeko (17616/97 zenbakiko udal espedientea) Iruñeko Udal txit goreneko Alkate-Udalburu jaun txit argiak 1999ko martxoaren 4an eman zuen premiamenduzko probidentziaren aurka; egitatezko aurrekariak hauek dira,

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau Iruñeko Alkatetzak emandako premiamenduzko probidentziaren aurka jarri zen; probidentzia horren bidez, borondatezko epean ordaindu ez zen trafikoko isun bat nahitaez ordainarazi nahi zen. Isuna Alkatetzak ezarri zuen, trafikoko arau-hauste baten ondorioz (erreferentziako zehapen espedientea). Interesatuak bere iritziz kasuari aplikatu behar zaizkion oinarri juridikoak azaldu zituen, eta azkenik probidentziak deusezta zitezela erregutu zuen.

2. Iruñeko Udal txit gorenak bere egintzaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri zuen eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena aurkeztu zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Udalak premiamenduzko prozeduran egin duen jarduketa legezkoa den ala ez ebatzi behar da errekurtso honetan.

Auzi honi aplikatu behar zaion araudia, funtsean, abenduaren 20ko 1.684/90 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorrean dago. Bada, erregelamendu horren 99. artikuluaren arabera, premiamendu-prozedura aurkatzeko zioak hauek bakarrik izan daitezke: a) iraungipena b) likidazioa deuseztatzea, etetea edo haren arauzko jakinarazpenik ez egitea c) borondatezko epean ordaintzea edo ordainketa geroratzea; eta d) ordainarazteko emandako agiriaren formazko akatsa. Zio horiek Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren arabera tasaturik daude (1989ko urtarrilaren 30eko Epaia -544 B.E.-, 1990eko ekainaren 25ekoa eta 29koa -4934 eta 5454 B.E.-, beste askoren artean), eta beraz une honetan ezin da beste ziorik aintzat hartu arestian azaldu direnak baino. Premiamendu-prozeduraren helburu bakarra Ogasun Publikoarekiko zorrak borondatezko epean ordaintzen ez direnean haiek nahitaez ordainaraztea da. Zorrak sortarazi dituzten egintzak, egintza nagusiak direnez, prozedurako une egokian aurkatu behar dira, eta ez borondatez ordaindu gabeko zorrak nahitaez ordainarazteko orduan.

Bigarrena.-Espedientetik ondorioztatu denez, kasu honetan Erregelamenduaren 99.1. artikuluko balizkoetatik bat ere ez da gertatu. Zehapen-ebazpena behar bezala jakinarazi zitzaion errekurtsogileari, 1.339/98 zenbakidun gora jotzeko errekurtsoaren bidez; errekurtso hori zati batean onetsi zen Auzitegi honen 1998ko azaroaren 9ko 7.068 zenbakidun ebazpenarekin eta 5.000 pezetako munta zuen isuna ezarri zen, eta, beraz, betegarria da Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatua onetsi zuen martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegilearen 83. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Lege-testu beraren 84. artikuluan aipatzen den borondatezko ordainketa epea iragan denez, isunak ordainarazpenaren bidetik eskatzea bat dator Zuzenbidearekin. Bestalde, ez dugu antzeman zehapen prozedura behar bezala ez tramitatzeagatik iraungipenik gertatu denik, ezta ordainketa geroratzeko baimenik eman denik, ezta Auzitegi honek ofizioz aintzat hartu behar lukeen beste inolako akatsik ere. Bidezkoa da errekurtsoa ezestea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ezetsi egin behar dela eta ezetsi dela, arestian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa. Errekurtsoa Iruñeko Alkatetzak nahitaezko ordainarazpenaren bidetik trafiko isun batek eragin duen zorra kobratzeko eman zuen premiamenduzko probidentziaren aurkakoa da. Egintza hori berretsi egin behar dugu eta berretsi dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Salan, bi hileko epean, jakinarazpen hau egiten den egunaren biharamunetik zenbaturik.

Iruñean, bi milako apirilaren hogeita bostean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 00/01/18an emandako 92 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 99-4433 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Camino Arcelus Lusarreta andreak jarritakoa, trafikoko isun bat ordainarazteko betearazpidezko erreklamazioa zela-eta Iruñeko Udal txit goreneko Alkate-Udalburu jaun txit argiak 1999ko martxoaren 27an emandako premiamendu-probidentziaren aurka (5052/98 zenbakiko udal espedientea). Ebazpenaren testuak, hitzez hitz kopiatuta, hau dio:

"92 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, bi milako urtarrilaren hemezortzian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, goian adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 99-4433 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Camino Arcelus Lusarreta andreak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun bat ordainarazteko betearazpidezko erreklamazioa zela-eta Iruñeko Udal txit goreneko Alkate-Udalburu jaun txit argiak 1999ko martxoaren 27an emandako premiamendu-probidentziaren aurka (5052/98 zenbakiko udal espedientea).

Egitatezko aurrekariak:

1. Camino Arcelus Lusarreta andreak gora jotzeko errekurtso hau jarri du Iruñeko Alkatetzak isun bat betearazpidez ordainarazteko eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka. Isunaren zioa Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko 1990eko martxoaren 2ko Legearen (BSL) kontrako arau-hauste bat izan zen, eta goian adierazitako zenbakiarekin instruitutako zehapen-espedientean ezarri zen. Lehenago ere isun horren kontrako errekurtsoa jarri zen Auzitegi honetan (2.584/98 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa) eta Auzitegi honek ezetsi egin zuen, urtarrilaren hogeiko 678/99 zenbakiko ebazpenaren bitartez.

2. Errekurtsogileak, ordainarazi nahi dioten zorra iraungita dagoela alegatuz, aurkatutako probidentzia deuseztatu eta indargabetzeko eskatu du.

3. Iruñeko Udalak bere egintzaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri du eta txostena erantsi du. Txostenean, bidezkotzat jotzen dituen alegazioak azaldu ondoren, errekurtsoa ezesteko eskatu du.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-Gora jotzeko errekurtso honen bitartez aurkatu den premiamendu-probidentzia isun baten ondorioz eman zen. Behinola isun horren aurkako errekurtsoa jarri zen eta Auzitegi honek ezetsi egin zuen, Aurrekarietan azaldu den bezala. Egia da, eta hala aitortu du Auzitegi honek, lehenago erabiltzen zuen irizpidea aldatuz, gora jotzeko errekurtsoa jartzeak ez dakarrela isunaren betearazpenaren etendura (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 339.1. artikulua eta 57/1994 Foru Dekretuaren 8.1. artikulua, 20/1998 Foru Dekretuak emandako idazkeran). Hala ere, Udalak, errekurtsoa ebatzi zain zegoelarik, ez zion isuna kobratzeari ekin, eta hortik errekurtsogileak ondorioztatu nahi izan du zehapena iraungita dagoela, Bide Segurtasunari buruzko Legearen 81.2. artikuluan xedatutakoari eutsiz. Argudio hori errefusatu egin behar da, zeren, Auzitegi Gorenak 1991ko maiatzaren 21eko Epaian (4334 B.E.) adierazi eta, besteak beste, 1992ko maiatzaren 27koan (3729 B.E.) berretsi zuenez, "Preskripzioak ez du eraginik gora jotzeko errekurtsoetan" (gora jotzeko errekurtso arruntari buruz ari da eta baieztapen hori are gehiago egokitzen zaio Auzitegi honetan jartzen diren errekurtso inpropioei). "Gora jotzeko errekurtsoa jarri ondoren -gaineratzen da epai berean- errekurtsogileak isilbidezko ezespenaren kontrako errekurtsoa jartzeko edo berariazko ebazpena eman arte itxaroteko ahalmena zuen (itxaron egin zuen). Baina ahalmen hori erabiltzeak ez du batere zerikusirik, bistan denez, preskripzioaren erakundearekin, honek espedienteen tramitazioan baitu eragina, eta ez tramitazioari amaiera ematen dioten egintzen aurkako errekurtsoetan. Ezin da aplikatu Zirkulazio Kodean xedatutakoa ere, alegia, Kode beraren aurkako arau-hausteengatik ezartzen diren zehapenak ebazpen zehatzailea irmoa den lehen egunaren biharamunetik zenbatu beharreko urtebeteko epean iraungitzen direla (gaur egun xedapen hori BSLren 81.2. artikuluan dago), ezin direlako nahasi administrazio-ebazpen baten irmotasuna eta administratuak bere errekurtsoa ezetsitzat jotzeko daukan ahalmena (...). Zehapen-ebazpena ez dela irmoa auzibide-errekurtso hau jarri izanak berak frogatzen du; eta irmoa izan gabe, nekez has zitekeen preskripzio epea zenbatzen". Gora jotzeko honako errekurtso hau jarri izanak ere ebazpena ez dela irmoa frogatzen du, eta ondorioz, preskripzio epea hasi gabe dagoela. Horregatik, bidezkoa da ebazpena aurkatzeko zio hori ez onartzea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ezetsi behar dugu eta ezetsi dugu arestian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa, premiamendu-probidentzia baten aurka jarritakoa (5.052/98 zenbakidun zehapen espedientea); egintza hori berretsi dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Salan, bi hileko epean, jakinarazpen hau egiten den egunaren biharamunetik zenbaturik.

Iruñean, bi milako apirilaren hogeita bostean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 00-01-17an emandako 84 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 99-3759 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, José Javier Balda Goldaracena jaunak jarritakoa, trafikoko isun bat betearazpen bidez ordainarazteko Iruñeko Udal txit goreneko Alkatetzak 1999ko martxoaren 27an emandako premiamendu-probidentziaren aurka (4247/98 zenbakiko udal espedientea). Ebazpenaren testuak, hitzez hitz kopiatuta, hau dio:

"84 zenbakiko ebazpena

Mahaiburua: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, bi milako urtarrilaren hamazazpian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 99-3759 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. José Javier Balda Goldaracena jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udal txit goreneko Alkatetzak 1999ko martxoaren 27an emandako premiamendu-probidentziaren aurka (4247/98 zenbakiko udal espedientea).

Egitatezko aurrekariak:

1. José Javier Balda Goldaracena jaunak Auzitegi honetan gora jotzeko errekurtsoa jarri du, Iruñeko Udaleko Alkatetzak isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko emandako premiamendu-probidentziaren aurka. Isuna Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko 1990eko martxoaren 2ko Legearen (BSL) kontrako arau-hauste batengatik ezarri zen, goian adierazitako zenbakiarekin instruitu zen zehapen espedientean. Isunaren aurka ere gora jotzeko errekurtsoa jarri zen Auzitegi honetan (3.880/98 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa) eta Auzitegi honek ezetsi egin zuen otsailaren hamazazpiko 1.755/99 Ebazpenaren bidez.

2. Errekurtsogileak alegatu du zehapena ez dela irmoa administrazio bidean, aztergai dugun errekurtsoa aurkeztu zuenean artean jaso gabe zuelako isunaren aurka gora jotzeko jarria zuen errekurtsoaren ebazpena, eta horregatik probidentzia baliogabetzeko eta indargabetzeko eskatu du.

3. Iruñeko Udalak espedientea igorri du eta txostena erantsi du. Txostenean, egokitzat jotzen dituen alegazioak azaldu ondoren, errekurtsoa ezets dadila eskatu du.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-Udalak premiamendu prozedura batean egin duen jarduketa bat legezkoa den ala ez argitu behar da errekurtso honetan.

Auzi honi aplikatu behar zaion araudia, funtsean, Dirubilketari buruzko Lege Orokorraren 138. artikuluan eta abenduaren 20ko 1684/90 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 99. artikuluan dago. Bada, xedapen horien arabera, premiamendu-prozedura aurkatzeko zioak hauek soilik izan daitezke: a) ordainketa; b) preskripzioa; c) gerorapena; d) likidazioaren arauzko jakinarazpenik eza; e) prozedurari hasiera ematen dion ziurtagiriaren edo agiriaren formazko akatsa; eta f) premiamendu-probidentziarik eza. Zio horiek Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren arabera tasaturik daude (1989ko urtarrilaren 30eko Epaia -544 B.E.-, 1990eko ekainaren 25ekoa eta 29koa -4934 eta 5454 B.E.-, beste askoren artean), eta beraz une honetan ezin da beste ziorik aintzat hartu arestian azaldu direnak baino.

Espedientea aztertuta zera ikusi ahal izan dugu: ez dela gertatu aipatu artikuluetan jasotako kasuetako bat bera ere. Bestalde, Nafarroako Toki Erakundeen Egintza eta Erabakien Aurkapenari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Legearen 339. artikuluak ondokoa dio: "1. Gora jotzeko errekurtsoa jartzeak ez du ekarriko aurkatutako egintza edo erabakiaren etendurarik. 2. Gora jotzeko errekurtsoa tramitatzen den bitartean Administrazio Auzitegiak ezin du eten egintzaren edo erabakiaren betearazpena"; horrenbestez, isuna premiamendu bidez ordainaraztea Zuzenbideari lotzen zaio eta bidezkoa da errekurtsoa ezestea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa,

Ebatzi du: Ezetsi behar dugu eta ezetsi dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, premiamendu-probidentzia baten aurka jarritakoa (4.247/98 zenbakidun zehapen espedientea); egintza hori berretsi behar dugu eta berretsi dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Salan, bi hileko epean, jakinarazpen hau egiten den egunaren biharamunetik zenbaturik.

Iruñean, bi milako apirilaren hogeita bostean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 99-12-17an emandako 14.578 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 99-5004 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zuen. Errekurtsoa, berriz, Victor Manuel Ayerdi Echeverría jaunak jarri zuen, ordaindu zuen muntari zegokion aldiaren halako bi baino gehiago estazionatuta egoteagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udal txit goreneko Alkatetzak eman zuen ebazpenaren aurka (25721/99 zenbakiko udal espedientea). Haren testuak, hitzez hitz kopiatuta, hau dio:

"14.578 zenbakiko ebazpena

Mahaiburua: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren hamazazpian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 99-5004 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Victor Manuel Ayerdi Echeverría jaunak jarri du errekurtso hori, Iruñeko Udal txit goreneko Alkatetzak 25721/99 udal espedientean eman zuen ebazpen zehatzailearen aurka. Zehapenaren zioa ordaindu zuen muntari zegokion aldiaren halako bi baino gehiago estazionatuta egotea da.

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri zen Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak (Iruñeko Alkatetzak zehatzeko ahalmena eskuordetuta, 1999ko uztailaren 5ean eman eta abuztuaren 20ko 104 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen ebazpenaren bitartez) isuna ezartzeko eman zuen ebazpen baten aurka jarri zen. Isuna ezarri zen estazionamendu mugatua duen aldean ibilgailua ordaindu zuen muntari zegokion aldiaren halako bi baino gehiago estazionatzeagatik (Tutera kalea, 15), antolamendu juridikoa urratuz. Errekurtsogileak beraren iritziz kasuari aplikatu behar zaizkion oinarri juridikoak azaldu zituen, eta azkenik zehapena deuseztatzeko erregutu zuen.

2. Iruñeko Udal txit gorenak bere egintzaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri zuen eta egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Udaltzaingoaren salaketa eragin zuten gertaerak erabat egiaztatu dira espedientean. Izan ere, Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 76. artikuluan xedaturik dagoenez, agintaritzaren agenteen salaketek, kontrako frogarik ez dagoenean, salatutako gertaeren fede ematen dute. Halaber, kontuan hartu da interesatuak ez duela alegaziorik aurkeztu, edo ez duela kontrako frogarik aurkeztu, beraz, argi dago zehapen espedientea eragin duen arau-haustea gertatu zela. Halaber, nahiz eta Bidetasunari buruzko Legearen 77. artikuluan ezarri agintaritzaren agenteek egiten dituzten salaketak salatuei berehala jakinarazi behar zaizkiela, salaketan azaldu behar duten bidezko arrazoiak daudenean geroago ere jakinarazten ahal zaizkiela gaineratzen baita. Horixe gertatu da kasu honetan; salatuari salaketa berehala jakinarazi ez bazitzaion, bera salaketaren lekuan ez zegoelako eta gero ibilgailua Udalaren Garabi Zerbitzuak eraman zuela izan zen. Beraz, salaketa ibilgailua kentzera joan zenean jakinarazi zion 171 zenbakidun Udaltzaingoko agentea, salaketa orrian eraso den bezala. Interesatuak (ibilgailuaren titularrak) uko egin zion sinatzeari baina hori ez da eragozpenik tramitea betekotzat ez jotzeko.

Bigarrena.-Beste alde batetik, errekurtsogileak besterik uste badu ere, salaketa jakinarazten denean, legez xedaturik dagoenez, arau-haustea iraungitzeko epea eten egiten da (hiru hilabeteko epea da, martxoaren 24ko 5/1997 Legean ezarri dena betez Bide Segurtasunari buruzko Legearen 81.1. artikuluaren arabera), eta aldi berean hamabost egun balioduneko epea hasten da salatuak alegazioak egin eta egokitzat jotzen dituen frogak proposatu ahal izan ditzan.

Alegazioak aurkezteko epe hori bukatzen denean ere iraungipen-epeak ez du aurrera egiten, salbu eta zehapen espedienteak hilabete baino luzaroago geldirik irauten badu ustezko erantzuleari ezin egotz dakiokeen arrazoiren batengatik, Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 132.2. artikuluan xedaturik dagoenez. Honako honetan ez da horrelakorik gertatu.

Hirugarrena.-Bide Segurtasunari buruzko Legearen 38.4. artikuluan eta Zirkulazioari buruzko Erregelamendu Orokorraren (urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretua) 93. artikuluan xedatutakoaren arabera, hiri bideetan ibilgailuak gelditzeko eta aparkatzeko araubidea udal ordenantzetan ezartzen ahal da. Iruñean estazionamendu mugatuko eta murriztuko aldeak arautzen dituen udal ordenantzak (108 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 1998ko irailaren 9koa), ZEL izeneko aldeetan tiketean adierazi den aldian baino gehiago estazionatzeagatik 8.000 pezetako isuna ezartzen da, ordenantzaren 24.1.c) artikuluak ezartzen duenez, eta kasu honetan 16.000 pezetako isuna jarri da, hau da, arau-hauste larria eginen balitz bezala, nahiz eta ez izan. Izan ere, Bide Segurtasunari buruzko Legearen 67. artikuluaren arabera, arau-hauste arinengatik gehienez 15.000 pezetako isuna ezartzen ahal da.

Aurrekoa gorabehera, azpimarratu behar dugu ezen, Zirkulazioari buruzko Araudi Orokorraren 94. artikuluko 2.b) eta 3. idatz-zatiek diotenez (urtarrilaren 30eko 116/1998 Errege Dekretuaz egindako aldaketaren arabera idatzita), udal agintaritzak ondore horretarako gaitu dituen aldeetan baimentzen duen adierazkaria jarri gabe estazionatzea, edo udal ordenantzak ezarri duen gehieneko muga gainditzea arau-hauste arintzat jo behar da eta arau-hausleari gehienez 15.000 pezetako isuna ezartzen ahal zaio, gorago esan bezala. Bestalde, legezkotasunaren, tipizitatearen eta arauen hierarkiaren printzipioak aplikatu behar direnez, udal ordenantzak ezin dira Zirkulazioari buruzko Erregelamenduaren aurka joan eta ezin dituzte haren manuak aldarazi edo desitxuratu (93.2. artikulua). Gainera, behar ez bezala aparkaturik dauden ibilgailuek sortzen dituzten eragozpenak konpontzeko neurriak har daitezke, besteak beste, ibilgailua ibilgetzea edo erretiratzea, Bide Segurtasunari buruzko Legearen 38.4. artikuluaren eta Erregelamenduaren 93.1. artikuluaren arabera.

Gainerakoan, eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 69. artikuluan graduazioari buruz ezarritako irizpideak aplikaturik, Auzitegi honek uste du bidezkoa dela isunaren zenbatekoa 5.000 pezetara murriztea, lehenago emandako beste ebazpen batzuen ildotik. Bestalde, zehapen espedientea aztertu dugu eta ikusi dugu legeak eskatutako formazko beharkizun guztiak bete direla, funtsean behintzat, eta errekurtsogileari aukera eman zaiola ibilgailuaren gidaria identifikatzeko eta bere defentsarako alegazioak egiteko, Legearen 72 eta 79. artikuluetan ezarritakoa betez. Bidezkoa da errekurtsoa zati batean baiestea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa,

Ebatzi du: Bidezkoa da zati batean onestea aurrean aipatutako gora jotzeko errekurtsoa, trafikoaren arloko arau-hauste larri batengatik isuna ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babes arloko zinegotzi eskuordeak eman zuen ebazpenaren aurkakoa (25721/99 zenbakiko espedientea). Ebazpen horren zati bat deuseztatu behar dugu; ezarri den isunaren ordez 5.000 pezetako isuna ezarri behar da arau-hauste arina egiteagatik.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Salan, bi hileko epean, jakinarazpen hau egiten den egunaren biharamunetik zenbaturik.

Iruñean, bi milako apirilaren hogeita bostean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 99/12/17an emandako 14.582 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 99-5013 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Juan Pablo Baztán Ilundáin jaunak jarritakoa, trafikoko isun bat ordainarazteko betearazpidezko erreklamazioa zela-eta Iruñeko Udal txit goreneko Alkate-Udalburu jaun txit argiak 1999ko maiatzaren 3an emandako premiamendu-probidentziaren aurka (6750/96 zenbakiko udal espedientea). Ebazpenaren testuak, hitzez hitz kopiatuta, hau dio:

"14.582 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren hamazazpian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, goian adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 99-5013 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Juan Pablo Baztán Ilundáin jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun bat ordainarazteko betearazpidezko erreklamazioa zela-eta Iruñeko Udal txit goreneko Alkate-Udalburu jaun txit argiak 1999ko maiatzaren 3an emandako premiamendu-probidentziaren aurka (6750/96 zenbakiko udal espedientea).

Egitatezko aurrekariak:

1. Juan Pablo Baztán Ilundáin jaunak gora jotzeko errekurtso hau jarri du Iruñeko Alkatetzak isun bat betearazpidez ordainarazteko eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka. Isunaren zioa Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko 1990eko martxoaren 2ko Legearen (BSL) kontrako arau-hauste bat izan zen, eta goian adierazitako zenbakiarekin instruitutako zehapen-espedientean ezarri zen. Lehenago ere isun horren kontrako errekurtsoa jarri zen Auzitegi honetan (2.530/98 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa) eta Auzitegi honek ezetsi egin zuen, otsailaren hemezortziko 1.854/99 zenbakiko ebazpenaren bitartez.

2. Errekurtsogileak, ordainarazi nahi dioten zorra iraungita dagoela alegatuz, aurkatutako probidentzia deuseztatu eta indargabetzeko eskatu du.

3. Iruñeko Udalak bere egintzaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri du eta txostena erantsi du. Txostenean, bidezkotzat jotzen dituen alegazioak azaldu ondoren, errekurtsoa ezesteko eskatu du.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-Gora jotzeko errekurtso honen bitartez aurkatu den premiamendu-probidentzia isun baten ondorioz eman zen. Behinola isun horren aurkako errekurtsoa jarri zen eta Auzitegi honek ezetsi egin zuen, Aurrekarietan azaldu den bezala. Egia da, eta hala aitortu du Auzitegi honek, lehenago erabiltzen zuen irizpidea aldatuz, gora jotzeko errekurtsoa jartzeak ez dakarrela isunaren betearazpenaren etendura (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 339.1. artikulua eta 57/1994 Foru Dekretuaren 8.1. artikulua, 20/1998 Foru Dekretuak emandako idazkeran). Hala ere, Udalak, errekurtsoa ebatzi zain zegoelarik, ez zion isuna kobratzeari ekin, eta hortik errekurtsogileak ondorioztatu nahi izan du zehapena iraungita dagoela, Bide Segurtasunari buruzko Legearen 81.2. artikuluan xedatutakoari eutsiz. Argudio hori errefusatu egin behar da, zeren, Auzitegi Gorenak 1991ko maiatzaren 21eko Epaian (4334 B.E.) adierazi eta, besteak beste, 1992ko maiatzaren 27koan (3729 B.E.) berretsi zuenez, "Preskripzioak ez du eraginik gora jotzeko errekurtsoetan" (gora jotzeko errekurtso arruntari buruz ari da eta baieztapen hori are gehiago egokitzen zaio Auzitegi honetan jartzen diren errekurtso inpropioei). "Gora jotzeko errekurtsoa jarri ondoren -gaineratzen da epai berean- errekurtsogileak isilbidezko ezespenaren kontrako errekurtsoa jartzeko edo berariazko ebazpena eman arte itxaroteko ahalmena zuen (itxaron egin zuen). Baina ahalmen hori erabiltzeak ez du batere zerikusirik, bistan denez, preskripzioaren erakundearekin, honek espedienteen tramitazioan baitu eragina, eta ez tramitazioari amaiera ematen dioten egintzen aurkako errekurtsoetan. Ezin da aplikatu Zirkulazio Kodean xedatutakoa ere, alegia, Kode beraren aurkako arau-hausteengatik ezartzen diren zehapenak ebazpen zehatzailea irmoa den lehen egunaren biharamunetik zenbatu beharreko urtebeteko epean iraungitzen direla (gaur egun xedapen hori BSLren 81.2. artikuluan dago), ezin direlako nahasi administrazio-ebazpen baten irmotasuna eta administratuak bere errekurtsoa ezetsitzat jotzeko daukan ahalmena (...). Zehapen-ebazpena ez dela irmoa auzibide-errekurtso hau jarri izanak berak frogatzen du; eta irmoa izan gabe, nekez has zitekeen preskripzio epea zenbatzen". Gora jotzeko honako errekurtso hau jarri izanak ere ebazpena ez dela irmoa frogatzen du, eta ondorioz, preskripzio epea hasi gabe dagoela. Horregatik, bidezkoa da ebazpena aurkatzeko zio hori ez onartzea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ezetsi behar dugu eta ezetsi dugu arestian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa, premiamendu-probidentzia baten aurka jarritakoa; egintza hori berretsi dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Salan, bi hileko epean, jakinarazpen hau egiten den egunaren biharamunetik zenbaturik.

Iruñean, bi milako apirilaren hogeita bostean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 99/12/28an emandako 14.842 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 99-5305 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Martín Cía Aurre jaunak jarritakoa, trafikoko isun baten zenbatekoa betearazpidez eskatuz Iruñeko Udal txit goreneko Alkate-Udalburu jaun txit argiak 1999ko irailaren 2an eman duen premiamenduzko-probidentziaren aurka (30640/98 zenbakiko udal espedientea). Ebazpenaren testuak, hitzez hitz kopiatuta, hau dio:

"14.842 zenbakiko ebazpena.

Lehendakaria: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren hogeita zortzian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, goian adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 99/5305 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Martín Cía Aurre jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun baten zenbatekoa betearazpidez eskatuz Iruñeko Udal txit goreneko Alkate-Udalburu jaun txit argiak 1999ko irailaren 2an eman duen premiamenduzko-probidentziaren aurka (30640/98 zenbakiko udal espedientea).

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da trafikoko isun baten zenbatekoa borondatezko epean ordaindu ez eta betearazpidez eskatuz Iruñeko Alkatetzak eman duen premiamenduzko-probidentziaren aurka (30640/98 zenbakiko udal espedientea). Errekurtsogileak beraren iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta, azkenik, premiamendu-probidentzia deuseztatzeko erregutu du.

2. Auzitegi honetako buruaren probidentziaren bitartez, errekurtsoa igorri zitzaion aipatu Udalari, azken horrek administrazio espedientea edo haren kopia dilijentziaduna igor zezan. Hartan, errekurtsogileari bertaratzeko egin zitzaizkion jakinarazpenak, eta, egoki jotzen bazuen, errekurritutako ebazpena justifikatzeko txostena edo alegazioak bildu behar zituen. Erreferentziako korporazioak bi betebehar horiek bete zituen.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Errekurtso honetan planteatu den arazoa premiamenduzko prozedura baten betearazi den udal jarduketa bat legezkoa den zehaztean datza.

Hain zuzen ere, bai Zergei buruzko Lege Orokorraren 138. artikuluan eta bai antzeko hitzak erabiliz Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 99.1 artikuluan ezarri dira premiamenduzko probidentziari aurka egiteko onartzen diren zioak: a) zorra ordainduta edo amaituta izatea; b) iraungipena; c) luzapena; d) likidazioa jakinarazi ez izana edo deuseztatu nahiz eten izana; e) formazko akatsa ziurtagirian edo prozedurari hasiera ematen dion dokumentuan; eta f) premiamenduzko probidentziarik egin ez izana. Zio horiek Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren arabera tasaturik daude (1989ko urtarrilaren 30eko Epaia -544 B.E.-, 1990eko ekainaren 25ekoa eta 29koa -4934 eta 5454 B.E.-, beste askoren artean), eta beraz une honetan ezin da beste ziorik aintzat hartu arestian azaldu direnak baino.

Bigarrena.-Espedientea aztertuta zera ikusi ahal izan dugu: ez dela gertatu Zergei buruzko Lege Orokorreko eta Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorreko aipatu artikuluetan jasotako kasuetako bat bera ere. Zehatzago, ez da gertatu errekurtsogileak alegatutako kasua. Izan ere, zehapen ebazpena era egokian jakinarazi zitzaion ekainaren 7ko 71/99 zenbakidun Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz eta Iruñeko Udalaren ediktuen oholtzan jarriz, 1999ko martxoaren 25ean eta apirilaren 6an, bietan banaketa egiteko ordutegian, jakinarazpena etxean egiteko bi ahalegin ustel egin ondoren (Guztiendako Administrazioko Prozedura erregulatu duen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 58. eta 59. artikuluak). (Halaber, salaketa Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz eta Iruñeko Udalaren ediktuen oholtzan jarriz jakinarazi zitzaion, otsailaren 24ko 24/99 zenbakidun Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, interesatua ez zelako etxean egon 1998ko azaroaren 11n eta 18an). Beraz, zehapena irmo eta onartutakoa izan zen, behar zen garaian eta moduan ez baitzen haren kontrako errekurtsorik aurkeztu; hori dela eta, hartatik ondorioztatzen diren eragin guztiak sorraraziko ditu. Bestalde, ez dugu antzeman, aztertzen ari garen kasuan, preskripzioaren institutu juridikoa gertatu denik; izan ere, orain errekurritu den premiamendu-probidentzia errekurtsogileari behar bezala jakinarazi zitzaion, zehapena irmo bihurtu zen egunetik urtebete iragan baino lehen jakinarazi ere (BSLren 81.2. artikulua). Bidezkoa da, beraz, errekurtsoa ezestea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ezetsi behar dela eta ezetsi dela, arestian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa. Errekurtsoa trafikoko isun baten ondorioz egindako zorra ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak eman zuen premiamenduzko probidentziaren aurkakoa da (30.640/98 zenbakidun zehapen espedientea); egintza hori berretsi behar dugu eta berretsi dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Salan, bi hileko epean, jakinarazpen hau egiten den egunaren biharamunetik zenbaturik.

Iruñean, bi milako apirilaren hogeita bostean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 99/12/28an emandako 14.843 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 99-5306 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Martín Cía Abaurre jaunak jarritakoa, trafikoko isun bat ordainarazteko betearazpidezko erreklamazioa zela-eta Iruñeko Udal txit goreneko Alkate-Udalburu jaun txit argiak 1999ko abuztuaren 2an emandako premiamendu-probidentziaren aurka (28220/98 zenbakiko udal espedientea). Ebazpenaren testuak, hitzez hitz kopiatuta, hau dio:

"14.843 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren hogeita zortzian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, goian adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 99-5306 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Martín Cía Abaurre jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun bat ordainarazteko betearazpidezko erreklamazioa zela-eta Iruñeko Udal txit goreneko Alkate-Udalburu jaun txit argiak 1999ko abuztuaren 2an emandako premiamendu-probidentziaren aurka (28220/98 zenbakiko udal espedientea).

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau Iruñeko Alkatetzak emandako premiamenduzko probidentziaren aurka jarri zen; probidentzia horren bidez, borondatezko epean ordaindu ez zen trafikoko isun bat nahitaez ordainarazi nahi zen. Isuna Alkatetzak ezarri zuen, trafikoko arau-hauste baten ondorioz (erreferentziako zehapen espedientea). Interesatuak bere iritziz kasuari aplikatu behar zaizkion oinarri juridikoak azaldu zituen, eta azkenik probidentziak deusezta zitezela erregutu zuen.

2. Iruñeko Udal txit gorenak bere egintzaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri zuen eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena aurkeztu zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Udalak premiamenduzko prozeduran egin duen jarduketa legezkoa den ala ez ebatzi behar da errekurtso honetan.

Auzi honi aplikatu behar zaion araudia, funtsean, abenduaren 20ko 1.684/90 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorrean dago. Bada, erregelamendu horren 99. artikuluaren arabera, premiamendu-prozedura aurkatzeko zioak hauek bakarrik izan daitezke: a) iraungipena b) likidazioa deuseztatzea, etetea edo haren arauzko jakinarazpenik ez egitea c) borondatezko epean ordaintzea edo ordainketa geroratzea; eta d) ordainarazteko emandako agiriaren formazko akatsa. Zio horiek Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren arabera tasaturik daude (1989ko urtarrilaren 30eko Epaia -544 B.E.-, 1990eko ekainaren 25ekoa eta 29koa -4934 eta 5454 B.E.-, beste askoren artean), eta beraz une honetan ezin da beste ziorik aintzat hartu arestian azaldu direnak baino. Premiamendu-prozeduraren helburu bakarra Ogasun Publikoarekiko zorrak borondatezko epean ordaintzen ez direnean haiek nahitaez ordainaraztea da. Zorrak sortarazi dituzten egintzak, egintza nagusiak direnez, prozedurako une egokian aurkatu behar dira, eta ez borondatez ordaindu gabeko zorrak nahitaez ordainarazteko orduan.

Bigarrena.-Espedientetik ondorioztatu denez, kasu honetan Erregelamenduaren 99.1. artikuluko balizkoetatik bat ere ez da gertatu. Zehapen ebazpena Guztiendako Administrazioko Prozedurari buruzko Lege erregulatzailearen 59.4. artikuluan ezarri den eran jakinarazi da. Egintza hori irmoa eta adostua da ez delako denboraz eta formaz errekurritu eta, beraz, betegarria da Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatua onetsi zuen martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegilearen 83. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Lege-testu beraren 84. artikuluan aipatzen den borondatezko ordainketa epea iragan denez, isunak ordainarazpenaren bidetik eskatzea bat dator Zuzenbidearekin.

Bestalde, errekurtsogileak zehapenaren preskripzioa alegatu du, Bide Segurtasunari buruzko Legearen 81.2. artikuluari eutsiz; izan ere, artikulu horrek dioenez, "zehapenak, behin irmo direnean, urtebeteren buruan preskribatzen dira (...)". Hori dela eta, hauxe gogorazi behar da: isuna, zehapenaz gainera, Zuzenbide publikoko zergaz besteko diru-sarrera ere bada, eta horregatik Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 59.2. artikuluan xedatutakoa aplikatu behar da isuna ordainarazteko: "Zuzenbide publikoko zergaz besteko zorren preskripzio epeari dagokionez, manuzkoa izango da zorrak zehazteko erabili behar diren arauetan xedatutakoa, eta halako araurik ezean, Aurrekontuei buruzko Lege Orokorrean xedatutakoa". Ondore horretarako, Nafarroako Udal Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak (martxoaren 2ko 2/19999 Foru Legearen bidez aldarazi denak), zergak ez diren herri zuzenbideko sarrera horietarako lau urteko preskripzioa ezarri du 1999ko uztailaren 1etik hasita (5 urte egun hori baino lehenago), eta hori lege horren 18.1.a) artikuluan ezarri den kasuetan eteten da.

Auzitegi honek maiz adierazi du (aintzat hartu izan baitu, are ofizioz, preskripzioaren institutu juridikoa) trafikoko isunen ondoriozko zorrak ordainarazteko premiamendu-probidentzia urtebeteko epean eman behar dela, zehapena irmo bihurtzen den egunetik zenbaturik. Baina, behin premiamendu-probidentzia eman ondoren, arestian aipatu ditugun manuen arabera, uste dugu Administrazioak lau urteko epea duela ordainarazpena burutzeko.

Beraz, interesatuak azaldu dituen arrazoiek indarrik ez dutenez, bidezkoa da errekurtsoa ezestea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ezetsi behar dugu eta ezetsi dugu arestian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko isun bat betearazpidez kobratzeko Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak emandako premiamenduzko probidentziaren aurkakoa; egintza hori berretsi behar dugu eta berretsi dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Salan, bi hileko epean, jakinarazpen hau egiten den egunaren biharamunetik zenbaturik.

Iruñean, bi milako apirilaren hogeita bostean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 00/03/21ean emandako 1.439 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 99-5359 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Jesús Arbiol Ramos jaunak jarritakoa, trafikoko isun bat ordainarazteko betearazpidezko erreklamazioa zela-eta Iruñeko Udal txit goreneko Alkate-Udalburu jaun txit argiak 1999ko otsailaren 1ean emandako premiamendu-probidentziaren aurka (21507/98 zenbakiko udal espedientea). Jakinarazpena 1999ko irailaren 13ko 114. zenbakiko Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz egin zen. Ebazpenaren testuak, hitzez hitz kopiatuta, hau dio:

"1.439 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, bi milako martxoaren hogeita batean.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, goian adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 99-5359 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Jesús Arbiol Ramos jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun bat ordainarazteko betearazpidezko erreklamazioa zela-eta Iruñeko Udal txit goreneko Alkate-Udalburu jaun txit argiak 1999ko otsailaren 1ean emandako premiamendu-probidentziaren aurka (21507/98 zenbakiko udal espedientea). . Jakinarazpena 1999ko irailaren 13ko 114. zenbakiko Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz egin zen.

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau Iruñeko Alkatetzak emandako premiamenduzko probidentziaren aurka jarri zen; probidentzia horren bidez, borondatezko epean ordaindu ez zen trafikoko isun bat nahitaez ordainarazi nahi zen. Isuna Alkatetzak ezarri zuen, trafikoko arau-hauste baten ondorioz (erreferentziako zehapen espedientea). Interesatuak bere iritziz kasuari aplikatu behar zaizkion oinarri juridikoak azaldu zituen, eta azkenik probidentziak deusezta zitezela erregutu zuen.

2. Iruñeko Udal txit gorenak bere egintzaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri zuen eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena aurkeztu zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Udalak premiamenduzko prozeduran egin duen jarduketa legezkoa den ala ez ebatzi behar da errekurtso honetan.

Auzi honi aplikatu behar zaion araudia, funtsean, abenduaren 20ko 1.684/90 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorrean dago. Bada, erregelamendu horren 99. artikuluaren arabera, premiamendu-prozedura aurkatzeko zioak hauek bakarrik izan daitezke: a) iraungipena b) likidazioa deuseztatzea, etetea edo haren arauzko jakinarazpenik ez egitea c) borondatezko epean ordaintzea edo ordainketa geroratzea; eta d) ordainarazteko emandako agiriaren formazko akatsa. Zio horiek Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren arabera tasaturik daude (1989ko urtarrilaren 30eko Epaia -544 B.E.-, 1990eko ekainaren 25ekoa eta 29koa -4934 eta 5454 B.E.-, beste askoren artean), eta beraz une honetan ezin da beste ziorik aintzat hartu arestian azaldu direnak baino. Premiamendu-prozeduraren helburu bakarra Ogasun Publikoarekiko zorrak borondatezko epean ordaintzen ez direnean haiek nahitaez ordainaraztea da. Zorrak sortarazi dituzten egintzak, egintza nagusiak direnez, prozedurako une egokian aurkatu behar dira, eta ez borondatez ordaindu gabeko zorrak nahitaez ordainarazteko orduan.

Bigarrena.-Espedientetik ondorioztatu denez, kasu honetan Erregelamenduaren 99.1. artikuluko balizkoetatik b) idatz-zatian adierazten dena gertatu da. Espedientean ez da azaltzen zehapen ebazpena Barañaingo ediktuen oholtzan argitaratu denik, Guztiendako Administrazioko Prozedurari buruzko Legearen 59. artikuluan eskatzen den moduan, salaketa orrian norbanako horrek eman zuen helbidea herri horretan dagoelako, eta akatsagatik Iruñeko Udaleko ediktuen oholtzan argitaratu zen. Beraz, bidezkoa da errekurtsoa onestea

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Onetsi behar dugu eta onetsi dugu arestian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko isun bat betearazpidez kobratzeko Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak emandako premiamenduzko probidentziaren aurkakoa; egintza hori deuseztatu behar dugu eta deuseztatu dugu, ez datorrelako Zuzenbidearekin bat.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Salan, bi hileko epean, jakinarazpen hau egiten den egunaren biharamunetik zenbaturik.

Iruñean, bi milako apirilaren hogeita bostean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 99/09/06an emandako 10.262 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 98-4296 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Francisco Javier Elcarte López jaunak jarritakoa, trafikoko isun bat ordainarazteko betearazpidezko erreklamazioa zela-eta Iruñeko Udal txit goreneko Alkatetzak 1998ko ekainaren 4an emandako premiamendu-probidentziaren aurka (15104/97 zenbakiko udal espedientea). Ebazpenaren testuak, hitzez hitz kopiatuta, hau dio:

"10.262 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko irailaren seian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, goian adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 98-4296 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Francisco Javier Elcarte López jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun bat ordainarazteko betearazpidezko erreklamazioa zela-eta Iruñeko Udal txit goreneko Alkatetzak 1998ko ekainaren 4an emandako premiamendu-probidentziaren aurka (15104/97 zenbakiko udal espedientea).

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da Iruñeko Alkatetzak borondatezko epean ordaindu gabeko isun bat betearazpidez ordainarazteko eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka. Iruñeko Alkatetzak berak ezarri zuen isuna, trafikoaren arloko arau-hauste batengatik. Errekurtsogileak beraren iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta, azkenik, probidentzia deuseztatzeko erregutu du.

2. Iruñeko Udalak bere egintzaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri du, eta errekurtso honen bidez aurkatutako premiamendu-probidentzia akats material baten ondorioz eman zela adierazi du.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-Udalak igorritako txostenak dioenez, premiamendu-probidentzia akats material baten ondorioz eman zen, baina espedientean ez dago jasorik probidentzia deuseztatu denik. Beraz, bidezkoa da, Udalaren txostena ikusita, errekurtsoa baiestea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Baietsi behar dela eta baiesten dela arestian aipatutako gora jotzeko errekurtsoa. Errekurtsoa trafikoko isun baten ondorioz egindako zorra betearazpidez ordainarazteko erreklamazioaren aurkakoa da; egintza hori deuseztatu behar dugu eta deuseztatu dugu, Zuzenbidearen aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Salan, bi hileko epean, jakinarazpen hau egiten den egunaren biharamunetik zenbaturik.

Iruñean, bi milako apirilaren hogeita bostean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 99/09/06an emandako 10.267 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 98-4323 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Francisco Javier Elcarte López jaunak jarritakoa, trafikoko isun bat ordainarazteko betearazpidezko erreklamazioa zela-eta Iruñeko Udal txit goreneko Alkatetzak 1998ko uztailaren 2an emandako premiamendu-probidentziaren aurka (20291/97 zenbakiko udal espedientea). Ebazpenaren testuak, hitzez hitz kopiatuta, hau dio:

"10.267 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko irailaren seian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, goian adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 98-4323 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Francisco Javier Elcarte López jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun bat ordainarazteko betearazpidezko erreklamazioa zela-eta Iruñeko Udal txit goreneko Alkatetzak 1998ko uztailaren 2an emandako premiamendu-probidentziaren aurka (20291/97 zenbakiko udal espedientea).

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da Iruñeko Alkatetzak borondatezko epean ordaindu gabeko isun bat betearazpidez ordainarazteko eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka (20291/97 zenbakiko udal espedientea). Iruñeko Alkatetzak berak ezarri zuen isuna, trafikoaren arloko arau-hauste batengatik. Errekurtsogileak beraren iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta, azkenik, probidentzia deuseztatzeko erregutu du.

2. Iruñeko Udal txit gorenak bere egintzaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri du, eta toki erakunde horretako Idazkariak sinatuta dagoen txostenaren bidez adierazi du premiamendu-probidentziaren jakinarazpenean akats material bat egon dela eta, ondorioz, ez dagoen administrazioko egintza baten aurka jarri dela.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-Adierazi behar da Udalak formulatu duen ez onartzeko eskabidea ezin dela onartu kasu jakin honetan, errekurritu den probidentzia benetan hartu eta jakinarazi zelako eta ez da agertzen hori deuseztatu duen egintzarik, beraz, udalaren txostena alderdi errekurtsogilearen asmoen aintzatespen moduan hartu behar da eta, Nafarroako Udal Erakundeen egintzak eta erabakiak aurkaratzeari buruzko martxoaren 7ko 57/1994 Foru Dekretuaren 20. artikuluari jarraituz, bidezkoa da errekurtsoa onestea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Baietsi behar dela eta baiesten dela arestian aipatutako gora jotzeko errekurtsoa. Errekurtsoa Francisco Javier Elcarte López jaunak aurkeztu du 1. aurrekarian adierazi den premiamenduzko probidentziaren aurka; egintza hori deuseztatu behar dugu eta deuseztatu dugu, Zuzenbidearen aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Salan, bi hileko epean, jakinarazpen hau egiten den egunaren biharamunetik zenbaturik.

Iruñean, bi milako apirilaren hogeita bostean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 99/07/30ean emandako 9.421 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 98-2648 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Begoña Cubero de Gustín andreak jarritakoa, trafikoko isun baten zenbatekoa betearazpidez eskatuz Lizarrako Udal txit goreneko Alkatetzak 1998ko otsailaren 16an eman duen premiamenduzko-probidentziaren aurka (134/97 zenbakiko udal espedientea). Ebazpenaren testuak, hitzez hitz kopiatuta, hau dio:

"9.421 zenbakiko ebazpena.

Lehendakaria: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko uztailaren hogeita hamarrean.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, goian adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 98/2648 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Begoña Cubero de Gustín andreak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun baten zenbatekoa betearazpidez eskatuz Lizarrako Udal txit goreneko Alkatetzak 1998ko otsailaren 16an eman duen premiamenduzko-probidentziaren aurka (134/97 zenbakiko udal espedientea).

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da trafikoko isun baten zenbatekoa borondatezko epean ordaindu ez eta betearazpidez eskatuz Lizarrako Alkatetzak eman duen premiamenduzko-probidentziaren aurka. Interesatuak beraren iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta, azkenik, premiamendu-probidentzia deuseztatzeko erregutu du.

2. Lizarrako Udal txit gorenak bere egintzaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri du, eta aurkaratu den egintzaren legezkotasuna defendatzeko txostena aurkeztu du.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Errekurtso honetan planteatu den arazoa premiamenduzko prozedura baten betearazi den udal jarduketa bat legezkoa den zehaztean datza.

Hain zuzen ere, abenduaren 20ko 1.684/90 Errege Dekretuaren bidez onetsi den Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 99.1 artikuluan ezarri da premiamenduzko probidentziari aurka egiteko onartzen diren zioak: a) zorra ordainduta edo amaituta izatea; b) iraungipena; c) luzapena; d) likidazioa jakinarazi ez izana edo deuseztatu nahiz eten izana; e) formazko akatsa ziurtagirian edo prozedurari hasiera ematen dion dokumentuan; eta f) premiamenduzko probidentziarik egin ez izana. Zio horiek Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren arabera tasaturik daude (1989ko urtarrilaren 30eko Epaia -544 B.E.-, 1990eko ekainaren 25ekoa eta 29koa -4934 eta 5454 B.E.-, beste askoren artean), eta beraz une honetan ezin da beste ziorik aintzat hartu arestian azaldu direnak baino. Premiamendu-prozeduraren helburu bakarra Ogasun Publikoarekiko zorrak borondatezko epean ordaintzen ez direnean haiek nahitaez ordainaraztea da. Zorrak sortarazi dituzten egintzak, egintza nagusiak direnez, prozedurako une egokian aurkatu behar dira, eta ez borondatez ordaindu gabeko zorrak nahitaez ordainarazteko orduan.

Bigarrena.-Espedientetik ondorioztatu denez, kasu honetan Erregelamenduaren 99.1. artikuluko b) idatz-zatiko balizkoa gertatu da, Udalak igorri duen dokumentazioan ez delako azaltzen zehapen ebazpena era egokian jakinarazi zaionik interesatuari, hau da, Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 legearen 58 eta 59 artikuluek eskatu bezala jakinarazi zaionik. Zehatzago, jakinarazpena ez zen jarri interesatuak azken helbidea izan zuen udalerriko udaletxeko ediktu-oholean, Auzitegi Gorenak hala egin behar dela adierazi badu ere hainbat epaitan: 1980ko apirilaren 22koan (2592 B.E.), 1983ko urriaren 28koan (5285 B.E.) eta 1997ko martxoaren 13koan (2414 B.E.), besteak beste. Bidezkoa da, beraz, errekurtsoa baietsi eta errrekurritutako premiamenduzko probidentzia deuseza eta indargabea dela adieraztea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Baietsi egin behar dela eta baiesten dela arestian aipatutako gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko isun bat nahitaezko ordainarazpenaren bidez kobratzeko Lizarrako Alkatetzak eman zuen premiamenduzko probidentziaren aurkakoa; egintza hori deuseztatu egin behar dugu eta deuseztatu dugu Zuzenbidearen aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Salan, bi hileko epean, jakinarazpen hau egiten den egunaren biharamunetik zenbaturik.

Iruñean, bi milako apirilaren hogeita bostean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 99/11/30ean emandako 14.230 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 98-4254 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Ignacio Javier Ocáriz Ormaechea jaunak jarritakoa, trafikoko isun baten zenbatekoa betearazpidez eskatuz Lizarrako Udal txit goreneko Alkatetzak 1999ko ekainaren 9an eman duen premiamenduzko-probidentziaren aurka (834/98 zenbakiko udal espedientea). Ebazpenaren testuak, hitzez hitz kopiatuta, hau dio:

"14.230 zenbakiko ebazpena.

Lehendakaria: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko azaroaren hogeita hamarrean.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, goian adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 98/4254 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Ignacio Javier Ocáriz Ormaechea jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun baten zenbatekoa betearazpidez eskatuz Lizarrako Udal txit goreneko Alkatetzak 1999ko ekainaren 9an eman duen premiamenduzko-probidentziaren aurka (834/98 zenbakiko udal espedientea).

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da trafikoko isun baten zenbatekoa borondatezko epean ordaindu ez eta betearazpidez eskatuz Lizarrako Alkatetzak eman duen premiamenduzko-probidentziaren aurka (834/98 zenbakiko zehapen espedientea). Errekurtsogileak beraren iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta, azkenik, premiamendu-probidentzia deuseztatzeko erregutu du.

2. Lizarrako Udal txit gorenak bere egintzaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri du, eta aurkaratu den egintzaren legezkotasuna defendatzeko txostena aurkeztu du.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Errekurtso honetan planteatu den arazoa premiamenduzko prozedura baten betearazi den udal jarduketa bat legezkoa den zehaztean datza.

Hain zuzen ere, kasu honetan hurrenez hurren Zergei buruzko Lege Orokorraren 138. artikuluan eta Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 99.1 artikuluan ezarri dira premiamenduzko probidentziari aurka egiteko onartzen diren zioak: a) zorra ordainduta edo amaituta izatea; b) iraungipena; c) luzapena; d) likidazioa jakinarazi ez izana edo deuseztatu nahiz eten izana; e) formazko akatsa ziurtagirian edo prozedurari hasiera ematen dion dokumentuan; eta f) premiamenduzko probidentziarik egin ez izana. Zio horiek Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren arabera tasaturik daude (1989ko urtarrilaren 30eko Epaia -544 B.E.-, 1990eko ekainaren 25ekoa eta 29koa -4934 eta 5454 B.E.-, beste askoren artean), eta beraz une honetan ezin da beste ziorik aintzat hartu arestian azaldu direnak baino.

Bigarrena.-Espedientetik ondorioztatu denez, funtsean, kasu honetan Zergei buruzko Lege Orokorraren 138. artikuluaren d) atalean eta Erregelamendu Orokorraren 99. artikuluaren 1.b) atalean azaldu den kasua gertatu da, Udalak igorri duen dokumentazioan ez delako azaltzen zehapen ebazpena era egokian jakinarazi zaionik interesatuari, hau da, Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 58 eta 59 artikuluek eskatu bezala jakinarazi zaionik. Zehatzago, jakinarazpena ez zen jarri interesatuak azken helbidea izan zuen udalerriko udaletxeko ediktu-oholean (Lizarra), Auzitegi Gorenak hala egin behar dela adierazi badu ere hainbat epaitan: 1980ko apirilaren 22koan (2592 B.E.), 1983ko urriaren 28koan (5285 B.E.) eta 1997ko martxoaren 13koan (2414 B.E.), besteak beste. Bidezkoa da, beraz, errekurtsoa baiestea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Baietsi egin behar dela eta baiesten dela arestian aipatutako gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko isun bat nahitaezko ordainarazpenaren bidez kobratzeko Lizarrako Alkatetzak eman zuen premiamenduzko probidentziaren aurkakoa (834/98 zenbakidun zehapen espedientea); egintza hori deuseztatu egin behar dugu eta deuseztatu dugu Zuzenbidearen aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Salan, bi hileko epean, jakinarazpen hau egiten den egunaren biharamunetik zenbaturik.

Iruñean, bi milako apirilaren hogeita bostean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 00/03/24an emandako 1.574 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 00-1688 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zuen. Errekurtsoa, berriz, Raúl Varela Pérez jaunak jarri zuen, zilegi den baino alkohol-tasa handiagoa zuela gidatzeagatik Iruñeko Udal txit goreneko Udaltzaingoak 2000ko otsailaren 26an egin zuen salaketaren aurka. Haren testuak, hitzez hitz kopiatuta, hau dio:

"1.574 zenbakiko ebazpena

Mahaiburua: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, bi milako martxoaren hogeita hiruan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, goian adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, ondoko errekurtsoko espedientea aztertu du: Iruñeko Udal txit goreneko Udaltzaingoak, 2000ko otsailaren 26an, zilegi den baino alkohol-tasa handiagoa zuela gidatzeagatik egindako salaketaren aurka Raúl Varela Pérez jaunak jarri zuen 00-1688 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa.

Egitatezko aurrekariak:

1. 2000ko otsailaren 26an, Iruñeko Udal txit goreneko Udaltzaingoak Raúl Varela Pérez jauna salatu zuen, Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko 1990eko martxoaren 2ko Legearen aurkako arau-haustea egiteagatik, alegia, "arnasan 0,25 mg-/l-koa baino alkohol tasa handiagoarekin motoredun ibilgailu bat gidatzeagatik".

2. 2000ko martxoaren 13an aurkeztu zuen idazkiaren bidez, Auzitegi honetan salaketaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen, eta errekurritutako egintza deusezta zedin eskatu zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-Errekurtsoaren bidez ez zaio aurka egin salatutako egitatearen ondorioz hasi zen zehapen-espedientean ezarritako zehapenari, espediente bereko tramite bati baizik. Tramiteak, ordea, ezin dira aurkatu Administrazioarekiko auzietarako jurisdikzioan (Jurisdikzioari buruzko Legearen 37.1. artikulua) eta ez, arrazoi beragatik, Auzitegi honetan ere (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333. artikulua). Bidezkoa da, hortaz, errekurtso hau onartezina dela adieraztea, beste jarduketarik egin gabe.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ez dela onartu behar eta ez dela onartu 00-1688 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa, Raúl Varela Pérez jaunak errekurtsoan berean aipatzen den egintzaren aurka jarritakoa.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Salan, bi hileko epean, jakinarazpen hau egiten den egunaren biharamunetik zenbaturik.

Iruñean, bi milako apirilaren hogeita bostean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 00-03-24an emandako 1.609 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpenak ondoko errekurtsoa ebatzi du: trafikoko isun bat nahitaezko ordainarazpenaren bidetik eskatzeko (13208/99 zenbakiko udal espedientea) Iruñeko Udal txit goreneko Alkate-Udalburu jaun txit argiak 1999ko urriaren 7an eman zuen premiamenduzko probidentziaren aurka María Teresa Sola Calvo andreak jarri zuen 99-6746 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa; haren testuak, hitzez hitz kopiatuta, hau dio:

"1.609 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, bi milako martxoaren hogeita lauan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, goian adierazi diren jaun-andreek osatuta dagoenak, 99-6746 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. María Teresa Sola Calvo andreak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun bat nahitaezko ordainarazpenaren bidetik eskatzeko (13208/99 zenbakiko udal espedientea) Iruñeko Udal txit goreneko Alkate-Udalburu jaun txit argiak 1999ko urriaren 7an eman zuen premiamenduzko probidentziaren aurka; egitatezko aurrekariak hauek dira,

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau Iruñeko Alkatetzak emandako premiamenduzko probidentziaren aurka jarri zen; probidentzia horren bidez, borondatezko epean ordaindu ez zen trafikoko isun bat nahitaez ordainarazi nahi zen. Isuna Alkatetzak ezarri zuen, trafikoko arau-hauste baten ondorioz (erreferentziako zehapen espedientea). Interesatuak bere iritziz kasuari aplikatu behar zaizkion oinarri juridikoak azaldu zituen, eta azkenik probidentziak deusezta zitezela erregutu zuen.

2. Iruñeko Udal txit gorenak bere egintzaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri zuen eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena aurkeztu zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Udalak premiamenduzko prozeduran egin duen jarduketa legezkoa den ala ez ebatzi behar da errekurtso honetan.

Auzi honi aplikatu behar zaion araudia, funtsean, abenduaren 20ko 1.684/90 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorrean dago. Bada, erregelamendu horren 99.1. artikuluaren arabera, premiamendu-prozedura aurkatzeko zioak hauek bakarrik izan daitezke: a) iraungipena b) likidazioa deuseztatzea, etetea edo haren arauzko jakinarazpenik ez egitea c) borondatezko epean ordaintzea edo ordainketa geroratzea; eta d) ordainarazteko emandako agiriaren formazko akatsa. Zio horiek Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren arabera tasaturik daude (1989ko urtarrilaren 30eko Epaia -544 B.E.-, 1990eko ekainaren 25ekoa eta 29koa -4934 eta 5454 B.E.-, beste askoren artean), eta beraz une honetan ezin da beste ziorik aintzat hartu arestian azaldu direnak baino. Premiamendu-prozeduraren helburu bakarra Ogasun Publikoarekiko zorrak borondatezko epean ordaintzen ez direnean haiek nahitaez ordainaraztea da. Zorrak sortarazi dituzten egintzak, egintza nagusiak direnez, prozedurako une egokian aurkatu behar dira, eta ez borondatez ordaindu gabeko zorrak nahitaez ordainarazteko orduan.

Bigarrena.-Espedientetik ondorioztatu denez, kasu honetan Erregelamenduaren 99.1. artikuluko balizkoetatik bat ere ez da gertatu. Zehapen-ebazpena behar bezala jakinarazi zitzaion errekurtsogileari, 1999ko ekainaren 2an, manuzko beharkizunak betez. Egintza hori irmoa eta adostua da ez delako denboraz eta formaz errekurritu eta, beraz, betegarria da Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatua onetsi zuen martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegilearen 83. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Lege-testu beraren 84. artikuluan aipatzen den borondatezko ordainketa epea iragan denez, isunak ordainarazpenaren bidetik eskatzea bat dator Zuzenbidearekin. Bestalde, ez dugu antzeman zehapen prozedura behar bezala ez tramitatzeagatik iraungipenik gertatu denik, ezta ordainketa geroratzeko baimenik eman denik, ezta Auzitegi honek ofizioz aintzat hartu behar lukeen beste inolako akatsik ere. Bidezkoa da errekurtsoa ezestea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ezetsi egin behar dela eta ezetsi dela, arestian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa. Errekurtsoa Iruñeko Alkatetzak nahitaezko ordainarazpenaren bidetik trafiko isun batek eragin duen zorra kobratzeko eman zuen premiamenduzko probidentziaren aurkakoa da. Egintza hori berretsi egin behar dugu eta berretsi dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Salan, bi hileko epean, jakinarazpen hau egiten den egunaren biharamunetik zenbaturik.

Iruñean, bi milako apirilaren hogeita bostean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 00/03/28an emandako 1.704 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 99-4469 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zuen. Errekurtsoa, berriz, Ignacio Molviedro Gil jaunak jarri du zirkulazioko arauak hausteagatik ezarri zaion zehapenaren ebazpen edo erabakiaren aurka (18184/97 zenbakiko udal espedientea). Haren testuak, hitzez hitz kopiatuta, hau dio:

"1.714 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Juan Luis Beltrán Aguirre jauna.

Mahaikideak: Carlos Arroyo Izarra jauna eta María Jesús Moreno Garrido andrea.

Iruñean, bi milako martxoaren hogeita zortzian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Bigarren Atalak, goian adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 99-4469 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Ignacio Molviedro Gil jaunak jarri du errekurtso hori, zirkulazioko arauak hausteagatik ezarri zaion zehapenaren ebazpen edo erabakiaren aurka (18184/97 udal espedientea).

Egitatezko aurrekariak:

1. Ignacio Molviedro Gil jaunak, 1999ko irailaren 8an aurkeztutako idazkiaren bidez, gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen zirkulazioko arauak hausteagatik ezarri zaion zehapenaren ebazpen edo erabakiaren aurka (18184/97 udal espedientea).

2. Ez ziren bete uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea maila partzialean garatu duen Erregelamendua 11. artikuluan ezarritako betekizunak, dekretu horrek maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuaren bidez jaso duen idazkuntza berriarekin. Horregatik, 1999ko irailaren 29an eman eta urte horretako urriaren 22an jakinarazi zen probidentziaren bidez, errekurtsogileari hamar egun balioduneko epea ezarri zitzaion bete gabe zituen betekizunak bete zitzan, eta hala egin ezik jarduketak artxibatu eginen zirela ohartarazi zitzaion. Epe hori bukatu da eta errekurtsogileak ez du egin eskatu zaiona.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-Kasu honetan lehen aipatu Erregelamenduaren 12.1. artikuluan xedatutakoa bete da, eta ondore horretarako eman zen epea iraungo da eta errekurtsogileak ez ditu 1999ko irailaren 29ko probidentzian azaldutako hutsaldiak bete; horregatik, manu berean eta Erregelamenduaren 21.2. artikuluan xedatutakoaren arabera, bidezkoa da espedientea artxiba dadila agintzea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ebazpen honen hasieran aipaturiko gora jotzeko errekurtsoari dagozkion jarduketak artxiba daitezela agintzea eta espedientea bukaturik dagoela adieraztea.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Luis Beltrán. Carlos Arroyo. María Jesús Moreno. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Salan, bi hileko epean, jakinarazpen hau egiten den egunaren biharamunetik zenbaturik.

Iruñean, bi milako apirilaren hogeita bostean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 00/03/24an emandako 1.584 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 99-4176 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zuen. Errekurtsoa, berriz, José A. Aznar Falces jaunak jarri du trafikoko isun baten zenbatekoa betearazpidezko bidetik eskatuz Iruñeko Udal txit goreneko Alkatetzak eman zuen ebazpenaren aurka (25690/94 zenbakiko udal espedientea). Haren testuak, hitzez hitz kopiatuta, hau dio:

"1.584 zenbakiko ebazpena.

Lehendakaria: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta María Jesús Balana Asurmendi andrea.

Iruñean, bi milako martxoaren hogeita lauan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Hirugarren Atalak, goian adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 99-4176 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. José A. Aznar Falces jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun baten zenbatekoa betearazpidezko bidetik eskatuz Iruñeko Udal txit goreneko Alkatetzak eman zuen ebazpenaren aurka (25690/94 zenbakidun udal espedientea).

Egitatezko aurrekariak:

1. José A. Aznar Falces jaunak, 1999ko abuztuaren 20an aurkeztutako idazkiaren bidez, trafikoko isun baten zenbatekoa betearazpidezko bidetik eskatuz Iruñeko Udal txit goreneko Alkatetzak eman zuen ebazpenaren aurka (25690/94 udal espedientea).

2. Ez ziren bete uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea maila partzialean garatu duen Erregelamendua 11. artikuluan ezarritako betekizunak, dekretu horrek maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuaren bidez jaso duen idazkuntza berriarekin. Horregatik, 1999ko irailaren 2an eman eta urte eta hil horretako 28an jakinarazi zen probidentziaren bidez, errekurtsogileari hamar egun balioduneko epea ezarri zitzaion bete gabe zituen betekizunak bete zitzan, eta hala egin ezik jarduketak artxibatu eginen zirela ohartarazi zitzaion. Epe hori bukatu da eta errekurtsogileak ez du egin eskatu zaiona.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-Kasu honetan lehen aipatu Erregelamenduaren 12.1. artikuluan xedatutakoa bete da, eta ondore horretarako eman zen epea iraungo da eta errekurtsogileak ez ditu 1999ko irailaren 2ko probidentzian azaldutako hutsaldiak bete; horregatik, manu berean eta Erregelamenduaren 21.2. artikuluan xedatutakoaren arabera, bidezkoa da espedientea artxiba dadila agintzea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ebazpen honen hasieran aipaturiko gora jotzeko errekurtsoari dagozkion jarduketak artxiba daitezela agintzea eta espedientea bukaturik dagoela adieraztea.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. María Jesús Balana. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaritza."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Salan, bi hileko epean, jakinarazpen hau egiten den egunaren biharamunetik zenbaturik.

Iruñean, bi milako apirilaren hogeita bostean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 00/03/27an emandako 1.625 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 99-3080 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zuen. Errekurtsoa, berriz, Sara Igoa Etxarri andreak jarri du zirkulazioko arauak hausteagatik egindako zehapenaren ebazpen edo erabakiaren aurka (2027 zenbakiko udal espedientea). Haren testuak, hitzez hitz kopiatuta, hau dio:

"1.625 zenbakiko ebazpena.

Lehendakaria: Don Juan Andrés Ciordia Segura.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, bi milako martxoaren hogeita zazpian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, goian adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 99-3080 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Sara Igoa Etxarri andreak jaunak jarri du errekurtso hori, zirkulazioko arauak hausteagatik egindako zehapenaren ebazpen edo erabakiaren aurka (2027 zenbakidun udal espedientea).

Egitatezko aurrekariak:

1. Sara Igoa Etxarri andreak, 1999ko ekainaren 1ean aurkeztutako idazkiaren bidez, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu du zirkulazioko arauak hausteagatik eman den ebazpenaren aurka (2027 zenbakidun udal espedientea).

2. Ez dira bete martxoaren 7ko 57/1994 Foru Dekretuaren, zeinek Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzen duen Araudiaren II. Kapituluari idazkera berria eman baitio, Nafarroako toki erakundeen egintzen eta erabakien aurkapenari dagokionez, 11. artikuluan ezarri dena. Horregatik, 1999ko ekainaren 16an eman zen probidentziaren bidez, errekurtsogileari hamar egun balioduneko epea ezarri zitzaion bete gabe zituen betekizunak bete zitzan, eta hala egin ezik jarduketak artxibatu eginen zirela ohartarazi zitzaion. Epe hori bukatu da eta errekurtsogileak ez du egin eskatu zaiona.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-Kasu honetan lehen aipatu Erregelamenduaren 12.1. artikuluan xedatutakoa bete da, eta ondore horretarako eman zen epea iraungo da eta errekurtsogileak ez ditu 1999ko ekainaren 16ko probidentzian azaldutako hutsaldiak bete; horregatik, manu berean eta Erregelamenduaren 21.2. artikuluan xedatutakoaren arabera, bidezkoa da espedientea artxiba dadila agintzea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ebazpen honen hasieran aipaturiko gora jotzeko errekurtsoari dagozkion jarduketak artxiba daitezela agintzea eta espedientea bukaturik dagoela adieraztea.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Salan, bi hileko epean, jakinarazpen hau egiten den egunaren biharamunetik zenbaturik.

Iruñean, bi milako apirilaren hogeita bostean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 00-03-22an emandako 1.519 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 99-6884 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Milagros García García andreak jarritakoa, trafikoko isun bat betearazpen bidez ordainarazteko Iruñeko Udal txit goreneko Alkatetzak 1999ko abuztuaren 9an emandako premiamendu-probidentziaren aurka (1733/97 zenbakiko udal espedientea). Jakinarazpena ediktua 1999ko azaroaren 19ko 145. zenbakiko Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz egin zen. Ebazpenaren testuak, hitzez hitz kopiatuta, hau dio:

"1.519 zenbakiko ebazpena

Mahaiburua: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, bi milako martxoaren hogeita bian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 99-6884 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Milagros García García andreak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udal txit goreneko Alkatetzak 1999ko abuztuaren 9an emandako premiamendu-probidentziaren aurka (1733/97 zenbakiko udal espedientea). Jakinarazpena ediktua 1999ko azaroaren 19ko 145. zenbakiko Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz egin zen.

Egitatezko aurrekariak:

1. Milagros García García andreak Auzitegi honetan gora jotzeko errekurtsoa jarri du, Iruñeko Udaleko Alkatetzak isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko emandako premiamendu-probidentziaren aurka. Isuna Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko 1990eko martxoaren 2ko Legearen (BSL) kontrako arau-hauste batengatik ezarri zen, goian adierazitako zenbakiarekin instruitu zen zehapen espedientean. Isunaren aurka ere gora jotzeko errekurtsoa jarri zen Auzitegi honetan (2701/97 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa) eta Auzitegi honek ezetsi egin zuen otsailaren hamazazpiko 5.658/99 Ebazpenaren bidez.

2. Errekurtsogileak alegatu du zehapena ez dela irmoa administrazio bidean, aztergai dugun errekurtsoa aurkeztu zuenean artean jaso gabe zuelako isunaren aurka gora jotzeko jarria zuen errekurtsoaren ebazpena, eta horregatik probidentzia baliogabetzeko eta indargabetzeko eskatu du.

3. Iruñeko Udalak espedientea igorri du eta txostena erantsi du. Txostenean, egokitzat jotzen dituen alegazioak azaldu ondoren, errekurtsoa ezets dadila eskatu du.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-Udalak premiamendu prozedura batean egin duen jarduketa bat legezkoa den ala ez argitu behar da errekurtso honetan.

Auzi honi aplikatu behar zaion araudia, funtsean, Dirubilketari buruzko Lege Orokorraren 138. artikuluan eta abenduaren 20ko 1684/90 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 99. artikuluan dago. Bada, xedapen horien arabera, premiamendu-prozedura aurkatzeko zioak hauek soilik izan daitezke: a) ordainketa; b) preskripzioa; c) gerorapena; d) likidazioaren arauzko jakinarazpenik eza; e) prozedurari hasiera ematen dion ziurtagiriaren edo agiriaren formazko akatsa; eta f) premiamendu-probidentziarik eza. Zio horiek Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren arabera tasaturik daude (1989ko urtarrilaren 30eko Epaia -544 B.E.-, 1990eko ekainaren 25ekoa eta 29koa -4934 eta 5454 B.E.-, beste askoren artean), eta beraz une honetan ezin da beste ziorik aintzat hartu arestian azaldu direnak baino.

Espedientea aztertuta zera ikusi ahal izan dugu: ez dela gertatu aipatu artikuluetan jasotako kasuetako bat bera ere. Bestalde, Nafarroako Toki Erakundeen Egintza eta Erabakien Aurkapenari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Legearen 339. artikuluak ondokoa dio: "1. Gora jotzeko errekurtsoa jartzeak ez du ekarriko aurkatutako egintza edo erabakiaren etendurarik. 2. Gora jotzeko errekurtsoa tramitatzen den bitartean Administrazio Auzitegiak ezin du eten egintzaren edo erabakiaren betearazpena"; horrenbestez, isuna premiamendu bidez ordainaraztea Zuzenbideari lotzen zaio eta bidezkoa da errekurtsoa ezestea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa,

Ebatzi du: Ezetsi behar dugu eta ezetsi dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, premiamendu-probidentzia baten aurka jarritakoa (41.733/97 zenbakidun zehapen espedientea); egintza hori berretsi behar dugu eta berretsi dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Salan, bi hileko epean, jakinarazpen hau egiten den egunaren biharamunetik zenbaturik.

Iruñean, bi milako apirilaren hogeita bostean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 00/02/20an emandako 883 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 98-5316 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zuen. Errekurtsoa, berriz, Roberto Luna Lieza jaunak jarri du trafikoko isun baten zenbatekoa betearazpidez eskatuz Iruñeko Udal txit goreneko Alkate-Udalburu jaun txit argiak eman duen premiamenduzko-probidentziaren aurka (2034 zenbakiko udal espedientea). Ebazpenaren testuak, hitzez hitz kopiatuta, hau dio:

"883 zenbakiko ebazpena.

Lehendakaria: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, bi milako otsailaren hogeita hiruan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, goian adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 98-5316 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Roberto Luna Lieza jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun baten zenbatekoa betearazpidez eskatuz Iruñeko Udal txit goreneko Alkate-Udalburu jaun txit argiak eman duen premiamenduzko-probidentziaren aurka (2034 zenbakiko udal espedientea).

Egitatezko aurrekariak:

1. Roberto Luna Lieza jaunak, 1998ko urriaren 23an aurkeztutako idazkiaren bidez, gora jotzeko errekurtsoa jarri trafikoko isun baten zenbatekoa betearazpidez eskatuz Iruñeko Udal txit goreneko Alkate-Udalburu jaun txit argiak eman duen premiamenduzko-probidentziaren aurka (2034 zenbakiko udal espedientea).

2. Ez ziren bete martxoaren 7ko 57/1994 Foru Dekretuak, urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduaren II. Kapituluari idazkera berria eman zionak, onetsi dituen beharkizunak bete. Horregatik, 1998ko azaroaren 11n eman eta urte eta hil bereko abenduaren 7an jakinarazi zen probidentziaren bidez, errekurtsogileari hamar egun balioduneko epea ezarri zitzaion bete gabe zituen betekizunak bete zitzan, eta hala egin ezik jarduketak artxibatu eginen zirela ohartarazi zitzaion. Epe hori bukatu da eta errekurtsogileak ez du egin eskatu zaiona.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-Kasu honetan lehen aipatu Erregelamenduaren 12.1. artikuluan xedatutakoa bete da, eta errekurtsogileak ez ditu 1998ko azaroaren 11ko Probidentzian azaldutako hutsaldiak bete horretarako ezarri zaion epean; horregatik, manu berean eta Erregelamenduaren 21.2. artikuluan xedatutakoaren arabera, bidezkoa da espedientea artxiba dadila agintzea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ebazpen honen hasieran aipaturiko gora jotzeko errekurtsoari dagozkion jarduketak artxiba daitezela agintzea eta espedientea bukaturik dagoela adieraztea.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Salan, bi hileko epean, jakinarazpen hau egiten den egunaren biharamunetik zenbaturik.

Iruñean, bi milako apirilaren hogeita bostean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 00/02/18an emandako 738 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 98-4919 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zuen. Errekurtsoa, berriz, Antoni Romero Navarrete jaunak jarri du trafikoko isun baten zenbatekoa betearazpidez eskatuz Burlatako Udaleko Alkatetzak eman duen premiamenduzko-probidentziaren aurka (386/97 zenbakiko udal espedientea). Ebazpenaren testuak, hitzez hitz kopiatuta, hau dio:

"738 zenbakiko ebazpena.

Lehendakaria: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, bi milako otsailaren hamazortzian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, goian adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 98-4919 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Antonio Romero Navarrete jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun baten zenbatekoa betearazpidez eskatuz Burlatako Udaleko Alkatetzak eman duen premiamenduzko-probidentziaren aurka (386/97 zenbakiko udal espedientea).

Egitatezko aurrekariak:

1. Antonio Romero Navarrete jaunak, 1998ko irailaren 29an aurkeztutako idazkiaren bidez, gora jotzeko errekurtsoa jarri trafikoko isun baten zenbatekoa betearazpidez eskatuz Burlatako Udaleko Alkatetzak eman duen premiamenduzko-probidentziaren aurka (386/97 zenbakiko udal espedientea).

2. Ez ziren bete martxoaren 7ko 57/1994 Foru Dekretuak, urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduaren II. Kapituluari idazkera berria eman zionak, onetsi dituen beharkizunak bete. Horregatik, 1998ko urriaren 19an eman eta urte eta hil bereko 31n jakinarazi zen probidentziaren bidez, errekurtsogileari hamar egun balioduneko epea ezarri zitzaion bete gabe zituen betekizunak bete zitzan, eta hala egin ezik jarduketak artxibatu eginen zirela ohartarazi zitzaion. Epe hori bukatu da eta errekurtsogileak ez du egin eskatu zaiona.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-Kasu honetan lehen aipatu Erregelamenduaren 12.1. artikuluan xedatutakoa bete da, eta errekurtsogileak ez ditu 1998ko urriaren 19ko Probidentzian azaldutako hutsaldiak bete horretarako ezarri zaion epean; horregatik, manu berean eta Erregelamenduaren 21.2. artikuluan xedatutakoaren arabera, bidezkoa da espedientea artxiba dadila agintzea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ebazpen honen hasieran aipaturiko gora jotzeko errekurtsoari dagozkion jarduketak artxiba daitezela agintzea eta espedientea bukaturik dagoela adieraztea.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Salan, bi hileko epean, jakinarazpen hau egiten den egunaren biharamunetik zenbaturik.

Iruñean, bi milako apirilaren hogeita bostean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 00-03-21ean emandako 1.471 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpenak ondoko errekurtsoa ebatzi du: trafikoko isun baten zenbatekoa betearazpidez eskatuz Iruñeko Udal txit goreneko Alkate-Udalburu jaun txit argiak 1999ko abuztuaren 9an eman duen premiamenduzko-probidentziaren aurka Oscar Pérez Carlos jaunak aurkeztu duen gora jotzeko 99-6515 zenbakidun gora jotzeko errekurtsoa (15698/97 zenbakiko udal espedientea). Ebazpenaren testuak, hitzez hitz kopiatuta, hau dio:

"1.471 zenbakiko ebazpena.

Lehendakaria: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, bi milako martxoaren hogeita batean.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, goian adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 99-6515 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Oscar Pérez Carlos jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun baten zenbatekoa betearazpidez eskatuz Iruñeko Udal txit goreneko Alkate-Udalburu jaun txit argiak eman duen premiamenduzko-probidentziaren aurka (15698/97 zenbakiko udal espedientea).

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da trafikoko isun baten zenbatekoa betearazpidez eskatuz Iruñeko Alkatetzak eman duen premiamenduzko-probidentziaren aurka. Errekurtsogileak beraren iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta, azkenik, premiamendu-probidentzia deuseztatzeko erregutu du.

2. Iruñeko Udalak bere egintzaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri du eta egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-Aurrenik aztertu beharra dago ea kasu honetan toki erakundeen egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoaren bideari ekin ahal izateko antolamendu juridikoak ezarritako formazko betekizun guztiak bete diren; horrela ez bada ez dago arazoaren mamia aztertzerik.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 337.1. artikuluan xedaturik dagoenez, aurkatu nahi den ebazpena jakinarazi edo argitaratzen den egunaren ondorengo hilabetean jarri behar da gora jotzeko errekurtsoa, ebazpena berariaz ematen bada. Legezko manu horrekin bat etorriz, maiatzaren 24ko 173/1999ko Foru Dekretuak, zeinen bidez Nafarroako toki erakundeen egintza eta erabakiei aurka egiteko Erregelamenduaren II. kapituluaren idazkuntza berria onetsi baitzen, 22. artikuluan ondokoa dio: "gora jotzeko errekurtsoak onartezinak direla adieraziko da ondoko kasu hauetan: (...) e) Errekurtsoa jartzeko epea bukatuta dagoenean".

Oraingo honetan tasa 1999ko urriaren 29an jakinarazi zen zehapen ebazpena, eta gora jotzeko errekurtsoa hurrengo urtarrilaren 30ean jarri zen. Beraz, gora jotzeko errekurtsoa jartzeko epea bukatuta zegoen eta bidezkoa da errekurtsoa onartezina dela adieraztea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ezetsi egin behar dela eta ezetsi dela, arestian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa. Errekurtsoa Iruñeko Alkatetzak nahitaezko ordainarazpenaren bidetik trafiko isun batek eragin duen zorra kobratzeko eman zuen premiamenduzko probidentziaren aurkakoa da. Egintza hori berretsi egin behar dugu eta berretsi dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Salan, bi hileko epean, jakinarazpen hau egiten den egunaren biharamunetik zenbaturik.

Iruñean, bi milako apirilaren hogeita bostean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 00-02-22an emandako 811 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpenak ondoko errekurtsoa ebatzi du: trafikoko isun bat nahitaezko ordainarazpenaren bidetik eskatzeko (1519/99 zenbakiko udal espedientea) Iruñeko Udal txit goreneko Alkate-Udalburu jaun txit argiak 1999ko irailaren 6an eman zuen premiamenduzko probidentziaren aurka Jesús María Sanz Lizarraga jaunak jarri zuen 99-6233 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa; haren testuak, hitzez hitz kopiatuta, hau dio:

"811 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, bi milako otsailaren hogeita bian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, goian adierazi diren jaun-andreek osatuta dagoenak, 99-6233 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Jesús María Sanz Lizarraga jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun bat nahitaezko ordainarazpenaren bidetik eskatzeko (1519/99 zenbakiko udal espedientea) Iruñeko Udal txit goreneko Alkate-Udalburu jaun txit argiak 1999ko irailaren 6an eman zuen premiamenduzko probidentziaren aurka; egitatezko aurrekariak hauek dira,

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau Iruñeko Alkatetzak emandako premiamenduzko probidentziaren aurka jarri zen; probidentzia horren bidez, borondatezko epean ordaindu ez zen trafikoko isun bat nahitaez ordainarazi nahi zen. Isuna Alkatetzak ezarri zuen, trafikoko arau-hauste baten ondorioz (erreferentziako zehapen espedientea). Errekurtsogileak bere iritziz kasuari aplikatu behar zaizkion oinarri juridikoak azaldu zituen, eta azkenik probidentziak deusezta zitezela erregutu zuen.

2. Iruñeko Udal txit gorenak bere egintzaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri zuen eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena aurkeztu zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Udalak premiamenduzko prozeduran egin duen jarduketa legezkoa den ala ez ebatzi behar da errekurtso honetan.

Auzi honi aplikatu behar zaion araudia, funtsean, abenduaren 20ko 1.684/90 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorrean dago. Bada, erregelamendu horren 99. artikuluaren arabera, premiamendu-prozedura aurkatzeko zioak hauek bakarrik izan daitezke: a) iraungipena b) likidazioa deuseztatzea, etetea edo haren arauzko jakinarazpenik ez egitea c) borondatezko epean ordaintzea edo ordainketa geroratzea; eta d) ordainarazteko emandako agiriaren formazko akatsa. Zio horiek Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren arabera tasaturik daude (1989ko urtarrilaren 30eko Epaia -544 B.E.-, 1990eko ekainaren 25ekoa eta 29koa -4934 eta 5454 B.E.-, beste askoren artean), eta beraz une honetan ezin da beste ziorik aintzat hartu arestian azaldu direnak baino. Premiamendu-prozeduraren helburu bakarra Ogasun Publikoarekiko zorrak borondatezko epean ordaintzen ez direnean haiek nahitaez ordainaraztea da. Zorrak sortarazi dituzten egintzak, egintza nagusiak direnez, prozedurako une egokian aurkatu behar dira, eta ez borondatez ordaindu gabeko zorrak nahitaez ordainarazteko orduan.

Bigarrena.-Espedientetik ondorioztatu denez, kasu honetan Erregelamenduaren 99.1. artikuluko balizkoetatik bat ere ez da gertatu. Bidezko zehapen-ebazpena behar bezala jakinarazi zitzaion errekurtsogileari, 1999ko maiatzaren 26an, Posta Zerbitzuaren bidez (Isabel Lizarraga andreak jaso eta sinatu zuen; andre hori familiako kidea da eta horren NAN zenbakia 15.702.031 da). Egintza hori irmoa eta adostua da ez delako denboraz eta formaz errekurritu Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatua onetsi zuen martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegilearen 83. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Ondore horretarako, gogorarazi behar da hemen zehapen ebazpen horren aurka, nahi bada, birjarpenezko errekurtsoa jar daitekeela Alkatetza horretan, edo administrazioarekiko auzibide errekurtsoa Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusian, edo, bestela, gora jotzeko errekurtsoa Auzitegi honetan.

Bestetik, iraungita dago Bide Segurtasunari buruzko Legearen 81.2. artikuluan xedatuta dagoen borondatezko sarrera egiteko epea eta, beraz, esan behar da premiamenduzko bidez egiten den isunaren ordainarazpena eta premiamenduagatik aplikatzen den %20ko gainzamaren ezarpena erabat datozela Zuzenbidean ezarri denarekin bat (adierazi den erregelamenduaren 98. eta 100. artikuluak). Beste alde batetik, esan behar da ez dela antzeman zehapenaren iraungipenik egon denik (zehapenak, irmoak direnetik, Bide Segurtasunari buruzko Legearen 81.2. artikuluan xedatuta dagoenaren arabera, urte batean iraungitzen dira), edota ez dago ordainketa geroratzeko emakidarik edo bestelako akatsik, eta, Auzitegiak ofizioz kontuan hartu behar duenik, Horregatik, bidezkoa da errekurtsoa ezestea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ezetsi egin behar dela eta ezetsi dela, arestian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa. Errekurtsoa Iruñeko Alkatetzak nahitaezko ordainarazpenaren bidetik trafiko isun batek eragin duen zorra kobratzeko eman zuen premiamenduzko probidentziaren aurkakoa da (1519/99 zenbakidun espedientea). Egintza hori berretsi egin behar dugu eta berretsi dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Salan, bi hileko epean, jakinarazpen hau egiten den egunaren biharamunetik zenbaturik.

Iruñean, bi milako apirilaren hogeita bostean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 00-01-17an emandako 87 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpenak ondoko errekurtsoa ebatzi du: trafikoko isun bat nahitaezko ordainarazpenaren bidetik eskatzeko (6315/98 zenbakiko udal espedientea) Iruñeko Udal txit goreneko Alkate-Udalburu jaun txit argiak 1999ko maiatzaren 27an eman zuen premiamenduzko probidentziaren aurka Francisco Marticorena Lasarte jaunak jarri zuen 99-3858 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa; haren testuak, hitzez hitz kopiatuta, hau dio:

"87 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, bi milako urtarrilaren hamazazpian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, goian adierazi diren jaun-andreek osatuta dagoenak, 99-3858 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Francisco Marticorena Lasarte jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun bat nahitaezko ordainarazpenaren bidetik eskatzeko (6315/98 zenbakiko udal espedientea) Iruñeko Udal txit goreneko Alkate-Udalburu jaun txit argiak 1999ko maiatzaren 27an eman zuen premiamenduzko probidentziaren aurka; egitatezko aurrekariak hauek dira,

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau Iruñeko Alkatetzak emandako premiamenduzko probidentziaren aurka jarri zen; probidentzia horren bidez, borondatezko epean ordaindu ez zen trafikoko isun bat nahitaez ordainarazi nahi zen. Isuna Alkatetzak ezarri zuen, trafikoko arau-hauste baten ondorioz (erreferentziako zehapen espedientea). Interesatuak bere iritziz kasuari aplikatu behar zaizkion oinarri juridikoak azaldu zituen, eta azkenik probidentziak deusezta zitezela erregutu zuen.

2. Iruñeko Udal txit gorenak bere egintzaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri zuen eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena aurkeztu zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Udalak premiamenduzko prozeduran egin duen jarduketa legezkoa den ala ez ebatzi behar da errekurtso honetan.

Auzi honi aplikatu behar zaion araudia, funtsean, abenduaren 20ko 1.684/90 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorrean dago. Bada, erregelamendu horren 99. artikuluaren arabera, premiamendu-prozedura aurkatzeko zioak hauek bakarrik izan daitezke: a) iraungipena b) likidazioa deuseztatzea, etetea edo haren arauzko jakinarazpenik ez egitea c) borondatezko epean ordaintzea edo ordainketa geroratzea; eta d) ordainarazteko emandako agiriaren formazko akatsa. Zio horiek Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren arabera tasaturik daude (1989ko urtarrilaren 30eko Epaia -544 B.E.-, 1990eko ekainaren 25ekoa eta 29koa -4934 eta 5454 B.E.-, beste askoren artean), eta beraz une honetan ezin da beste ziorik aintzat hartu arestian azaldu direnak baino. Premiamendu-prozeduraren helburu bakarra Ogasun Publikoarekiko zorrak borondatezko epean ordaintzen ez direnean haiek nahitaez ordainaraztea da. Zorrak sortarazi dituzten egintzak, egintza nagusiak direnez, prozedurako une egokian aurkatu behar dira, eta ez borondatez ordaindu gabeko zorrak nahitaez ordainarazteko orduan.

Bigarrena.-Espedientetik ondorioztatu denez, kasu honetan Erregelamenduaren 99.1. artikuluko balizkoetatik bat ere ez da gertatu. Bidezko zehapen-ebazpena behar bezala jakinarazi zitzaion errekurtsogileari, eta horren aurka ezarri zen 3.754/98 gora jotzeko errekurtsoa ezetsi egin zen Auzitegi honen 1999ko otsailaren 9ko 1.330 zenbakidun ebazpenaren bidez, beraz, betearazi egiten ahal da Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatua onetsi zuen martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegilearen 83. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Lege-testu beraren 84. artikuluan aipatzen den borondatezko ordainketa epea iragan denez, isunak ordainarazpenaren bidetik eskatzea bat dator Zuzenbidearekin. Bestalde, ez dugu antzeman zehapen prozedura behar bezala ez tramitatzeagatik iraungipenik gertatu denik, ezta ordainketa geroratzeko baimenik eman denik, ezta Auzitegi honek ofizioz aintzat hartu behar lukeen beste inolako akatsik ere. Bidezkoa da errekurtsoa ezestea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ezetsi egin behar dela eta ezetsi dela, arestian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa. Errekurtsoa Iruñeko Alkatetzak nahitaezko ordainarazpenaren bidetik trafiko isun batek eragin duen zorra kobratzeko eman zuen premiamenduzko probidentziaren aurkakoa da. Egintza hori berretsi egin behar dugu eta berretsi dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Salan, bi hileko epean, jakinarazpen hau egiten den egunaren biharamunetik zenbaturik.

Iruñean, bi milako apirilaren hogeita bostean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 98-09-22an emandako 5.526 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpenak ondoko errekurtsoa ebatzi du: trafikoko isun bat nahitaezko ordainarazpenaren bidetik eskatzeko Iruñeko Udal txit goreneko dirubiltzaile exekutiboak 1998ko martxoaren 17an eman zuen bahitura-probidentziaren aurka (13217/96 zenbakiko udal espedientea) José Luis Arangoa Goñi jaunak jarri zuen 98-2097 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa; haren testuak, hitzez hitz kopiatuta, hau dio:

"5.526 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Juan Luis Beltrán Aguirre jauna.

Mahaikideak: Carlos Arroyo Izarra jauna eta María Jesús Moreno Garrido andrea.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko irailaren hogeita bian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Bigarren Atalak, goian adierazi diren jaun-andreek osatuta dagoenak, 2097/98 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. José Luis Arangoa Goñi jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun bat nahitaezko ordainarazpenaren bidetik eskatzeko Iruñeko Udal txit goreneko dirubiltzaile exekutiboak 1998ko martxoaren 17an eman zuen bahitura-probidentziaren aurka (13217/96 zenbakiko udal espedientea).

Egitatezko aurrekariak:

1. José Luis Arangoa Goñi jaunak, Nafarroako Erregistro Orokorrean aurkeztu den idazkiaren bidez, 1998ko apirilaren 28an aurkeztu duen idazkiaren bidez, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu du trafikoko isun bat nahitaezko ordainarazpenaren bidetik eskatzeko Iruñeko Udal txit goreneko dirubiltzaile exekutiboak 1998ko martxoaren 17an eman zuen bahitura-probidentziaren aurka (13217/96 zenbakiko udal espedientea).

2. Auzitegi honek 1998ko maiatzaren 28an eman zuen eta 1998ko ekainaren 4an jakinarazi zen probidentziaren bidez, martxoaren 7ko 57/1994 Foru Dekretuak, urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduaren II. Kapituluari idazkera berria eman zionak, 12.2. artikuluan xedatzen duena betez, Iruñeko Udalari errekurtsoa eta berarekin batera aurkeztu ziren agiriak igorri zitzaizkion, eta hilabeteko epea eman zitzaion txostena edo alegazioen idazkia eta bere ebazpena justifikatzeko egokitzat jotzen zituen agiriak aurkez zitzan.

3. Iruñeko Udalak, tramitea betez, txostena eman zuen; txostenean, ondokoa azaltzen zuen: prest zegoela errekurtsotik ondorioztatzen ziren asmoak betetzeko; bestalde, errekurtsoari hasiera eman zion egintzaz mantendutako irizpidea aldatzeko nolako arrazoiak izan zituen azaltzen zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Gorago aipatu dugun martxoaren 7ko 57/1994 Foru Dekretuaren 20. artikuluari jarraituz, errekurritutako ebazpenak edo erabakiak hartu dituzten agintariek edo udalek Nafarroako Administrazio Auzitegira jo ahal izanen dute txosten baten bitartez, errekurtsotik ondorioztatzen diren asmoak betetzeko prest baldin badaude, betiere irizpidez aldatzeko izan dituzten arrazoiak azaltzen badituzte.

Bigarrena.-Iruñeko Udalak adierazi baitu errekurtso honetatik ondorioztatzen direnak betetzeko prest dagoela eta prozedura aurrera eramateko Erregelamenduaren 20. artikuluaren 2. idatz-zatiko a), b) eta c) letretako kasuak gertatu ez direnez, bidezkoa da errekurtsogileak aurkeztutako asmoak betetzeko behar den ebazpena ematea.

Adierazi diren legezko manuak eta aplikagarriak diren gainerako

guztiak kontuan hartuta, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Baietsi egin behar dela eta baiesten dela José Luis Arangoa Goñi jaunak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko isun bat nahitaezko ordainarazpenaren bidetik eskatzeko Iruñeko Udal txit goreneko dirubiltzaile exekutiboak 1998ko martxoaren 17an eman zuen bahitura-probidentziaren aurkakoa (13217/96 zenbakiko udal espedientea duena); beraz, egintza hori deuseztatu egin behar dugu eta deuseztatu dugu antolamendu juridikoaren aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Luis Beltrán. Carlos Arroyo. María Jesús Moreno. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaritza Bulegoko burua."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Salan, bi hileko epean, jakinarazpen hau egiten den egunaren biharamunetik zenbaturik.

Iruñean, bi milako apirilaren hogeita bostean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 99/05/20an emandako 6.997 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 97-5000 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zuen. Errekurtsoa, berriz, Camilo de los Santos López jaunak jarri zuen, Iruñeko Udal txit goreneko Alkatetzak debeku den geldialdi edo estazionamendua egiteagatik eman zuen ebazpen zehatzailearen aurka (8482/97 udal espedientea). Haren testuak, hitzez hitz kopiatuta, hau dio:

"6.997 zenbakiko ebazpena

Lehendakaria: Juan Luis Beltrán Aguirre jauna.

Mahaikideak: Carlos Arroyo Izarra jauna eta María Jesús Moreno Garrido andrea.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko maiatzaren hogeian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Bigarren Atalak, goian adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, ondoko errekurtsoko espedientea aztertu du: Iruñeko Udal txit gorenaren Alkatetzak debeku den geldialdi edo estazionamendua egiteagatik eman zuen zehapen-ebazpenaren (8482/97 udal espedientea) aurka Camilo de los Santos López jaunak jarri zuen 97-5000 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa.

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau Iruñeko Alkatetzak Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko 1990eko martxoaren 2ko Legearen kontrako arau-hauste batengatik ezarri duen isunaren aurka jarri da. Isun hori arau-haustearen ondorioz instruitutako zehapen-espedientean ezarri da.

2. Errekurtsogileak beraren iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu eta ezarri zaion zehapena deuseztatu eta indargabetzeko eskatu du.

3. Iruñeko Alkatetzak espedientea igorri du eta txostena erantsi du; txosten horretan errekurtsoa ezesteko arrazoiak azaldu ditu eta ezespena eskatu du.

4. Froga egitea proposatu da. Proposamen hori Auzitegi honek berariaz emandako probidentzian azaltzen den bezala ebatzi da eta frogaren emaitza espedienteari erantsi zaio.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Salatutako egitatea ebazpenean azaltzen diren manuen kontrako arau-haustea da, eta errekurtsogileak kontrako frogarik aurkeztu ez duenez, egitate hori egiazkotzat eta frogatutzat eman behar da, BSLren 76. artikuluan eta Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 137.3. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Bigarrena.-Zehapen-prozedurari dagokionez, Udalak errekurtso honetan aurkeztu duen espedientea azterturik ondorioztatu denez, prozedura bat dator BSLren 73. artikuluko eta hurrengoetako manuekin, trafiko, motoredun ibilgailuen zirkulazio eta bide segurtasunaren arloko zehapenak ezartzeko prozedurari buruzko Erregelamenduarekin (berau 1994ko otsailaren 25eko Errege Dekretuaren bidez onetsi zen) eta administrazio prozedurari buruz 30/1992 Legean dauden arau orokorrekin; bestalde, prozeduran behin ere ez da gertatu defentsa gabeziarik.

Hirugarrena.-Azkenik, arau-haustearen nolakoa eta inguruabarrak ikusirik, Auzitegi honek uste du bai arau-haustearen kalifikazioa eta bai isunaren zenbatekoa eta gradua zuzenak direla eta bat datozela BSLren 65, 67 eta 69. artikuluetako xedapenekin. Beraz, bidezkoa da errekurtsoa ezestea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ezetsi egin behar dugu eta ezetsi dugu arestian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa, Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen arauak hausteagatik ezarritako isunaren aurka jarritakoa; egintza hori berretsi dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Luis Beltrán. Carlos Arroyo. María Jesús Moreno. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Salan, bi hileko epean, jakinarazpen hau egiten den egunaren biharamunetik zenbaturik.

Iruñean, bi milako apirilaren hogeita bostean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 98-12-28an emandako 14.825 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 99-0860 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zuen. Errekurtsoa, berriz, Juan Antonio Rodríguez Martínez jaunak, Iruñeko Udal txit gorenaren Alkatetzako Garabi Zerbitzuak, udal garabiak ibilgailua erretiratu baitzion, 1999ko otsailaren 4an egindako tasaren likidazioaren aurka. Hona ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"14.825 zenbakiko ebazpena

Lehendakaria: Juan Andrés Ciordia Segura jauna

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren hogeita zortzian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, goian adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 99-0860 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Juan Antonio Rodríguez Martínez jaunak jarri du errekurtso hori, udal garabiak 1999ko otsailaren 4an ibilgailua kentzeagatik Iruñeko Udal txit goreneko Alkatetzako Garabi Zerbitzuaren tasaren likidazioaren aurka.

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau Iruñeko Udal txit goreneko Alkatetzako Garabi Zerbitzuaren tasaren likidazioaren aurka jarri zen. Zehapenaren zioa esparru horretan estazionatzeko gaitasuna ematen duen tiketik edo egoiliarraren txartelik gabe estazionatze murriztua duen tokian estazionatuta zegoen turismo ibilgailu bat kentzea izan da, (García Castañón kalea, 2), antolamendu juridikoa hautsiz. Interesatuak bere iritziz kasuari aplikatu behar zaizkion oinarri juridikoak azaldu zituen, eta azkenik likidazioa deuseztatzeko eta ordaindu duen munta itzultzeko erregutu zuen.

2. Iruñeko Udalak bere egintzaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri zuen, eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Udaleko garabi zerbitzuaren eskuhartzea ekarri zuten gertaerak zeharo egiaztatu dira espedientean. Izan ere, nahiz eta, Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 76. artikuluan xedaturik dagoenez, agintaritzaren agenteen salaketek, kontrako frogarik ez dagoenean, salatutako egitateen fede ematen duten, eta kontuan izanik ezen, Administrazioak berak aitortu duenez, egiazkotasun uste hori ezin dela hedatu estazionamendu murriztua duten aldeetako zaintzaile edo jagoleengana, berauek ezin baitira agintaritzaren agentetzat hartu eta horrela diote, besteak beste, Auzitegi Nagusiak 1991ko urriko 1eko (B. E. 7639/1991) eta 1993ko azaroaren 23ko epaietan (B. E. 8883/1993), eta beraz horren salaketa hutsa norbanako batek egiten duenaren baliokidea da baldin eta ez bada geroagoko frogen bidez "berresten"; egia izan administratuak berez duen errugabetasuna hausteko Udalak zaintzailearen adierazpena ez diren beste froga batzuk egin dituela, esaterako zaintzaile horrek salaketan azaltzen diren termino guztiak baieztatzea eta berrestea, eta batez ere azpimarratuta salaketa jaso duen ibilgailuak ez zuela ez tiketik eta ez egoiliarraren txartelik. Halaber, zaintzaileak ibilgailuaren kokaeraren krokisa aurkeztu du. Beste alde batetik, frogatzeko beste elementu bat dago: errekurtsogileak berak gertaerak aintzatetsi dituela, adieraz duelako ez zuela bidezko tiketa jarri horiek ematen dituen makina matxuratuta zegoelako. Bada, adierazi den horrekin guztiarekin bat, komeni da Auzitegi Nagusiaren Hirugarren Salak 1999ko irailaren 22an eman duen epaiaren zuzenbideko oinarrietatik seigarrena hitzez hitz aipatzea (410/1. zenbakidun erreferentzia, Actualidad Jurídica Aranzadi), horretan baieztatu egiten delako adierazi diren epai horietan azaltzen den doktrina eta, zilegi bada, zaintzaile edo jagoleek egiten dituzten salaketei eman behar zaien frogatzeko balioari dagokionean, ondokoa ezarri duelako: "Ezin da onartu trafikoko zaintzaile batek era horretako arau-hauste bat benetakotzeko egiten duen salaketari balio guztia kentzea, eta gauza bera esaten ahal da horrelako baten lekukoa den edozein norbanakok egiten duen salaketari dagokionean. Oro har, Bide Segurtasunari buruzko Legearen 75. artikuluan ezarri da gaiari buruzko zehapenak hala ofizioz nola trafikoaren zaintzaren zerbitzuaren ardura duten agenteek aginduta egiten ahal direla, edota gertaerak zuzen ezagutzen dituen beste edonork . Ezagutza hori duen pertsonaren salaketa beti izango da kontuan hartu beharreko froga eta hori egiatasuna emateko izaten ahal diren gainerako inguruabarrekin erkatuko da eta gertaera hori zehatu behar duen administrazioko organoak zuhurtziarakotasunez erabiltzeko elementua izanen da -baina zentzuz aintzat hartzekoa-, (...). Baina, hori gora-behera, oker dago egiatasun ustezkotasun horrek daraman froga horretan ezartzea zehapenaren erabakia osorik -horren 76. artikuluaren arabera arestian aipatu diren agintaritzako agenteei esleitu zaiena-, eta balorazioari ekiteko gainerako elementu guztiak bazter uztea salatzaileak ez duenean baldintza hori betetzen". beraz, horregatik guztiagatik, zaintzailearen salaketak gehi adierazi diren gainerako inguruabarrek, egiaren itxura ematen diotenak, kontuan hartuta arau-haustea gertatu zela esan dezakegu.

Bigarrena.-Bide Segurtasunari buruzko Legearen 38.4. artikuluan eta Zirkulazioari buruzko Erregelamendu Orokorraren 93.1. artikuluan hau ezarri da: "Hiri bideetan estazionatzeko eta gelditzeko araubidea Udal Ordenantzaren bidez erregulatuko da eta zilegi da trafikoaren eragozpenak ekiditeko beharrezko neurriak hartzea, horien artean, estazionamenduaren aldia murrizteko denborak mugatzea; halaber, beharrezko neurri zuzentzaileak hartzen ahal dira, ibilgailua kentzea edo hori geldiaraztea barne baldin eta aldi baterako murriztuta dauden aldeetan estazionatzeko gaitasuna ematen duen titulurik ez badute edota eman den baimena gainditzen badute, harik eta gidariaren identifikazioa lortu arte". Ondore horretarako, estazionatzeko alde murriztu eta mugatuen Udal Ordenantzaren 5. artikuluak (ordenantza Iruñeko Udalaren 11998ko uztailaren 31ko Osoko Bilkuran onetsi zen eta irailaren 9ko 108/98 zenbakiko Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen) ondokoa ezarri du: "ZEL izeneko alde horietan aparkatzea kontrolatzeko ondore horretarako aldean kokatuta dauden makinetan eskuratuko den tiketa jarriko da. Tiket horrek eguna eta zerbitzua hasi den eta estazionamendua bukatuko den ordu zehatza adieraziko ditu. Aurreko parabrisaren barrualdean jarriko da, kanpoaldetik tiket horretan dauden datuak irakurtzeko moduko lekuan.

ZEL aldeetan dagoen estazionamendu mugatuaren jardunbiderako ezarri den ordutegiaren barruan ezin da alde horietan dauden kaleetan estazionatu horretarako gaitasuna ematen duen tiketa eskuratu gabe, salbu eta mugaketa horretatik kanpo dauden ibilgailuak badira." manu horri dagokionean, legezko testu horren 22. artikuluan hau ezarri da : "ibilgailua herri bidetik kenduko da eta ondore horretarako gertutuko den gordailutegian utziko da baldin eta ibilgailu hori ordutegiaren mugaketen edo estazionamendu murriztuaren barruko aldean badago (...) horretarako gaitasuna ematen duen tiketa jarri gabe edo horretarako baimena ematen duen egoliarraren indarreko txartelik eduki gabe". Beraz, garabi zerbitzuak ibilgailua kentzea eta horrek eragin duen bidezko tasaren ordainarazpena bat datoz antolamendu juridikoarekin. Beraz, bidezkoa da errekurtsoa ezestea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ezetsi behar dugu eta ezetsi dugu arestian adierazi den jarritako gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udaleko garabi zerbitzuaren tasaren likidazioaren aurka jarri zena; likidazio hori berretsi behar dugu eta berretsi dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Salan, bi hileko epean, jakinarazpen hau egiten den egunaren biharamunetik zenbaturik.

Iruñean, bi milako apirilaren hogeita bostean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 99-09-06an emandako 10.485 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpenak ondoko errekurtsoa ebatzi du: trafikoko isun bat nahitaezko ordainarazpenaren bidetik eskatzeko (11611/97 zenbakiko udal espedientea) Iruñeko Udal txit goreneko Alkate-Udalburu jaun txit argiak 1998ko martxoaren 5ean eman zuen premiamenduzko probidentziaren aurka Pedro Bandrés Oscoz jaunak jarri zituen 98-5379 eta 98-5655 zenbakiko gora jotzeko errekurtso metatuak; haren testuak, hitzez hitz kopiatuta, hau dio:

"10.485 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko irailaren seian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, goian adierazi diren jaun-andreek osatuta dagoenak, 98-5379 eta 98-5655 zenbakiko gora jotzeko errekurtso metatuei buruzko espedientea aztertu du. Pedro Bandrés Oscoz jaunak jarri ditu errekurtso horiek, trafikoko isun bat nahitaezko ordainarazpenaren bidetik eskatzeko (11611/97 zenbakiko udal espedientea) Iruñeko Udal txit goreneko Alkate-Udalburu jaun txit argiak 1998ko martxoaren 5ean eman zuen premiamenduzko probidentziaren aurka; egitatezko aurrekariak hauek dira,

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko bi errekurtso hauek Iruñeko Alkatetzak emandako premiamenduzko probidentziaren aurka jarri ziren; probidentzia horren bidez, borondatezko epean ordaindu ez zen trafikoko isun bat nahitaez ordainarazi nahi zen. Isuna Alkatetzak ezarri zuen, trafikoko arau-hauste baten ondorioz (11611/97 zenbakidun zehapen espedientea). Errekurtsogileak bere iritziz kasuari aplikatu behar zaizkion oinarri juridikoak azaldu zituen, eta azkenik probidentziak deusezta zitezela erregutu zuen.

2. Iruñeko Udal txit gorenak bere egintzaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri zuen eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena aurkeztu zuen.

3. Auzitegi honek, interesatuak aurkeztu dituen bi gora hotzeko errekurtso horien arteko lotura zuzena dela kontuan hartuta,. 1999ko apirilaren 15eko 959 zenbakidun ebazpen probidentziaren bidez, biak metatzea eta ebazpen bakarrean biei buruzko ebazpena hartzea erabaki du.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Udalak premiamenduzko prozeduran egin duen jarduketa legezkoa den ala ez ebatzi behar da errekurtso honetan.

Auzi honi aplikatu behar zaion araudia, funtsean, abenduaren 20ko 1.684/90 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorrean dago. Bada, erregelamendu horren 99. artikuluaren arabera, premiamendu-prozedura aurkatzeko zioak hauek bakarrik izan daitezke: a) iraungipena b) likidazioa deuseztatzea, etetea edo haren arauzko jakinarazpenik ez egitea c) borondatezko epean ordaintzea edo ordainketa geroratzea; eta d) ordainarazteko emandako agiriaren formazko akatsa. Zio horiek Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren arabera tasaturik daude (1989ko urtarrilaren 30eko Epaia -544 B.E.-, 1990eko ekainaren 25ekoa eta 29koa -4934 eta 5454 B.E.-, beste askoren artean), eta beraz une honetan ezin da beste ziorik aintzat hartu arestian azaldu direnak baino. Premiamendu-prozeduraren helburu bakarra Ogasun Publikoarekiko zorrak borondatezko epean ordaintzen ez direnean haiek nahitaez ordainaraztea da. Zorrak sortarazi dituzten egintzak, egintza nagusiak direnez, prozedurako une egokian aurkatu behar dira, eta ez borondatez ordaindu gabeko zorrak nahitaez ordainarazteko orduan.

Bigarrena.-Espedientetik ondorioztatu denez, kasu honetan Erregelamenduaren 99. artikuluko balizkoetatik bat ere ez da gertatu. Zehapen-ebazpena behar bezala jakinarazi zitzaion errekurtsogileari, 1999ko urriaren 8an, jakinarazlearen bidez eta bi lekukorekin; jakinarazpenari uko egin zion eta horrela adierazi da espedientean eta tramitea betekotzat jo zen. Egintza hori irmoa eta adostua da ez delako denboraz eta formaz errekurritu eta, beraz, betegarria da Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatua onetsi zuen martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegilearen 83. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Lege-testu beraren 84. artikuluan aipatzen den borondatezko ordainketa epea iragan denez, isunak ordainarazpenaren bidetik eskatzea bat dator Zuzenbidearekin. Bestalde, ez dugu antzeman zehapen prozedura behar bezala ez tramitatzeagatik iraungipenik gertatu denik, ezta ordainketa geroratzeko baimenik eman denik, ezta Auzitegi honek ofizioz aintzat hartu behar lukeen beste inolako akatsik ere. Bidezkoa da errekurtsoa ezestea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ezetsi egin behar dela eta ezetsi dela, arestian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa. Errekurtsoa Iruñeko Alkatetzak (11611/97 zenbakidun zehapen espedientea) nahitaezko ordainarazpenaren bidetik trafiko isun batek eragin duen zorra kobratzeko eman zuen premiamenduzko probidentziaren aurkakoa da . Egintza hori berretsi egin behar dugu eta berretsi dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Salan, bi hileko epean, jakinarazpen hau egiten den egunaren biharamunetik zenbaturik.

Iruñean, bi milako apirilaren hogeita bostean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 99-07-28an emandako 9.338 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpenak ondoko errekurtsoa ebatzi du: trafikoko isun bat nahitaezko ordainarazpenaren bidetik eskatzeko Iruñeko Udal txit goreneko dirubiltzaile exekutiboak 1998ko martxoaren 17an eman zuen bahitura-probidentziaren aurka (29160/93 zenbakiko udal espedientea) Francisco Aguirre Muñoz jaunak jarri zuen 98-2328 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa; haren testuak, hitzez hitz kopiatuta, hau dio:

"9.338 zenbakiko ebazpena.

Lehendakaria: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko uztailaren hogeita zortzian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, goian adierazi diren jaun-andreek osatuta dagoenak, 98-2328 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Francisco Aguirre Muñoz jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun bat nahitaezko ordainarazpenaren bidetik eskatzeko Iruñeko Udal txit goreneko dirubiltzaile exekutiboak 1998ko martxoaren 17an eman zuen bahitura-probidentziaren aurka (29160/93 zenbakiko udal espedientea).

Egitatezko aurrekariak:

1. 2328/98 zenbakia duen gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu da trafikoko isun bat nahitaezko ordainarazpenaren bidetik eskatzeko Iruñeko Udal txit goreneko dirubiltzaile exekutiboak eman zuen bahitura-probidentziaren aurka. Errekurtsogileak bere iritziz kasuari aplikatu behar zaizkion oinarri juridikoak azaldu zituen, eta azkenik probidentziak deuseztatzeko erregutu zuen.

2. Iruñeko Udal txit gorenak bere egintzaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri zuen eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena aurkeztu zuen.

3. Auzitegi honek 1998ko maiatzaren 13an eman zuen 22.987 zenbakidun ebazpen probidentziaren bidez onetsi egin zen zehapen espediente beraren (29.160/93) aurkako premiamenduzko probidentziaren aurka formulatu zen 4.212/94 zenbakidun gora jotzeko errekurtsoa, Bilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 99. artikuluaren 1.b) idatz-zatian adierazi den kasua gertatu delako, hau da, errekurtsogileari ez zaiolako era nahikoan jakinarazi zehapen ebazpena.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-Honen aurreko zuzenbideko oinarrietan ezarri denetik abiatuta, bidezkoa da bahitura probidentzia deuseztatzea, indarreko araudian legez eskatzen diren beharkizunak betetzen ez dituen premiamenduzko probidentzian sortu delako. Horregatik bidezkoa da errekurtsoa onestea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Onetsi egin behar dela eta onetsi dela, arestian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa (2.328/98 zenbakiduna). Errekurtsoa Iruñeko Alkatetzak (29.160/93 zenbakidun zehapen espedientea) nahitaezko ordainarazpenaren bidetik trafiko isun batek eragin duen zorra kobratzeko eman zuen premiamenduzko probidentziaren aurkakoa da. Egintza hori deuseztatu egin behar dugu eta deuseztatu dugu, Zuzenbidearen aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Salan, bi hileko epean, jakinarazpen hau egiten den egunaren biharamunetik zenbaturik.

Iruñean, bi milako apirilaren hogeita bostean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 00/03/13an emandako 1.227 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 99-1389 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zuen. Errekurtsoa, berriz, Miguel Flores Damborenea jaunak jarri du trafikoko isun baten zenbatekoa betearazpidez eskatuz Iruñeko Udal txit gorenak eman duen premiamenduzko-probidentziaren aurka (9061 zenbakiko udal espedientea). Ebazpenaren testuak, hitzez hitz kopiatuta, hau dio:

"1.227 zenbakiko ebazpena.

Lehendakaria: Juan Luis Beltrán Aguirre jauna.

Mahaikideak: Carlos Arroyo Izarra jauna eta María Jesús Moreno Garrido andrea.

Iruñean, bi milako martxoaren hamahiruan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Bigarren Atalak, goian adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 99-1389 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Miguel Flores Damborenea jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun baten zenbatekoa betearazpidez eskatuz Iruñeko Udal txit gorenak eman duen premiamenduzko-probidentziaren aurka (9061 zenbakiko udal espedientea).

Egitatezko aurrekariak:

1. Miguel Flores Damborenea jaunak, 1999ko martxoaren 1ean aurkeztutako idazkiaren bidez, gora jotzeko errekurtsoa jarri trafikoko isun baten zenbatekoa betearazpidez eskatuz Iruñeko Udal txit gorenak eman duen premiamenduzko-probidentziaren aurka (9061 zenbakiko udal espedientea).

2. Ez ziren bete martxoaren 7ko 57/1994 Foru Dekretuak, urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduaren II. Kapituluari idazkera berria eman zionak, onetsi dituen beharkizunak bete. Horregatik, 1999ko martxoaren 22an eman eta urte eta hil bereko 25ean jakinarazi zen probidentziaren bidez, errekurtsogileari hamar egun balioduneko epea ezarri zitzaion bete gabe zituen betekizunak bete zitzan, eta hala egin ezik jarduketak artxibatu eginen zirela ohartarazi zitzaion. Epe hori bukatu da eta errekurtsogileak ez du egin eskatu zaiona.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-Kasu honetan lehen aipatu Erregelamenduaren 12.1. artikuluan xedatutakoa bete da, eta errekurtsogileak ez ditu 1999ko martxoaren 22ko Probidentzian azaldutako hutsaldiak bete horretarako ezarri zaion epean; horregatik, manu berean eta Erregelamenduaren 21.2. artikuluan xedatutakoaren arabera, bidezkoa da espedientea artxiba dadila agintzea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ebazpen honen hasieran aipaturiko gora jotzeko errekurtsoari dagozkion jarduketak artxiba daitezela agintzea eta espedientea bukaturik dagoela adieraztea.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Luis Beltrán. Carlos Arroyo. María Jesús Moreno. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Salan, bi hileko epean, jakinarazpen hau egiten den egunaren biharamunetik zenbaturik.

Iruñean, bi milako apirilaren hogeita bostean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 99-06-25ean emandako 8.486 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 98-0868 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zuen. Errekurtsoa, berriz, Ricardo Pérez Aranguren jaunak, Iruñeko Udal txit goreneko Alkatetzak debekatuta dagoen biraketa egiteagatik eman zuen ebazpen zehatzailearen aurka (21879/97 zenbakiko udal espedientea). Haren testuak, hitzez hitz kopiatuta, hau dio:

"8.486 zenbakiko ebazpena

Mahaiburua: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko ekainaren hogeita bostean.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, goian adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, ondoko errekurtsoko espedientea aztertu du: Iruñeko Udal txit gorenaren Alkate-Udalburu jaun txit argiak debekatuta dagoen biraketa egiteagatik eman zuen zehapen-ebazpenaren aurka (21879/97 zenbakiko udal espedientea) Ricardo Pérez Aranguren jaunak jarri zuen 98-0868 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa.

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtsoa jarri da, debekatuta dagoen biraketa egiteagatik (Bakearen Plaza) eta antolamendu juridikoa hausteagatik Iruñeko Udal txit gorenaren Alkate jaun txit argiak eman duen ebazpenaren aurka. Interesatuak beraren iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu eta ebazpena deusezta dadila erregutu du.

2. Iruñeko Udalak bere egintzaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri du, eta aurkatutako egintzen legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Udaltzaingoaren salaketak eragin zituzten gertaerak erabat egiaztatu dira espedientean. Izan ere, Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 76. artikuluan xedaturik dagoenez, agintaritzaren agenteen salaketek, kontrako frogarik ez dagoenean, salatutako gertaeren fede ematen dute. Errekurtsogileak ez du bere geroko jarduerekin egiatasun hori hautsi, ezta oraingoan ere, errekurtsoaren fasean, eta Konstituzio Auzitegiaren ekainaren 18ko 74/1985 epaian ezarri denaren arabera galdu egin du errugabetasun ustez hori.. Garbi dago, hortaz, arau-haustea zehapen espedientean azaltzen den bezala egin zela.

Bigarrena.-BSLren 65.4. artikuluan xedaturik dagoenez, arau-hauste larria da "...norabidea edo norantzak aldatzea edota ezarrita dagoenaren aurka zirkulatzea...".

Arau-hauste larriak egiteagatik gehienez 50.000 pezetako isuna ezartzen ahal da, lege beraren 67.1. artikuluaren arabera, eta oraingoan arau-hausleari honelako arau-hausteetan ezartzen ahal den ia gradurik baxueneko zehapena ezarri zaio. Bestalde, espedientea aztertuz ondorioztatu dugunez, legeak ezarritako formazko betekizun guztiak bete dira eta errekurtsogileari aukera eman zaio ibilgailuaren gidaria identifikatzeko eta alegazioak egiteko, aipatu legearen 72 eta 79. artikuluetan eskatzen den moduan. Horrenbestez, bidezkoa da errekurtsoa ezestea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ezetsi behar dugu eta ezetsi dugu arestian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa, trafikoari buruzko arauak hausteagatik isuna ezartzeko emandako ebazpen baten aurka jarritakoa; ebazpen hori berretsi behar dugu eta berretsi dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Salan, bi hileko epean, jakinarazpen hau egiten den egunaren biharamunetik zenbaturik.

Iruñean, bi milako apirilaren hogeita bostean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 00-01-27an emandako 314 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpenak ondoko errekurtsoa ebatzi du: trafikoko isun bat nahitaezko ordainarazpenaren bidetik eskatzeko (18845/98 zenbakiko udal espedientea) Iruñeko Udal txit goreneko Alkatetzak 1999ko maiatzaren 27an eman zuen premiamenduzko probidentziaren aurka Adolfo Villoslada Aizpún jaunak jarri zuen 99-5410 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa; haren testuak, hitzez hitz kopiatuta, hau dio:

"314 zenbakiko ebazpena.

Lehendakaria: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, bi milako urtarrilaren hogeita zazpian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, goian adierazi diren jaun-andreek osatuta dagoenak, 99-5410 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Adolfo Villoslada Aizpún jaunak jarri du errekurtsoa, trafikoko isun bat nahitaezko ordainarazpenaren bidetik eskatzeko (18845/98 zenbakiko udal espedientea) Iruñeko Udal txit goreneko Alkatetzak 1999ko maiatzaren 27an eman zuen premiamenduzko probidentziaren aurka.

Egitatezko aurrekariak:

1. Adolfo Villoslada Aizpún jaunak, Auzitegi honetan 1999ko urriaren 15eko sarrera duen idazkiaren bidez, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu du trafikoko isun bat nahitaezko ordainarazpenaren bidetik eskatzeko (18845/98 zenbakiko udal espedientea) Iruñeko Udal txit goreneko Alkatetzak 1999ko maiatzaren 27an eman zuen premiamenduzko probidentziaren aurka.

2. Auzitegi honek 1999ko azaroaren 8an eman zuen eta urte eta hil horretako 9an jakinarazi zen probidentziaren bidez, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen garapen partzialerako Erregelamenduak, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuaren bidez eman zaion idazkuntza berrian, bere 12.2. artikuluan xedatzen duena betez, Iruñeko Udalari errekurtsoa eta berarekin batera aurkeztu ziren agiriak igorri zitzaizkion, eta hilabeteko epea eman zitzaion txostena edo alegazioen idazkia eta bere ebazpena justifikatzeko egokitzat jotzen zituen agiriak aurkez zitzan.

3. Iruñeko Udalak, tramitea betez, txostena eman zuen; txostenean, ondokoa azaltzen zuen: prest zegoela errekurtsotik ondorioztatzen ziren asmoak betetzeko; bestalde, errekurtsoari hasiera eman zion egintzaz mantendutako irizpidea aldatzeko nolako arrazoiak izan zituen azaltzen zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Gorago aipatu dugun Erregelamenduko 20. artikuluari jarraituz, errekurritutako ebazpenak edo erabakiak hartu dituzten agintariek edo udalek Nafarroako Administrazio Auzitegira jo ahal izanen dute txosten baten bitartez, errekurtsotik ondorioztatzen diren asmoak betetzeko prest baldin badaude, betiere irizpidez aldatzeko izan dituzten arrazoiak azaltzen badituzte.

Bigarrena.-Iruñeko Udalak adierazi baitu errekurtso honetatik ondorioztatzen direnak betetzeko prest dagoela eta prozedura aurrera eramateko Erregelamenduaren 20. artikuluaren 2. idatz-zatiko a), b) eta c) letretako kasuak gertatu ez direnez, bidezkoa da errekurtsogileak aurkeztutako asmoak betetzeko behar den ebazpena ematea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Baietsi egin behar dela eta baiesten dela Adolfo Villoslada Aizpún jaunak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko isun bat nahitaezko ordainarazpenaren bidetik eskatzeko (18845/98 zenbakiko udal espedientea) Iruñeko Udal txit goreneko Alkatetzak 1999ko maiatzaren 27an eman zuen premiamenduzko probidentziaren aurka; beraz, egintza hori deuseztatu egin behar dugu eta deuseztatu dugu antolamendu juridikoaren aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Salan, bi hileko epean, jakinarazpen hau egiten den egunaren biharamunetik zenbaturik.

Iruñean, bi milako apirilaren hogeita bostean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 99-03-17an emandako 3.156 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpenak ondoko errekurtsoa ebatzi du: debekatuta dagoen geldialdia edo estazionamendua egiteagatik Iruñeko Udal txit gorenaren Alkate-Udalburu jaun txit argiak eman zuen zehapen ebazpenaren aurka (28574/98 zenbakiko udal espedientea) Oscar José Ayestarán Goicoechea jaunak jarri zuen 98-6009 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa. Haren testuak, hitzez hitz kopiatuta, hau dio:

"3.156 zenbakiko ebazpena.

Lehendakaria: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko martxoaren hamazazpian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, goian adierazi diren jaun-andreek osatuta dagoenak, 6009/98 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Oscar José Ayestarán Goicoechea jaunak jarri du errekurtso hori, debekatuta dagoen geldialdia edo estazionamendua egiteagatik Iruñeko Udal txit gorenaren Alkate-Udalburu jaun txit argiak eman zuen zehapen ebazpenaren aurka (28574/98 zenbakiko udal espedientea).

Egitatezko aurrekariak:

1. Oscar José Ayestarán Goicoechea jaunak, 1998ko abenduaren 10ean aurkeztu duen idazkiaren bidez, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu du debekatuta dagoen geldialdia edo estazionamendua egiteagatik Iruñeko Udal txit gorenaren Alkate-Udalburu jaun txit argiak eman zuen zehapen ebazpenaren aurka (28574/98 zenbakiko udal espedientea).

2. Auzitegi honek 1998ko abenduaren 18an eman zuen eta hil horretako 22an jakinarazi zen probidentziaren bidez, martxoaren 7ko 57/1994 Foru Dekretuak, urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduaren II. Kapituluari idazkera berria eman zionak, 12.2. artikuluan xedatzen duena betez, Iruñeko Udalari errekurtsoa eta berarekin batera aurkeztu ziren agiriak igorri zitzaizkion, eta hilabeteko epea eman zitzaion txostena edo alegazioen idazkia eta bere ebazpena justifikatzeko egokitzat jotzen zituen agiriak aurkez zitzan.

3. Iruñeko Udalak, tramitea betez, txostena eman zuen; txostenean, ondokoa azaltzen zuen: prest zegoela errekurtsotik ondorioztatzen ziren asmoak betetzeko; bestalde, errekurtsoari hasiera eman zion egintzaz mantendutako irizpidea aldatzeko nolako arrazoiak izan zituen azaltzen zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Gorago aipatu dugun martxoaren 7ko 57/1994 Foru Dekretuaren 20. artikuluari jarraituz, errekurritutako ebazpenak edo erabakiak hartu dituzten agintariek edo udalek Nafarroako Administrazio Auzitegira jo ahal izanen dute txosten baten bitartez, errekurtsotik ondorioztatzen diren asmoak betetzeko prest baldin badaude, betiere irizpidez aldatzeko izan dituzten arrazoiak azaltzen badituzte.

Bigarrena.-Iruñeko Udalak adierazi baitu errekurtso honetatik ondorioztatzen direnak betetzeko prest dagoela eta prozedura aurrera eramateko Erregelamenduaren 20. artikuluaren 2. idatz-zatiko a), b) eta c) letretako kasuak gertatu ez direnez, bidezkoa da errekurtsogileak aurkeztutako asmoak betetzeko behar den ebazpena ematea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Baietsi egin behar dela eta baiesten dela Oscar José Ayestarán Goicoechea jaunak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udal txit gorenaren Alkate-Udalburu txit argiak eman zuen zehapen-ebazpenaren aurkakoa (28574/98 zenbakiko udal espedientea duena); beraz, egintza hori deuseztatu egin behar dugu eta deuseztatu dugu antolamendu juridikoaren aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Salan, bi hileko epean, jakinarazpen hau egiten den egunaren biharamunetik zenbaturik.

Iruñean, bi milako apirilaren hogeita bostean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 99/04/12an emandako 4.348 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 99-1085 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zuen. Errekurtsoa, berriz, Maite Martínez Gil andreak jarri zuen, debeku den geldialdia edo estazionamendua egiteagatik Iruñeko Udal txit goreneko Udaltzaingoak 1999ko otsailaren 24an egin zuen salaketaren aurka. Haren testuak, hitzez hitz kopiatuta, hau dio:

"4.348 zenbakiko ebazpena

Mahaiburua: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko apirilaren hamabian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, goian adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, ondoko errekurtsoko espedientea aztertu du: Iruñeko Udal txit goreneko Udaltzaingoak 1999ko otsailaren 24an debeku den geldialdia edo estazionamendua egiteagatik egindako salaketaren aurka Maite Martínez Gil andreak jarri zuen 1085/99 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa.

Egitatezko aurrekariak:

1. 1999ko otsailaren 24an, Iruñeko Udal txit goreneko Udaltzaingoak errekurtsogilea salatu zuen, Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko 1990eko martxoaren 2ko Legearen aurkako arau-haustea egiteagatik, alegia, "baimenik eduki gabe Z.E.R. eremuan estazionatzeagatik".

2. 1999ko martxoaren 1ean aurkeztu zuen idazkiaren bidez, Maite Martínez Gil andreak Auzitegi honetan salaketaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen, eta errekurritutako egintza deusezta zedin eskatu zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-Errekurtsoaren bidez ez zaio aurka egin salatutako egitatearen ondorioz hasi zen zehapen-espedientean ezarritako zehapenari, espediente bereko tramite bati baizik. Tramiteak, ordea, ezin dira aurkatu Administrazioarekiko auzietarako jurisdikzioan (Jurisdikzioari buruzko Legearen 37.1. artikulua) eta ez, arrazoi beragatik, Auzitegi honetan ere (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333. artikulua). Bidezkoa da, hortaz, errekurtso hau onartezina dela adieraztea, beste jarduketarik egin gabe.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ez dela onartu behar eta ez dela onartu 1085/99 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa, Maite Martínez Gil andreak errekurtsoan berean aipatzen den egintzaren aurka jarritakoa.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Salan, bi hileko epean, jakinarazpen hau egiten den egunaren biharamunetik zenbaturik.

Iruñean, bi milako apirilaren hogeita bostean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 99-11-09an emandako 7.028 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 96-0965 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zuen. Errekurtsoa, berriz, Eduardo Ferrer Mac Gregor Poisot jaunak jarri zuen, Iruñeko Udal txit goreneko Alkatetzak debeku den geldialdi edo estazionamendua egiteagatik eman zuen ebazpen zehatzailearen aurka (26198/95 zenbakiko udal espedientea). Haren testuak, hitzez hitz kopiatuta, hau dio:

"7.028 zenbakiko ebazpena

Mahaiburua: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko azaroaren bederatzian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 965/96 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoko espedientea aztertu du. Eduardo Ferrer Mac Gregor Poisot jaunak jarri du errekurtso hori, Iruñeko Udal txit goreneko Alkatetzak debeku den geldialdi edo estazionamendua egiteagatik eman zuen ebazpen zehatzailearen aurka (26198/95 zenbakiko udal espedientea).

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau Iruñeko Alkatetzak zehapena ezartzeko emandako ebazpen baten aurka jarri da. Zehapena ibilgailua erreia atzemateagatik eta debekatuta dagoen tokian estazionatzeagatik ezarri zen, , antolamendu juridikoa hautsiz. Interesatuak, egokitzat jotzen dituen oinarri juridikoak azaldu ondoren, zehapena deuseza eta indargabea dela adieraz dadila eskatu du.

2. Iruñeko Udal txit gorenak bere egintzaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri du eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena aurkeztu du.

Errekurtso hau gauzatzeko legezko manu guztiak hartu dira kontuan.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-Prozedurari buruzko arauek, jakina denez, administratuek Administrazioaren aurrean dituzten eskubideak bermatzen dituzte. Horregatik, Auzitegiak, baita ofizioz ere, aintzat hartzen ahal du "prozedura garbia den eta prozedurari buruzko arauak betetzen diren ala ez, ordena publikoa bermatzearren" (1984ko apirilaren 11ko A.G.E. -2227 B.E.-). Udalak igorri dituen agirietan jasorik dagoenez, antzeman da ez datozela bat agentearen salaketan adierazi diren gertaerak (motozikletak estazionatzeko erreserbatuta dagoen aldean estazionatzea) eta zehapenaren jakinarazpena (gelditzea debekatuta dagoen tokian estazionatzea, baldin eta erreia atzematen bada), eta horrek defendatu ezina eragin du. Bidezkoa da gora jotzeko errekurtsoa baietsi eta errekurritutako ebazpena deuseza eta indargabea dela adieraztea.

Adierazi diren legezko manuak eta aplikagarriak diren gainerako

guztiak kontuan hartuta, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Baietsi egin behar dugu eta baietsi egin dugu aurrean aipatu gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Alkatetzak trafikoko arau-hauste batengatik zehapena ezartzeko emandako ebazpenaren aurka jarritakoa; ebazpen hori deuseztatu egin behar dugu eta deuseztatu egin dugu, Zuzenbidearen aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaritza Bulegoko burua."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Salan, bi hileko epean, jakinarazpen hau egiten den egunaren biharamunetik zenbaturik.

Iruñean, bi milako apirilaren hogeita bostean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 00-02-07an emandako 549 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpenak ondoko errekurtsoa ebatzi du: trafikoko isun baten zenbatekoa betearazpidez eskatuz Iruñeko Udal txit goreneko Alkate-Udalburu jaun txit argiak 1999ko urtarrilaren 7an eman duen premiamenduzko-probidentziaren aurka Esperanza Frauca Miquele andreak aurkeztu duen 99-5618 zenbakidun gora jotzeko errekurtsoa (11335/98 zenbakiko udal espedientea). Ebazpenaren testuak, hitzez hitz kopiatuta, hau dio:

"549 zenbakiko ebazpena.

Lehendakaria: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, bi milako otsailaren zazpian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, goian adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 99-5618 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Esperanza Frauca Miquele andreak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun baten zenbatekoa betearazpidez eskatuz Iruñeko Udal txit goreneko Alkate-Udalburu jaun txit argiak 1999ko urtarrilaren 7an eman duen premiamenduzko-probidentziaren aurka (11335/98 zenbakiko udal espedientea).

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da trafikoko isun baten zenbatekoa betearazpidez eskatuz Iruñeko Alkatetzak eman duen premiamenduzko-probidentziaren aurka (11335/98 zenbakiko udal espedientea). Interesatuak beraren iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta, azkenik, premiamendu-probidentzia deuseztatzeko erregutu du. Errekurtsoa 1999ko urriaren 26an aurkeztu zen.

2. Iruñeko Udalak bere egintzaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri du eta egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-Aurrenik aztertu beharra dago ea kasu honetan toki erakundeen egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoaren bideari ekin ahal izateko antolamendu juridikoak ezarritako formazko betekizun guztiak bete diren; horrela ez bada ez dago arazoaren mamia aztertzerik.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 337.1. artikuluan xedaturik dagoenez, aurkatu nahi den ebazpena jakinarazi edo argitaratzen den egunaren ondorengo hilabetean jarri behar da gora jotzeko errekurtsoa, ebazpena berariaz ematen bada. Legezko manu horrekin bat etorriz, maiatzaren 24ko 173/1999ko Foru Dekretuak, zeinen bidez Nafarroako toki erakundeen egintza eta erabakiei aurka egiteko Erregelamenduaren II. kapituluaren idazkuntza berria onetsi baitzen, 22. artikuluan ondokoa dio: "gora jotzeko errekurtsoak onartezinak direla adieraziko da ondoko kasu hauetan: (...) d) Errekurtsoa jartzeko epea bukatuta dagoenean".

Oraingo honetan premiamenduzko probidentzia posta ziurtatuaren bidez jakinarazi zitzaion errekurtsogileari, noiz-eta 1999ko irailaren 22an, eta berak jaso zuen, nahiz eta sinatzeari uko egin, baina horrek ez du esan nahi tramitea betez ez zenik; beraz, horrela, esaten ahal da funtsean bete direla manuzko legezko arauak, eta gora jotzeko errekurtsoa 1999ko urriaren 26an jarri zen. Beraz, gora jotzeko errekurtsoa jartzeko epea bukatuta zegoen eta bidezkoa da errekurtsoa onartezina dela adieraztea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ezetsi egin behar dela eta ezetsi dela, arestian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa. Errekurtsoa Iruñeko Alkatetzak nahitaezko ordainarazpenaren bidetik trafiko isun batek eragin duen zorra kobratzeko eman zuen premiamenduzko probidentziaren aurkakoa da ((11335/98 zenbakiko udal espedientea).

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Salan, bi hileko epean, jakinarazpen hau egiten den egunaren biharamunetik zenbaturik.

Iruñean, bi milako apirilaren hogeita bostean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 00-02-03an emandako 475 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpenak ondoko errekurtsoa ebatzi du: trafikoko isun bat nahitaezko ordainarazpenaren bidetik eskatzeko (30488/98 zenbakiko udal espedientea) Iruñeko Udal txit goreneko Alkatetzak 1999ko ekainaren 24an eman zuen premiamenduzko probidentziaren aurka Juan Pedro del Romero Guerrero jaunak jarri zuen 99-5888 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa; haren testuak, hitzez hitz kopiatuta, hau dio:

"475 zenbakiko ebazpena.

Lehendakaria: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta María Jesús Balana Asurmendi andrea.

Iruñean, bi milako otsailaren hiruan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Hirugarren Atalak, goian adierazi diren jaun-andreek osatuta dagoenak, 99-5888 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Juan Pedro del Romero Guerrero jaunak jarri du errekurtsoa, trafikoko isun bat nahitaezko ordainarazpenaren bidetik eskatzeko (30488/98 zenbakiko udal espedientea) Iruñeko Udal txit goreneko Alkatetzak 1999ko ekainaren 24an eman zuen premiamenduzko probidentziaren aurka.

Egitatezko aurrekariak:

1. Juan Pedro del Romero Guerrero jaunak, Auzitegi honetan 1999ko azaroaren 4ko sarrera duen idazkiaren bidez, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu du trafikoko isun bat nahitaezko ordainarazpenaren bidetik eskatzeko (30488/98 zenbakiko udal espedientea) Iruñeko Udal txit goreneko Alkatetzak 1999ko ekainaren 24an eman zuen premiamenduzko probidentziaren aurka.

2. Auzitegi honek 1999ko azaroaren 23an eman zuen eta urte eta hil horretako 24an jakinarazi zen probidentziaren bidez, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen garapen partzialerako Erregelamenduak, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuaren bidez eman zaion idazkuntza berrian, bere 12.2. artikuluan xedatzen duena betez, Iruñeko Udalari errekurtsoa eta berarekin batera aurkeztu ziren agiriak igorri zitzaizkion, eta hilabeteko epea eman zitzaion txostena edo alegazioen idazkia eta bere ebazpena justifikatzeko egokitzat jotzen zituen agiriak aurkez zitzan.

3. Iruñeko Udalak, tramitea betez, txostena eman zuen; txostenean, ondokoa azaltzen zuen: prest zegoela errekurtsotik ondorioztatzen ziren asmoak betetzeko; bestalde, errekurtsoari hasiera eman zion egintzaz mantendutako irizpidea aldatzeko nolako arrazoiak izan zituen azaltzen zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Gorago aipatu dugun Erregelamenduko 20. artikuluari jarraituz, errekurritutako ebazpenak edo erabakiak hartu dituzten agintariek edo udalek Nafarroako Administrazio Auzitegira jo ahal izanen dute txosten baten bitartez, errekurtsotik ondorioztatzen diren asmoak betetzeko prest baldin badaude, betiere irizpidez aldatzeko izan dituzten arrazoiak azaltzen badituzte.

Bigarrena.-Iruñeko Udalak adierazi baitu errekurtso honetatik ondorioztatzen direnak betetzeko prest dagoela eta prozedura aurrera eramateko Erregelamenduaren 20. artikuluaren 2. idatz-zatiko a), b) eta c) letretako kasuak gertatu ez direnez, bidezkoa da errekurtsogileak aurkeztutako asmoak betetzeko behar den ebazpena ematea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Baietsi egin behar dela eta baiesten dela Juan Pedro del Romero Guerrero jaunak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko isun bat nahitaezko ordainarazpenaren bidetik eskatzeko (30488/98 zenbakiko udal espedientea) Iruñeko Udal txit goreneko Alkatetzak 1999ko ekainaren 24an eman zuen premiamenduzko probidentziaren aurka; beraz, egintza hori deuseztatu egin behar dugu eta deuseztatu dugu antolamendu juridikoaren aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. María Jesús Balana. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Salan, bi hileko epean, jakinarazpen hau egiten den egunaren biharamunetik zenbaturik.

Iruñean, bi milako apirilaren hogeita bostean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 00-02-03an emandako 476 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpenak ondoko errekurtsoa ebatzi du: trafikoko isun bat nahitaezko ordainarazpenaren bidetik eskatzeko (34131/98 zenbakiko udal espedientea) Iruñeko Udal txit goreneko Alkatetzak 1999ko ekainaren 24an eman zuen premiamenduzko probidentziaren aurka Juan Pedro del Romero Guerrero jaunak jarri zuen 99-5889 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa; haren testuak, hitzez hitz kopiatuta, hau dio:

"476 zenbakiko ebazpena.

Lehendakaria: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta María Jesús Balana Asurmendi andrea.

Iruñean, bi milako otsailaren hiruan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Hirugarren Atalak, goian adierazi diren jaun-andreek osatuta dagoenak, 99-5889 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Juan Pedro del Romero Guerrero jaunak jarri du errekurtsoa, trafikoko isun bat nahitaezko ordainarazpenaren bidetik eskatzeko (34131/98 zenbakiko udal espedientea) Iruñeko Udal txit goreneko Alkatetzak 1999ko ekainaren 24an eman zuen premiamenduzko probidentziaren aurka.

Egitatezko aurrekariak:

1. Juan Pedro del Romero Guerrero jaunak, Auzitegi honetan 1999ko azaroaren 4ko sarrera duen idazkiaren bidez, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu du trafikoko isun bat nahitaezko ordainarazpenaren bidetik eskatzeko (34131/98 zenbakiko udal espedientea) Iruñeko Udal txit goreneko Alkatetzak 1999ko ekainaren 24an eman zuen premiamenduzko probidentziaren aurka.

2. Auzitegi honek 1999ko azaroaren 23an eman zuen eta urte eta hil horretako 24an jakinarazi zen probidentziaren bidez, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen garapen partzialerako Erregelamenduak, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuaren bidez eman zaion idazkuntza berrian, bere 12.2. artikuluan xedatzen duena betez, Iruñeko Udalari errekurtsoa eta berarekin batera aurkeztu ziren agiriak igorri zitzaizkion, eta hilabeteko epea eman zitzaion txostena edo alegazioen idazkia eta bere ebazpena justifikatzeko egokitzat jotzen zituen agiriak aurkez zitzan.

3. Iruñeko Udalak, tramitea betez, txostena eman zuen; txostenean, ondokoa azaltzen zuen: prest zegoela errekurtsotik ondorioztatzen ziren asmoak betetzeko; bestalde, errekurtsoari hasiera eman zion egintzaz mantendutako irizpidea aldatzeko nolako arrazoiak izan zituen azaltzen zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Gorago aipatu dugun Erregelamenduko 20. artikuluari jarraituz, errekurritutako ebazpenak edo erabakiak hartu dituzten agintariek edo udalek Nafarroako Administrazio Auzitegira jo ahal izanen dute txosten baten bitartez, errekurtsotik ondorioztatzen diren asmoak betetzeko prest baldin badaude, betiere irizpidez aldatzeko izan dituzten arrazoiak azaltzen badituzte.

Bigarrena.-Iruñeko Udalak adierazi baitu errekurtso honetatik ondorioztatzen direnak betetzeko prest dagoela eta prozedura aurrera eramateko Erregelamenduaren 20. artikuluaren 2. idatz-zatiko a), b) eta c) letretako kasuak gertatu ez direnez, bidezkoa da errekurtsogileak aurkeztutako asmoak betetzeko behar den ebazpena ematea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Baietsi egin behar dela eta baiesten dela Juan Pedro del Romero Guerrero jaunak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko isun bat nahitaezko ordainarazpenaren bidetik eskatzeko (34131/98 zenbakiko udal espedientea) Iruñeko Udal txit goreneko Alkatetzak 1999ko ekainaren 24an eman zuen premiamenduzko probidentziaren aurka; beraz, egintza hori deuseztatu egin behar dugu eta deuseztatu dugu antolamendu juridikoaren aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. María Jesús Balana. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaritza."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Salan, bi hileko epean, jakinarazpen hau egiten den egunaren biharamunetik zenbaturik.

Iruñean, bi milako apirilaren hogeita bostean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 00-03-13an emandako 1.263 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 99-6188 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zuen. Errekurtsoa, berriz, Sara Beloqui Igoa andreak, Barañaingo Udaleko Alkatetzak debekatuta dagoen geldialdia edo estazionamendua egiteagatik eman zuen ebazpen zehatzailearen aurka (515/99 zenbakiko udal espedientea). Haren testuak, hitzez hitz kopiatuta, hau dio:

"1.263 zenbakiko ebazpena

Mahaiburua: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, bi milako martxoaren hamahiruan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, goian adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, ondoko errekurtsoko espedientea aztertu du: Barañaingo Udaleko Alkatetzak debekatuta dagoen geldialdia edo estazionamendua egiteagatik eman zuen zehapen-ebazpenaren aurka (515/99 zenbakiko udal espedientea) Sara Beloqui Igoa andreak jarri zuen 99-6188 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa.

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtsoa jarri da, era egokian seinalizaturik eta mugaturik dagoen garraio publikoaren geltokia izateagatik (Iruña etorbidea) debekatuta dagoen geldialdia edo estazionamendua egiteagatik eta antolamendu juridikoa hausteagatik Barañaingo Udaleko Alkatetzak eman duen ebazpenaren aurka. Interesatuak beraren iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu eta ebazpena deusezta dadila erregutu du.

2. Barañaingo Udalak bere egintzaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri du, eta aurkatutako egintzen legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Udaltzaingoaren salaketak eragin zituzten gertaerak erabat egiaztatu dira espedientean. Izan ere, Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 76. artikuluan xedaturik dagoenez, agintaritzaren agenteen salaketek, kontrako frogarik ez dagoenean, salatutako gertaeren fede ematen dute. Halaber, funtzionario salatzaileak frogabide ugari ekarri ditu (gertaerak, tokia, eguna, ordua, ibilgailuaren matrikula, marka, modeloa eta kolorea, hautsitako lege-manuak...), garbi dago arau-hausteak zehapen espedientean azaltzen diren bezala egin zirela.

Bigarrena.-Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 65.4. artikuluan xedaturik dagoenez, arau-hauste larria da "...leku arriskutsuetan edo trafikoari oztopo larriak sortzen zaizkion lekuetan ibilgailua geldirik edo aparkaturik edukitzea...". Ondore horretarako, urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretuaren 91. artikuluan adierazitako aztertuko da, hau da, zirkulazioa era larrian oztopatuz edo eragotziz egiten diren geldialdi edo estazionamenduak adierazten dituena, edo arriskutsuak direnak. Horietako bat 2.i) idatz-zatian ezarri dena da, salaketan tipifikatu dena alegia.

Arau-hauste larriak egiteagatik gehienez 50.000 pezetako isuna ezartzen ahal da, lege beraren 67.1. artikuluaren arabera, eta oraingoan arau-hausleari honelako arau-hausteetan ezartzen ahal den ia gradurik baxueneko zehapena ezarri zaio. Bestalde, espedientea aztertuz ondorioztatu dugunez, legeak ezarritako formazko betekizun guztiak bete dira eta errekurtsogileari aukera eman zaio ibilgailuaren gidaria identifikatzeko eta alegazioak egiteko, aipatu legearen 72 eta 79. artikuluetan eskatzen den moduan. Horrenbestez, bidezkoa da errekurtsoa ezestea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ezetsi behar dugu eta ezetsi dugu arestian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa, trafikoari buruzko arauak hausteagatik Barañaingo Udalak isuna ezartzeko emandako ebazpen baten aurka jarritakoa; ebazpen hori berretsi behar dugu eta berretsi dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Salan, bi hileko epean, jakinarazpen hau egiten den egunaren biharamunetik zenbaturik.

Iruñean, bi milako apirilaren hogeita bostean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 00-02-15ean emandako 698 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpenak ondoko errekurtsoa ebatzi du: trafikoko isun bat nahitaezko ordainarazpenaren bidetik eskatzeko (22526/98 zenbakiko udal espedientea) Iruñeko Udal txit goreneko Alkate-Udalburu jaun txit argiak 1999ko maiatzaren 27an eman zuen premiamenduzko probidentziaren aurka Ana García Fresca Gocin andreak jarri zuen 99-6731 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa. Jakinarazpena Ediktua 1999ko azaroaren 12ko 142. zenbakiko Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz egin zen; haren testuak, hitzez hitz kopiatuta, hau dio:

"698 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, bi milako otsailaren hamabostean.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, goian adierazi diren jaun-andreek osatuta dagoenak, 99-6731 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Ana García Fresca Gocin andreak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun bat nahitaezko ordainarazpenaren bidetik eskatzeko (22526/98 zenbakiko udal espedientea) Iruñeko Udal txit goreneko Alkate-Udalburu jaun txit argiak 1999ko maiatzaren 27an eman zuen premiamenduzko probidentziaren aurka. Jakinarazpena Ediktua 1999ko azaroaren 12ko 142. zenbakiko Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz egin zen; egitatezko aurrekariak hauek dira,

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau Iruñeko Alkatetzak emandako premiamenduzko probidentziaren aurka jarri zen; probidentzia horren bidez, borondatezko epean ordaindu ez zen trafikoko isun bat nahitaez ordainarazi nahi zen. Isuna Alkatetzak ezarri zuen, trafikoko arau-hauste baten ondorioz. Errekurtsogileak bere iritziz kasuari aplikatu behar zaizkion oinarri juridikoak azaldu zituen, eta azkenik probidentzia deuseztatzeko erregutu zuen.

2. Iruñeko Udal txit gorenak bere egintzaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri zuen eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena aurkeztu zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Udalak premiamenduzko prozeduran egin duen jarduketa legezkoa den ala ez ebatzi behar da errekurtso honetan.

Auzi honi aplikatu behar zaion araudia, funtsean, abenduaren 20ko 1.684/90 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorrean dago. Bada, erregelamendu horren 99. artikuluaren arabera, premiamendu-prozedura aurkatzeko zioak hauek bakarrik izan daitezke: a) iraungipena b) likidazioa deuseztatzea, etetea edo haren arauzko jakinarazpenik ez egitea c) borondatezko epean ordaintzea edo ordainketa geroratzea; eta d) ordainarazteko emandako agiriaren formazko akatsa. Zio horiek Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren arabera tasaturik daude (1989ko urtarrilaren 30eko Epaia -544 B.E.-, 1990eko ekainaren 25ekoa eta 29koa -4934 eta 5454 B.E.-, beste askoren artean), eta beraz une honetan ezin da beste ziorik aintzat hartu arestian azaldu direnak baino. Premiamendu-prozeduraren helburu bakarra Ogasun Publikoarekiko zorrak borondatezko epean ordaintzen ez direnean haiek nahitaez ordainaraztea da. Zorrak sortarazi dituzten egintzak, egintza nagusiak direnez, prozedurako une egokian aurkatu behar dira, eta ez borondatez ordaindu gabeko zorrak nahitaez ordainarazteko orduan.

Bigarrena.-Espedientetik ondorioztatu denez, kasu honetan Erregelamenduaren 99. artikuluko balizkoetatik bat ere ez da gertatu. Zehapen-ebazpena behar bezala jakinarazi zitzaion errekurtsogileari, manuzkoak diren beharkizun formalak betez. Bi aldiz egin zen interesatuari ezagutzen zitzaion azken helbidean jakinarazteko ahalegina (Iruñeko Belateko Monastegia kalea, 1.1.a B) eta ez zen ezer lortu, eta azken finean 1999ko azaroaren 12ko 142. zenbakiko Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen eta Iruñeko ediktuen oholtzan jarriz jakinarazi zen.

Egintza hori irmoa eta adostua da ez delako denboraz eta formaz errekurritu Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatua onetsi zuen martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegilearen 83. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Ondore horretarako, gogorarazi behar da hemen zehapen ebazpen horren aurka, nahi bada, birjarpenezko errekurtsoa jar daitekeela Alkatetza horretan, edo administrazioarekiko auzibide errekurtsoa Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusian, edo, bestela, gora jotzeko errekurtsoa Auzitegi honetan.

Bestetik, iraungita dago Bide Segurtasunari buruzko Legearen 81.2. artikuluan xedatuta dagoen borondatezko sarrera egiteko epea eta, beraz, esan behar da premiamenduzko bidez egiten den isunaren ordainarazpena eta premiamenduagatik aplikatzen den %20ko gainzamaren ezarpena erabat datozela Zuzenbidean ezarri denarekin bat (adierazi den erregelamenduaren 98. eta 100. artikuluak). Beste alde batetik, esan behar da ez dela antzeman zehapenaren iraungipenik egon denik (zehapenak, irmoak direnetik, Bide Segurtasunari buruzko Legearen 81.2. artikuluan xedatuta dagoenaren arabera, urte batean iraungitzen dira), edota ez dago ordainketa geroratzeko emakidarik edo bestelako akatsik, eta, Auzitegiak ofizioz kontuan hartu behar duenik, Horregatik, bidezkoa da errekurtsoa ezestea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ezetsi egin behar dela eta ezetsi dela, arestian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa. Errekurtsoa Barañaingo Alkatetzak nahitaezko ordainarazpenaren bidetik trafiko isun batek eragin duen zorra kobratzeko eman zuen premiamenduzko probidentziaren aurkakoa da (22526/98 zenbakidun espedientea). Egintza hori berretsi egin behar dugu eta berretsi dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Salan, bi hileko epean, jakinarazpen hau egiten den egunaren biharamunetik zenbaturik.

Iruñean, bi milako apirilaren hogeita bostean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 98-07-21ean emandako 603 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpenak ondoko errekurtsoa ebatzi du: 1995eko urtarrilaren 16an trafikoko isun baten munta nahitaezko ordainarazpenaren bidetik eskatzeko Iruñeko Udal txit gorenak eman zuen premiamenduzko probidentziaren aurka María Granada Requeiro Pepín andreak jarri zuen 95-0761 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpena 1995eko urtarrilaren 16ko 7. zenbakiko Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen; haren testuak, hitzez hitz kopiatuta, hau dio:

"603 zenbakiko ustezko egintzaren ziurtagiria

María Carmen Lorente Gracia andrea, Nafarroako Administrazio Auzitegiko Idazkaritza Bulegoko burua,

Ziurtatu dut: Nire kargurako Idazkaritzan dauden datuak ikusita,

ondorio hauek atera daitezke:

Lehenengoa.-1995eko otsailaren 2an, María Granada Requeiro Pepín andreak 761/95 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa jarri zuela trafikoko isun baten munta nahitaezko ordainarazpenaren bidetik eskatzeko Iruñeko Udal txit gorenak eman zuen premiamenduzko probidentziaren aurka. Ebazpena 1995eko urtarrilaren 16ko 7. zenbakiko Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen.

Bigarrena.-1998ko ekainaren 17an sartu zen idazki baten bidez, Iruñeko Udal txit gorenak, 57/1994 Foru Dekretuaren 28. artikuluak xedatutakoan oinarriturik, erreferentziako errekurtsoko ustezko egintzari buruzko ziurtagiria eskatu zuela.

Hirugarrena.-Auzitegiak ondorioztatzen den asmoa aztertu duela eta ezetsi behar dela jo duela; hala ere, gai horri buruz errekurtso ugari jarri direnez, ezin izan duela hari buruzko berariazko eta oinarrituriko ebazpena eman uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 338.2. artikuluan eta aipatu 57/1994 Foru Dekretuko 27.1 eta 28.2. artikuluetan horretarako ezarri diren epeetan.

Laugarrena.-Aipatu manuei jarraituz, errekurtsoa ezetsitzat jo behar dela, eta ez dela inoiz ere ebatziko.

Eta jasota gera dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan, ustezko egintzari buruzko ziurtagiri hau eman dut, eta jakinarazten dizut egintza honen kontra Administrazioarekiko auzibide errekurtsoa jartzen ahal dela Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren dagokion sailean, jakinarazpena jaso den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean. Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko uztailaren gogaita batean."

Iruñean, bi milako apirilaren hogeita bostean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Juan Andrés Ciordia Segura.

Iragarkiaren kodea: A0004095