112. ALDIZKARIA - 2000ko irailaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

INGURUGIRO, LURRALDEAREN ANTOLAMENDU ETA ETXEBIZITZA DEPARTAMENTUA. Zehapen espedientea.

Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 135. artikuluan aurreikusitako jakinarazpena egitea ezinezkoa izan da, hau da, ehizaren arloan indarrean dagoen arautegia urratzeagatik Rafael Díez San Pedro jaunari ireki zaion 281/99 zehapen espedientearen jakinarazpena eta, ondorioz, agindu honen bidez lege horren 59.4. artikuluan xedatutakoa beteko da.

"487/2000 FORU AGINDUA, maiatzaren 5ekoa, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Rafael Díez San Pedro jaunari Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea urratzeagatik zehapena jartzen diona.

Rafael Díez San Pedro jaunari irekitako 281/99 zenbakiko zehapen espedientea aztertu da; espediente hori Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariaren martxoaren 10eko 274/2000 Foru Aginduaren bidez ireki zaio, ehizarako posta-kartutxoak aldean eramateagatik.

Karguen Plegua jakinarazi zaio baina salatuak ez du bere aldeko alegazio-idazkirik aurkeztu horretarako epean. Beraz, bidezko da 2/1993 Foru Legearen 116.4 artikuluaren arau-hauste arinagatik egindako zehapen-proposamen behin betikoa bihurtzea.

Hala ere, Nafarroako Gobernuko Delegazioaren bitartez, alegazio idazki bat aurkeztu zen karguen pleguan ematen den 15 eguneko epetik kanpo. Alegazio horiek ez dute deusetan aldatzen arau-hauslearen erantzukizuna edo arau-haustearen beraren kontsiderazioa.

Halaxe da, zeren, 2/93 Foru Legearen 99.3 artikuluaren arabera, eta Foruzaingoaren Babes Ekologikoaren Atalak jarritako salaketa ikusita, garbi baitago zer munizio mota aurkitu zitzaion salatuari. Foruzaingoak salaketan jarri duenez, 6 posta-kartutxo kendu zitzaizkion, debekatuak baitaude. Arau-hauste hori, ehizarako asmotan posta-kartutxoak edukitze hutsa, arintzat hartua dago, eta garbi dago salatuak munizio hori zeramala salaketa jarri zitzaion momentuan.

Proposatutako zenbatekoari dagokionez, 20.000 pezeta, bidezko da bere horretan uztea, salatuaren jokabidean ez dagoelako ez aringarririk ez astungarririk, 2/93 Foru Legearen 100. artikuluko irizpideen arabera.

Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 98. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. Rafael Díaz San Pedro jaunari 20.000 pezetako isuna jartzea 2/1993 Foru Legearen 122.a) artikuluan xedatutakoari jarraikiz. Hori, hala ere, ez da eragozpen izanen 2/93 Legearen 106. artikuluari jarraikiz isuna merkatu ahal izateko.

2. Arestian adierazi den foru lege horren 106. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, isuna % 30 murriztuko da, betiere ondoko beharkizun hauek betetzen badira:

a) Isunaren gainerako zatia gehienez 15 egun balioduneko epearen barrenean ordaintzea, foru agindua jakinarazi den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

b) Urratzaileak ordaintzea, osorik, aurreko idatz-zatian adierazi den epean, egotzi zaizkion kalte edo gaitzetatik heldu diren kalteordainak, hala nola tresna, arma edo animaliak berreskuratzeko diru-kopurua.

c) Urratzaileak idatziz adieraztea ezarri zaion zehapenarekin eta eskatzen zaion kalteordainarekin ados dagoela eta espres egiten diola uko epe horretan inpugnazio-ekintzak burutzeko eskubideari.

Baldin eta deskribatu den merkatze hori interesatzen bazaio, interesatuak Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko bulegoetara jo beharko du (Alondegi kalea, 1.a, 2. solairua), Kontrol Administratiboaren Atalera. Bertan ordain-gutuna emanen zaio, orain igorri denaren ordez, eta isunaren zenbatekoa gutxitzeko dokumentazioa ere bai.

3. Isuna edozein banketxe edo aurrezki kutxatan ordaintzen ahal da, horretarako ordain-gutun ofiziala erabiliz, foru agindu hau administrazio mailan irmoa izanen den egunetik hamabost eguneko epean. Epe hori iraganik, premiamenduzko bideari ekinen zaio diru-kopurua kobratzeko.

4. Bahitutako postak Ingurugiro Departamentuan daude eta bota eginen dira legez kontrakoa baita horiek edukitzea. Arma Lizarrako Guardia Zibilaren armen bahitokian dago eta dohainik berreskuratzen ahalko du jabeak noiznahi. Horretarako, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan agertu beharko du (Alondegi kalea, 1, 2. solairua).

5. Foru Agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zuen 4/1999 Legearen 114. eta 115. artikuluen arabera.

6. Foru Agindu honen berri ematea espedientea ireki zaionari, salatzaileari, Kontrol Administratiboaren Atalari eta Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi milako maiatzaren bostean.-Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

Iragarkiaren kodea: A0007427