112. ALDIZKARIA - 2000ko irailaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

LEHENDAKARITZA DEPARTAMENTUA. Jakinarazpen ediktua.

Ezinezkoa izan denez Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 eta 135. artikuluek aurreikusten duten jakinarazpena egitea, alegia, prozedura sumarioaren hasierari dagokiona, honako honen bidez bete egiten da indarra duen Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.4 artikuluak xedatutakoa.

"Ikuskizun publikoak eta jolas jarduerak arautzen dituen martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legearen 28.2 artikuluan arau-hauste arinetarako aurreikusita dagoen prozedura sumarioari jarraikiz, hasiera eman zaio Linaresen (Jaen), Olimpo kalean, C etxe-multzoan bizi eta 26.732.428 NANa duen Martín Olmo Rueda jaunaren aurkako 43/00 zehapen espedienteari, 2000ko uztailaren 12an Foruzaingoak jarritako salaketaren ondorioz, ekainaren 29ko 249/1992 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Zezen Ikuskizunen Erregelamenduan xedatutakoaren aurkako arau-haustea egin zuelakoan. Arau-hauste hori arintzat hartu da Erregelamenduko 95.4.d) artikuluan eta, horren arabera, 10.000 eta 75.000 pezeta bitarteko isuna dagokio (aipatu Foru Dekretuaren 98.4 artikulua). Salatuari jakinarazten zaio hamar eguneko epea izanen duela egoki juzkatzen duena alegatzeko eta, nahi izanez gero, bidezko frogak proposatzeko.

Halaber, jakinarazten zaio Purificación González Merchán andrea, Afera Orokorretarako atalburua, izendatu dutela instruktore eta Pedro Segura González jauna idazkari.

Salatuak funtzionario horiek errefusa ditzake, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 29. artikuluak ezarritako araubidearen arabera.

Iruñean, bi milako abuztuaren hogeita hiruan.-Barne zuzendari nagusia, Alfredo González Echarren".

Iragarkiaren kodea: A0008241