112. ALDIZKARIA - 2000ko irailaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

945/2000 FORU AGINDUA, irailaren 4koa, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Zizur Zendeako Arau Subsidiarioak Zizur Txikiko sektore urbanizagarri antolatuan aldatzeko espedientea, bertako jabeek sustatua, behin betikoz onesten duena.

Zizur Zendeako Udalak, idazpuruan aipatzen den espedientea aurkeztu du Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betiko onespena eman diezaion.

Aurkeztutako dokumentazioa eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren adostasun txostena azterturik, bidezko da behin betikoz onestea.

Horren ondorioz, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 116. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. Behin betikoz onestea Zizur Zendeako Arau Subsidiarioak Zizur Txikiko sektore urbanizagarri antolatuan aldatzeko espedientea, bertako jabeek sustatua.

2. Adieraztea, Foru Agindu honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko sailean, jakinarazpena jaso eta biharamunetik edo, bestela, Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 10. artikuluak xedatu bezala.

3. Foru Agindu hau Zizur Zendeako Udalari eta sustatzaileei jakinaraztea, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi milako irailaren lauan.-Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

Iragarkiaren kodea: A0008263