112. ALDIZKARIA - 2000ko irailaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

ADMINISTRAZIO BAIMENA, Tuteran instalazio elektrikoa jartzeko, eta zehazki haren onura publikoa deklaratzen duena. Presako okupazioa. 6662 A.T. - JAA/alt. espedientea.

Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 52, 53 eta 54. artikuluetan, urriaren 20an eman ziren 2617/66 Dekretuaren 9. artikuluan eta 2619/66 Dekretuaren 10. artikuluan xedatutakoak ondorioak izan ditzan, jendaurrean jarri da Energía Eólica la Bandera, S.A.k egindako eskabidea, ondoko ezaugarri nagusiak dituen goi tentsioko instalazioa baimendu eta haren onura publikoa deklaratzeko:

a) Eskatzailea: Energía Eólica la Bandera, S.A.

b) Instalazioa jartzeko tokia: Tutera.

c) Instalazioaren xedea: La Bandera parke eolikoko energia elektrikoa kanporatzea.

d) Ezaugarri nagusiak: 66 KV.ko ageriko linea, 24. euskarritik, La Bandera parke eolikoko 20/66 KV.ko E.T.aren ingurutik, 2311 m., 33. euskarrira, LA-280, metalezkoak, Sacaculos eta San Gregorio alderdietan, Cabanillasko udalerrian, eta Monte de Valdetellas alderdian, Tuterako udalerrian; lur azpiko tartea, 3665 m. RHZ1/300, Tuterako sakanetik, Ebro ibaiaren ezkerreko bazterrera, Tutera-Castejón errepidea eta burdinbidea zeharkatu ondoren, 36. euskarrian bukatuz, hor berriro agerikoa izanen baita; 4.756 m.; metalezkoak, LA-280, 56. Euskarrira, Cristo sakanetik eta Barcelosa korralizatik barrena; azkeneko tartea, lur azpian, 1665 m.; RHZ1/200 La Serna E.T.tik, Tuterako udalerrian.

e) Nongo materialak: nazionalak.

f) Aurrekontua: 247.660.079 pezeta.

Onura publikoaren deklarazioak berekin dakar ondasunak okupatu beharra edo ukitutako eskubideak eskuratzea, eta horrek presako okupazioa ekarriko du:

Polígonoa: 8. Lurzatia: -. Lur mota: Bideak. Titularra: Tuterako Udala / Traslapuenteko zelaiko ureztatzaileen batasuna. Parajea: Traslapuente (Camino de los Pilares eta beste). Hodien luzera (ml): 1.549.

Polígonoa: 8. Lurzatia: 351. Lur mota: Laborea. Titularra: Traslapuenteko zelaiko ureztatzaileen batasuna. Parajea: Traslapuente. Hodien luzera (ml): 8.

Hori horrela, eskaera egin duen enpresak eskatzen du, halaber, zortasuna ezartzea.

Aditzera ematen da, instalazioaren proiektua Nafarroako Gobernuko Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuan aztertu (Tomás Caballero parkea, 1. zk., Fuerte del Príncipe II. eraikina, 5. solairua), eta egokitzat jotzen diren erreklamazioak aurkez daitezen bi aletan, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita hogeita hamar eguneko epean.

Iruñean, bi milako abuztuaren hogeita hamaikan.-Zerbitzuko zuzendaria, José Antonio Ayesa Usabiaga.

Iragarkiaren kodea: A0008144