112. ALDIZKARIA - 2000ko irailaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

782/2000 EBAZPENA, abuztuaren 22koa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, "Caparrosotik Zarrakaztelurako NA-124 errepidearen Santakara-Zarrakaztelu tartea zabaldu eta hobetzea" izeneko proiektuaren jendaurreko aldia bukatutzat eman eta proiektua behin betikoz onesten duena.

Otsailaren 14ko 149/2000 Ebazpenaren bidez, "Caparrosotik Zarrakaztelurako NA-124 errepidearen Santakara-Zarrakaztelu tartea zabaldu eta hobetzea" izeneko proiektuari onespen teknikoa eman zitzaion eta ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri zen.

Ebazpen horrek hasiera eman zion ukitutako ondasun eta eskubideen desjabetzapen espedienteari eta proiektu hori jendaurrean jarri zuen, nahi zutenek bidezkoak iruditzen zitzaizkien ohar eta alegazioak egin zitzaten.

Maiatzaren 8ko 398/2000 Ebazpenaren bidez, "Caparrosotik Zarrakaztelurako NA-124 errepidearen Santakara-Zarrakaztelu tartea zabaldu eta hobetzea" proiektua jendaurrean jartzeko epea ebatzi eta behin betikoz onetsi zen.

Ondoren, NA-124 errepidearen eskuinaldean 1.800 eta 2.370 kilometro-puntuen artean desjabetzapen gehiago egiteko premia ikusi zen.

Ekainaren 5eko 538/2000 Ebazpenaren bidez, "Caparrosotik Zarrakaztelurako NA-124 errepidearen Santakara-Zarrakaztelu tartea zabaldu eta hobetzea" izeneko proiektuak ukitutako ondasunen zerrenda osatu eta jendaurrean jarri zen.

Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak dio alegazioen epean ez dela bat ere jaso.

Horrenbestez, Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak adierazi eta proposatutakoarekin bat, eta Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak urriaren 7ko 3912/99 Foru Aginduaren bidez emandako eskurantzak erabiliz, Zuzendaritza Nagusi honek

EBATZI DU:

1. Behin betikoz onestea "Caparrosotik Zarrakaztelurako NA-124 errepidearen Santakara-Zarrakaztelu tartea zabaldu eta hobetzea" izeneko proiektua, kontrata bidez egiteak 384.735.404 pezetako aurrekontua duena (2.312.306,35 euro).

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratzea.

3. Ebazpen hau igortzea Murillo el Frutoko Udalari, Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuari eta Desjabetzapen Atalari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi milako abuztuaren hogeita bian.-Herrilan zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: A0008075