112. ALDIZKARIA - 2000ko irailaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

FORU AGINDUA, 2000ko abuztuaren 21ekoa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana, "Etaioko II. aldeko lurzati berrantolamenduko bide eta hustubideen sarea" izeneko proiektuko obrak esleitzen dituena.

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legeko 97. artikuluan xedaturikoa betetzeko asmoz, aditzera ematen da, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak, 2000ko abuztuaren 21eko Foru Aginduaren bidez, kontratu hau esleitu duela:

-Kontratuaren xedea: Etaioko II. aldeko bide eta hustubideen sareko obrak.

-Esleitzeko era: lehiaketa.

-Esleitzeko prezioa: 62.392.031 pezeta edo 374.983,6585 euro.

-Esleipen-hartzailea: Construcciones Luciano Elcarte, S.L.

Iruñean, bi milako abuztuaren hogeita batean.-Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, Ignacio Javier Martínez Alfaro.

Iragarkiaren kodea: A0008266