112. ALDIZKARIA - 2000ko irailaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

287/2000 FORU DEKRETUA, abuztuaren 21ekoa, Aberingo Udalaren herrilurreko 80 metro karraturen desafektazioa onesten duena, ondoren haien erabilera lagatzeko.

Aberingo Udalak 80 metro karratuko herrilurra desafektatzeko onespena eskatu dio Nafarroako Gobernuari, ondoren haren erabilera lagatzeko. Lur hori katastroko 1. poligonoko 101. lurzatiaren parte bati dagokio ("Montejurra" izeneko parajea).

Proposatutako desafektazioaren xedea da aipatu lurrak 10 urterako lagatzea "Retevisión Móvil, S.A." enpresari, urteko kanona kobratuz, komunikazio estazio bat paratzeko. Lagapena, bi alderdien adostasunez, luzatu egin liteke.

Aberingo Udalak zorrotz bete du espediente honen xede den arloaren gainean Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak dioena, baita Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduan ezarritakoa ere (urriar en 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsia).

Horrenbestez, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi milako abuztuaren hogeita bateko bilkuran hartutako erabakiari jarraikiz,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Aberingo Udalaren herrilurreko 80 metro karraturen desafektazioa onestea, katastroko 1. poligonoko 101. lurzatiaren zati batekoak hain zuzen ("Montejurra" izeneko parajean).

2. artikulua. Baimena ematen zaio Aberingo Udalari desafektatutako lurrak "Retevisión Móvil, S.A." enpresari lagatzeko, komunikazio estazio bat paratzeko.

3. artikulua. Desafektazioaren onespena Aberingo Udalak onetsi zuen baldintza plegua betetzearen baldintzapean dago, batez ere klausula berezi bat, zeinean adierazten baita herrilur hura herri ondarera itzuli behar dela desafektazioa eragin zuten h elburuak desagertu edo betetzen ez badira.

4. artikulua. Aberingo Udalak espediente honen xede diren lurren mugak jarri behar ditu.

AZKEN XEDAPENA

Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi milako abuztuaren hogeita batean.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, Ignacio Javier Martínez Alfaro.

Iragarkiaren kodea: A0008233