112. ALDIZKARIA - 2000ko irailaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Dekretuak

291/2000 FORU DEKRETUA, abuztuaren 28koa, Nagoreko (Nafarroa) San Julian parrokiako San Julianen erretaula Interes Kulturaleko Ondasun deklaratzen duena.

Hezkuntza eta Kultura kontseilariak irailaren 21ean eman 343/1998 Foru Aginduaren bidez, Nagoreko (Nafarroa) San Julian parrokiako San Julianen erretaula Interes Kulturaleko Ondasun deklaratzeko espedientea ireki zen. Foru Agindu berean espedientea jendaurrean egoteko 30 egun balioduneko epea jarri zen. Epe horretan Ebroko Ur Konfederazioak alegazio bat aurkeztu zuen baina horrek ez du eraginik espedientearen tramitazioan eta ez du oztopatzen tramitatzen ari den IKO deklarazioa. Itoizko urtegia betetzeak nonbait ez du ukituko Nagore herrigunea San Julian Eliza dagoen aldean. Nolanahi ere, Ebroko Ur Konfederazioak behar adina denboraz jakinaraziko dio arrisku hori Kultura Zuzendaritza Nagusia-Vianako Printzea Erakundeari, IKO deklarazioaren xede den erretaula hori toki seguruago batera eraman dezan.

1999ko abuztuaren 25ean Nafarroako Kultura Kontseiluaren Ondare Batzordeak higigarri hori Interes Kulturaleko Ondasun deklaratzearen aldeko txostena eman zuen.

Interes Kulturaleko Ondasunen deklarazioa arautzen duen urriaren 3ko 217/1986 Foru Dekretuak, abenduaren 30eko 572/1991 Foru Dekretuaren bidez aldatutakoak, bere 12. artikuluan ezartzen du Nafarroako Gobernuak Foru Dekretu bidez deklaratuko dituela interes kulturaleko ondasunak, Nafarroako Foru Komunitatearen eskumenen esparruan.

Horrenbestez, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak proposatuta eta Nafarroako Gobernuak bi milako abuztuaren hogeita zortziko bilkuran hartutako erabakiarekin bat eginez,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Nagoreko (Nafarroa) San Julian parrokiako San Julianen erretaula Interes Kulturaleko Ondasun deklaratzea.

Foru Dekretu honen xedea den ondasunaren deskripzio osagarria deklarazio espedientearen dokumentazioan ageri da.

2. artikulua. Eman bekio Foru Dekretu honen berri interesatuei, behar diren ondorioak sor ditzan.

AZKEN XEDAPENA

Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi milako abuztuaren hogeita zortzian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

Iragarkiaren kodea: A0008237