112. ALDIZKARIA - 2000ko irailaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

FORU AGINDUA, 2000ko irailaren 4koa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana, Faustino Aguirrezábal Bujanda jauna Nafarroako Mahastizaintza eta Enologi Zentroko mahastizaintza arloko arduradun izendatzen duena, bitarte baterako.

Nafarroako Mahastizaintza eta Enologi Zentroa sortu zuen martxoaren 78/1986 Foru Dekretuak (urriaren 4ko 499/1999 Foru Dekretuaren bidez aldatua), 10. artikuluko 3. idatz-zatian, ezartzen du Mahastizaintza eta Enologi Zentroko arloetako arduradunak Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak izendatuko dituela. Arduradun horiek Nafarroako Foru Komunitateko edo haren erakunde autonomoetako langileak izan beharko dute.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.-Faustino Aguirrezábal Bujanda jauna Nafarroako Mahastizaintza eta Enologi Zentroko mahastizaintza arloko arduradun izendatzea, bitarte baterako.

Iruñean, bi milako irailaren lauan.-Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, Ignacio Javier Martínez Alfaro.

Iragarkiaren kodea: A0008264