112. ALDIZKARIA - 2000ko irailaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

V I L L A F R A N C A

Jarduera sailkatua

Ingurugiroa babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan eta hamabost egunez iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, jendaurrean egonen dela ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukitutakoek bidezko oharrak egin ditzaten.

Eskatzailea: Francisco Javier Basterra, "Agrosal"en izenean. Jarduera: gai fitopatologikoak ustiatu, biltegiratu, saldu eta merkaturatzeko jardueraren legalizazioa, "berotegiak eta laborantza intentsiboak" izeneko nekazaritza-sektorean, izan ere 660 metro karratuko berotegi-nabea egin nahi du. Tokia: Villafranca (Nafarroa), Iruñea-Martzilla-Cadreita NA-660 errepidearen inguruko eremua.

Villafrancan (Nafarroa), bi milako irailaren bian. Alkatea, Julián León Merino.

Iragarkiaren kodea: A0008255