112. ALDIZKARIA - 2000ko irailaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E R R I B E R R I

142/2000 ebazpena

Erriberriko Udaleko alkate udalburuak, gaurko datarekin, ondoko ebazpena eman du,

142/2000 EBAZPENA

Erriberriko Udalaren zerbitzuko bitarteko udaltzain laguntzaile izateko bi lanpostu oposizio bidez betetzeko proben epaimahaiaren proposamena ikusirik.

Izangaiek deialdiko 7.2 oinarrian ezarritakoa hertsiki bete dutenez, eta 8. oinarrian xedatutakoari jarraikiz,

Ebatzi dut:

1. Erriberriko Udalaren zerbitzuko bitarteko udaltzain laguntzaile izateko bi lanpostuetarako, María Angeles Alcalde Echarri eta Angel Gorri Martínez izangaiak izendatzea, probak gainditu baitituzte. Izendapenaren ondorioak 2000ko abuztuaren 1etik aitzina izanen dira.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, eta interesatuei jakinaraztea.

Erriberrin, bi milako uztailaren hogeita zazpian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0007543