112. ALDIZKARIA - 2000ko irailaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A L T S A S U

Deialdia, Altsasuko Udaleko arkitekto tekniko edo aparajadore lanpostu bat, lan araubidekoa, betetzeko

Toki Erregimeneko Oinarrien gaineko Legearen 21.g artikuluaren arabera, alkate andreak ondoko esrantzak ditu:

g) Enplegu publikoko eskaintza onestea, Udalbatzak onetsi zituen aurrekontuaren eta plantillaren arabera, langileak hautatu eta lehiaketa eta lanpostuak betetzeko probetako oinarriak onestea eta finkoak edo aldizkakoak ez diren lansari osagarriak banatzea.

Ekainaren 12ko Alkatetzaren ebazpenaz, lan publikoko eskaintza onetsi zen, zeinetan arkitekto tekniko edo aparejadore lanpostua agertzen den.

Ikusirik, Langileen batzordeak horren gainean emandako txostena, eta lehen aipaturiko Toki aferetarako indarreko legeriak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,

Ebatzi dut:

Lehenengoa.-Arkitekto tekniko edo aparejadore lanpostu bat, lan erregimena izango duena, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren oinarriak onestea.

Bigarrena.-Deialdiaren oinarriak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera bidaltzea argitara dezaten behar diren ondorioetarako.

Hirugarrena.-Deialdiaren oinarriak Udaletxeko iragarki oholean jartzeko agindua ematea.

Altsasun, bi milako abuztuaren bian. Alkatea, Camino Mendiluze.

DEIALDIA, ALTSASUKO UDALEKO ERDI MAILAKO TITULUDUN (APAREJADOREA) IZATEKO LANPOSTU BAT, LAN ERREGIMENEKOA, OPOSIZIO-LEHIAKETA BIDEZ BETETZEKO

1.-Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da erdi mailako tituludun lanpostu bat, txanda irekian eta oposizio-lehiaketa bidez betetzea, hasiera batez Altsasuko Udaleko Hirigintza Sailean aritzeko.

1.2. Izendapenak nomina eta plantillako lan erregimeneko langile bilakatuko du hautatua, indarra duten xedapenetan Altsasuko Udaleko langileen arloan ezarritako eskubide eta betebehar guztiekin.

1.3. Lanpostuak eskatzen zaion B mailari dagozkion lansariak izanen ditu, uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuaren bidez Lansariei buruz onetsitako behin-behineko Erregelamenduan eta Altsasuko Udalari aplika dakizkiokeen gainontzeko xedapenetan ezarritakoari jarraikiz.

1.4. Hautaprobak gainditu ondoren izendatutako izangaiak Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean bazkidetuko dira eta hartan alta hartuko, delako sisteman ezarritako babespean.

1.5. Lanorduen banaketa zerbitzuaren beharren araberakoa izanen da, eta administrazio organo eskudunek edozein momentutan alda dezakete.

1.6. Deialdi honen kariaz izendatzen diren erdi mailako tituludunek ondoko zereginak beteko dituzte:

-Alorreko Zuzendaritzaren edo zinegotzi arduradunaren aginduetara bere titulazioari dagozkion zereginak eta bere maila administratiboaren arabera agintzen zaizkionak.

-Udalaren eraikin, lokal eta zerbitzuetako mantenimenduaren kontrola eta programazioa, izaera tekniko eta eraikuntzazkoak diren haietan.

-Txostenak, ikuskatzeak, irizpenak, balorazioak, azterlanak, analisiak, proposamenak egitea.

-Eraikuntza lanetako segurtasun eta osasunei buruzko neurriak betetzen ote diren begiratu, ikuskatu eta eskatzea.

-Bere titulazioari dagozkion ikerketak, planak eta programak.

-Arestian aipaturiko zereginei dagozkion txostenak egitea.

-Bilera, batzarre eta abarretara joatea eta haietan parte hartzea bere eskumenei dagokien neurrian, bai Udaletxekoak baita kanpokoak ere, baldin eta gobernuko organo eskudunak Udaletxeak bertan egon behar duela irizten badu.

-Bere titulazioari dagozkion beste zereginak, administrazio funtzioak eta honi loturikoak horien garapenerako.

2.-Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Honako oposizio-lehiaketan parte hartu ahal izateko, eskaintzak aurkezteko epea amaitzen den egunean, izangaiek ondoko baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Nazionalitate espainiarra edo Europako Batasuneko beste edozein Estatutakoa edukitzea eta adinez nagusia izatea.

b) Aparejadore edo arkitekto tekniko tituluaren jabe izatea.

c) Bere lanpostuak berez dituen egitekoetan aritzeko behar den gaitasun fisiko nahiz psikikoa mugatu ahal duen gaitz larri edo kronikorik ez izatea.

d) Eginkizun publikoak betetzeko ezgaitua edo gabetua ez izatea, eta inongo Administrazio Publikoren zerbitzutik berezia ez izatea.

2.2. Arestiko betebeharrak, azterketa gainditu eta lanpostua eskuratzen duten izangaiek egiaztatu beharko dituzte, deialdi honen bederatzigarren oinarriak xedatzen duen eran eta epean. Hori guztia bete beharko da eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean eta oposizio prozedura osoan izendapen eguna arte bete ere.

3.-Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartu ahal izateko eskabideak Altsasuko Udaleko errregistro orokorrean aurkeztu beharko dira, deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita hogeita hamar egun naturaleko epearen barnean. Aipatu eskabideak deialdian argitaratutako ereduari lotuko zaizkio eta haietan izangaiek adierazi beharko dute eskabideak aurkezteko epearen azken eguna baino lehenago eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituztela. Eredua Altsauko Udaleko bulego orokorretan, Udaletxeko beheko solairuan baitago, eskura daiteke.

3.2. Ezintasunik dutenek hura zer-nolakoa den adierazi beharko dute eskabidean eta ariketak egiteko denbora nahiz bitartekoen aldetik beharrezko izan ditzaketen egokitzapenak eskatu ahalko dituzte.

3.3. Deialdi honetako 7 idatz-zatiaren arabera epaimahaiak baloratu beharko dituen merezimenduak alegatu beharko dituzte izangaiek.

3.4. Alegatzen diren merezimenduak frogatzeko agiri jatorrizkoak zein behar bezala konpultsatuak aurkeztu behako dira, horrela egin ezean ez aurkeztutzat joko baitira.

3.5. Eskabidearekin batera ondoko dokumentuak aurkeztu beharko dira:

a) Izangaiek alegaturiko merezimenduak kreditatzen dituztenak, 7. idatz-zatian ezarritakoaren arabera ordenatuak.

3.6. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina izango da.

4.-Izangaien onarpena eta erreklamazioak:

4.1. Eskabideak aurkezteko epea amaitutakoan, Alkatetzak ebazpena emango du onartu eta baztertuen behin behineko zerrenda onesteko eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin aginduko du.

4.2. Izangai baztertuek, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean behin-behineko zerrenda atera eta ondoko hamar egun balioduneko epearen barruan, erreklamazioak egin ahal izango dituzte eta akatsik baldin bada, zuzendu.

4.3. Erreklamazioak aurkezteko epea iraganik eta haiek ebatzitakoan, alkateak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko ebazpena emango du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin aginduko. Ebazpen berean zehaztuko da probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren.

5.-Epaimahai kalifikatzailea.

5.1. Epaimahaia ondoko kide hauek osatuko dute:

Mahaiburua: alkate andrea edo bere ordez arituko den zinegotzia.

Ordezkoa: alkate andreak izendatu beharrekoa.

Mahaikidea: arkitekto tekniko bat, Iruñeko Udalak hautatua.

Ordezkoa: arkitekto tekniko bat, Iruñeko Udalak hautatua.

Mahaikidea: arkitekto tekniko bat, Nafarroako Arkitekto Tekniko eta Aparejadoreen Elkargo Ofizialak hautatua.

Ordezkoa: arkitekto tekniko bat, Nafarroako Arkitekto Tekniko eta Aparejadoreen Elkargo Ofizialak hautatua.

Mahaikidea: Langileen batzordeko ordezkari bat.

Ordezkoa: Langileen batzordeko ordezkari bat.

Mahaikide-idazkaria: Altsasuko Udaleko idazkaria.

Ordezkoa: idazkariak izendatu beharrekoa.

Hautapen probak egin baino lehenago osatu beharko da epaimahaia.

5.2. Epaimahaia ezingo da osatu, ez eta jardun ere, gutxienez ere bere kideen erabateko gehiengoa biltzen ez bada.

5.3. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu, deialdi honen oinarriak ulertu eta aplikatzerakoan sortu daitezkeen afera guztiak.

5.4. Epaimahaiak aholkulari adituak deitu ahalko ditu proba guzti nahiz batzuetarako. Aholkulari hauek espezialitate teknikoetara mugatuko dira, eta horiexetan bakarrik lagunduko dute epaimahaia.

6.-Oposizio-lehiaketaren garrapena:

6.1. Oposizio-lehiaketa bi alditan egingo da, lehiaketaldia lehenbizi eta oposizioaldia gero, oinarri hauetan zehazten den gisan.

6.2. Oposizio-lehiateta deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta bi hilabete pasata gutxienez hasiko da. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendarekin batera aditzera emango da noiz, non eta zer ordutan hasiko den oposizio-lehiaketa.

Horren ondotik, epaimahaiak behar denean eta Erregelamenduari jarraikiz emanen ditu aditzera gainerako probetarako iragarkiak.

7.-Lehiaketaldia:

7.1. Ez da baztergarria izango, eta gehienez ere 12 puntu lortu ahalko dira bertan.

7.2. 3.4. oinarriaren arabera alegatu eta frogaturiko merezimenduak ondoko baremoari jarraiki baloratuko dira:

A) Laneko esperientzia (gehienez ere 8 puntu).

A.1) Administrazio Publikoetan arkitekto tekniko edo aparejadore gisa aritu izanagatik: urteko 3 puntu.

A.2) Publikoak ez diren entitateetan arkitekto tekniko edo aparejadore gisa aritu izanagatik: urteko 1,5 puntu.

B) Lanpostuko funtzioekin lotutako ikastaroak, argitalpenak eta abarrengatik: gehienez ere, 2 puntu.

C) Beste titulazio akademikoak: gehienez ere 2 puntu.

7.3. Lehiaketaldia bukatutakoan, izangai bakoitzak lortutako puntuazioa emango da aditzera Altsasuko Udaleko iragarki oholean. Lehiaketaldian lortutako puntuazioa gehituko zaio oposizioaldian guztira lortutakoari, eta horrela aterako da oposizio-lehiaketan guztira lortutako puntuazioa.

8.-Oposizioaldia.

8.1. Oposizioaldiak ariketa hauek izango ditu, eta gehienez ere 93 puntu lortu ahalko dira bertan:

Lehenbiziko ariketa: idatziz, test bat erantzun beharko da, oinarrizko gai teknikoei eta eranskineko gaiei buruzkoa. Gehienez ere 15 puntu lortu ahalko dira eta 7,5 lortzen ez dituen izangaia baztertuko da.

Bigarren ariketa: eranskineko gaietatik zozketa bidez aukeratutako bi gai, gehienez ere 5 ordutan eta idatziz, garatu beharko dira. Gehienez gai bakoitzeko 15 puntu lortu ahal dira, eta gutxienez bakoitzeko 5 puntu edo biak batuz 15 puntu lortzen ez dituena baztertuko da.

Hirugarren ariketa: epaimahaiak proposaturiko alegazio bi kasu praktiko ebaztea. Gehienez ere bakoitzeko 10 puntu lortu ahal dira, eta bien artean 12 puntu lortzen ez dituena baztertuko da.

Laugarren ariketa: analisi psikoteknikoa. Gehienez 5 puntu.

Bosgarren ariketa: (ez da baztergarria). Buruz buruko elkarrizketa epaimahaiarekin. Gaia, aukeran, gai orokorrei buruzkoa edo lanpostuko betebeharrei, egindako probei edo aurkezturiko merezimenduei buruzkoa izan daiteke. Gehienez ere 5 puntu.

Seigarren ariketa: hizkuntzen ezagutza (Borondatezkoa).

Komunitateko hizkuntza bakoitza baloratu ahalko da gehienez ere 5,8 punturekin, eta euskararen ezagutza gehienez ere 15 punturekin. Nolanahi ere, guztira 18 puntu lortu ahalko dira gehienez ere.

8.2. Oposizioaldiko ariketa bakoitza bukatutakoan, aprobatu duten izangaien zerrenda emango da aditzera, lortutako puntuazioarekin batera, Altsasuko Udaleko iragarki oholean.

8.3. Izangaiek, jendaurreko ekitaldian, oposizioaldiko ariketak irakurri beharko dizkiote epaimahaiari, eta horrek, ariketen irakurketa bukatutakoan, izangaiarekin hitz egin ahalko du hamabost minutuz gehienez ere.

Ariketak irakurtzeari uko egiteak bazterturik gelditzea dakar.

8.4. Hautapen probak egiteko denbora eta baliabide aldetik egokitzapenak jarriko dira eskabidean horren eskaera egiten duten ezinduentzat.

9.-Gainditu dutenen zerrenda eta agirien aurkezpena.

9.1. Azken ariketaren emaitza emandakoan, epaimaiahak aditzera emango du Altsasuko Udaleko iragarki oholean eta azkeneko ariketa egin den lekuan, gainditu dutenen zerrenda, lortutako puntuazioaren hurrenkeran, izangaiek lehiaketaldian eta oposizioaldian lortutako puntuazioak batuz, eta puntuaziorik handien lortzen duen izangaiaren aldeko izendapen proposamena egingo du.

9.2. Izendapen proposamena aditzera eman eta ondoko 30 egun naturaleko epearen barnen, proposatutako izangaiak ondoko agiriak ekarri beharko ditu udaletxera:

a) Nortasun Agiri Nazionaleko fotokopia konpultsatua.

b) Deialdiko 2. oinarrian eskatzen den tituluaren fotokopia konpultsatua , edo hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekinarena.

c) Altsasuko Osasun Zentruko zerbitzu medikuek egindako txostena, karguaren eginkizunak betetzea eragotziko liokeen akats fisiko nahiz psikiko edo eritasunik ez duela erakusten duena.

d) Eginkizun publikoetarako ezgaitua edo gabetua ez izatearen, eta inongo administrazio publikoaren zerbitzutik berezia ez izanaren zinpeko aitorpena.

e) Zin egin edo hitz eman Nafarroako Foru Araubidea begiratu, konstituzioa eta legeak onartu, eta karguari atxikirik dauden eginbeharrak zintzo beteko dituela.

9.2.1. Ezintasunen bat alegatu duten izangaiek kreditatu egin beharko dute, balorazio eta orientazio talde eskudunak direla medio, bateragarriak direla hura eta deialdi honetako xede den lanpostua.

9.3. Aipatu epearen barnean, eta aski arrazoituriko ezinbesteko kasuak izan ezik, aipatu agiriak aurkezten ez badira ezin izanen dira izendatu eta, beraz, egintza guztiak deuseztaturik geldituko dira, beti ere bere eskabidearen faltsukeriagatik legokiekeen erantzun beharra galarazi gabe.

9.4. Aitzineko atalean ezarritako kasuan, alkateak gainditu dutenen zerrendan, alegia 9.1. oinarriak aipatzen duen horretan, ondo-ondotik heldu den izangaiarekin beteko du hutsunea. Harekin arestiko ataletan adierazi bezala jokatuko da.

10.-Izendapena eta lanpostuaz jabetzea.

10.1. Alkate andreak, ebazpen bidez, Altsasuko Udaleko erdi mailako tituludun, lan errejimenekoak, izendatuko ditu aitzineko oinarrian ezarritakoa betetzen duten izangaiak.

10.2. Aipatu izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

10.3. Izangai izendatuek, izendapena jakinarazi eta ondoko hilabeteko epean hartu beharko dute lanpostuaren jabetza. Epe horretan, eta aski arrazoituriko kasuak izan ezik, lanpostuaren jabetza hartzen ez badute, Altsasuko udaletxeko langile bilakatzeko eskubide guztiak galduko dituzte. Horrela gertatuz gero, 9.3. idatz-zatiak ezarritakoari jarraikiko zaio.

11.-Errekurtsoak

Deialdi honen aurka, baita bertako oinarri eta egintzen aurka ere, errekurtso hauetariko bat jarri daiteke aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza burutu duen organo berari zuzendua hilabeteko epean, hura jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko sailari zuzendua, bi hilabetez jarri ere, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

c) Gora jotzeko errekurstsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik aitzina.

Epaimahaiaren egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa paratu ahalko da, alkateari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik aitzina.

Altsasun, bi milako abuztuaren bian.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

......................J/A, adinez nagusia, ........... Nortasun Agiri Nazionala duena, 19..(e)ko ......aren .......(e)an sortua, ...koa (....). Helbidea ....(e)n (...) ........ kaleko...zk.an duena, eta ......... posta kodea eta ........ telefonoa dituena.

Zure aitzinera agertzen da eta azaltzen du:

Altsasuko Udaleko erdi mailako tituludun lanpostu bat, lan errejimenekoa, (aparejadorea edo arkitekto teknikoa) oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdira, ......ko.. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zenera, onartua izatea eskatzen duela (Markatu eskatzen dena):

Karguaren eginkizunetarako eragozten dion akats fisiko, psikiko edo eritasunik ez duela.

Indarrean dauden xedapenetan ezarritako ezgaitasun bakar bat ere ez duela.

Inongo administrazio publikoren zerbitzutik disziplinazko espediente bidez ez dela berezia izan, eta eginkizun publikoetarako ezgaitua ez dagoela.

Deialdiko 2. oinarrian aipatzen den titulazioaren jabe dela.

Azterketarako eskubideak ordainduak dituela deialdian zehazten den gisan, eta dagokion gordekina esskabideari atxikirik doala.

Eskatutako baldintza guztiak betetzen dituela, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean.

Ezintasun bat duela, eta hortaz, honekin batera doan egokitzapena eskatzen duela bertan azaltzen diren arrazoiak direla-eta. (Ezintasunaren arrazoiak eta eskatzen diren egokitzapenak aparteko orrian zehaztuko dira).

Ondoko hizkuntzen ezagutzari buruzko probak egin nahi dituela Bai-Ez (Ezabatu beharrezkoa ez dena).

Horrenbestez:

Eskatzen dizu honako eskubidea onar dezazun eta horrela, Altsasuko Udalaren erdi mailako tituludun lanpostu bat (aparejadorea edo arkitekto teknikoa), lan araubidekoa, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onar nazazun.

Altsasun, 2000ko ............aren ..........(e)an.

(Sinadura)

ALTSASUKO UDALEKO ALKATE UDALBURUA

II. ERANSKINA

1. gaia.-Obra baten antolaketa. Denbora eta kostuen kontrola. Gantt-en diagramak. Pert-denboren sistemak. Aurrikuspenak betetzeko probabilitateak. Pertt-kostuen eta C.P.M. sistemak.

2. gaia.-Hardwarea. Informatikari buruzko oinarrizko ezagutzak. Periferiko erabilienak. MS-DOS sistema eragilea. Oinarrizko kontzeptuak. Agindu erabilienak. Autocad programa. Ezaugarriak. Obra aurrekontuen programak. Programa horiek arkitekturan duten erabilgarritasuna.

3. gaia.-Lur mugimenduak eta indusketak. Tipologiak. Obra horien kontrola eta ikuskapena. Eremuko eta laborategiko entseiuak lurzoruen mekanikan. Neurketa eta balorazioa.

4. gaia.-Zimenduak jartzea eta eustormak. Tipologiak. Obra horien kontrola eta ikuskapena. Arautegia. Neurketa eta balorazioa.

5. gaia.-Aldamioak, eskoraketak eta apeamenduak. Eskemak, exekuzio kontrola eta hartu beharreko neurriak. Akipenak.

6. gaia.-Hartuneak eta saneamendu horizontala. Tipologiak. Obra horien kontrola eta ikuskapena. Arautegia. Neurketa eta balorazioa.

7. gaia.-Egiturak. Tipologiak. Hormigoi armatuzko egiturak. Obra horien kontrola eta ikuskapena. Arautegia. Neurketa eta balorazioa.

8. gaia.-Forjaketak. Tipologiak. Karga probak.Emaitzen entseiu metodoak eta haien interpretazioa. Kalitate ezaugarriak eta erabiltzeko baimena. Neurketa.

9. gaia.-Estalkiak. Tipologiak. Obra horien kontrola eta ikuskapena. Arautegia. Neurketa eta balorazioa.

10. gaia.-Fatxaden itxierak eta trenkada multzoak. Tipologiak. Obra horien kontrola eta ikuskapena. Arautegia. Neurketa eta balorazioa.

11. gaia.-Barne estaldurak. Tipologiak. Obra horien kontrola eta ikuskapena. Arautegia. Neurketa eta balorazioa.

12. gaia.-Zementuak, igeltsuak eta eskaiolak. Motak. Arautegia. Ezaugarriak. Horiek erabiltzeko aholkuak. Entseiuak eta kontrola.

13. gaia.-Agregakinak, atxikitzaileak, morteroak eta hormigoiak. Motak. Arautegia. Ezaugarriak. Erabilera. Kontrola.

14. gaia.-Isolamendu termiko eta akustikoa etxebizitza-eraikinetan. Obra horien kontrola eta ikuskapena. Arautegia. Neurketa eta balorazioa.

15. gaia.-Kanpoko eta barneko arotz lanak. Tipologiak. Obra horien kontrola eta ikuskapena. Arautegia. Neurketa eta balorazioa.

16. gaia.-Eraikinetako elektrizitate instalazioak. Arautegia. Instalazio elektrikoetako zerbitzu probak. Materialen kalitate-bereizgarriak. Instalazio elektrikoen segurtasuna. Neurketa eta balorazioa.

17. gaia.-Iturgintza eta berokuntzako instalazioak. Tipologiak. Obra horien kontrola eta ikuskapena.Arautegia. Neurketa eta balorazioa.

18. gaia.-Energia aurreztea. Energia alternatiboak: haizearena eta eguzkiarena. Eraikinetan duten aplikazioa.

19. gaia.-Eraikinak suaren kontra babestea. Eraikinen zatiketa, babeserako instalazioak. Ebakuazio sistemak. Erabilitako materialen definizioa. Materialen berezitasunak suaren aurrean. Horien erabilpenaren kontrola eta baldintzak. Neurketa eta balorazioa. C.P.I. 96.

20. gaia.-Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legea. Lege horren ondoriozko erregelamenduak.

21. gaia.-Obretako segurtasun eta osasunari buruzko urriaren 24ko 1627/1997 Errege Dekretua. Segurtasun eta osasunaren gaineko gutxieneko xedapenak kontratazioetan. Norbanakoa eta taldea babesteko segurtasun bitartekoak, zehazpenak eta erabilera. Segurtasun eta osasunaren gaineko xedapenak laneko bitartekoen erabileran.

22. gaia.-Obretako behin-behineko instalazioetan, egituretan, eraispen eta lur-mugimenduetan, eta trafikoa arautzean hartu beharreko segurtasun eta kontrol neurriak.

23. gaia.-Zimentazio, egituraketa, estalketa, itxitura eta aldamioak jartzeko obretan hartu beharreko segurtasun eta kontrol neurriak.

24. gaia.-Bukaerako obretan hartu beharreko segurtasun eta kontrol neurriak, hau da, igogailu diren makinerietan, eta eraikuntzakoak diren makina eta lanabes eta garraioko makinetan.

25. gaia.-Laneko istripu-tasa eraikuntzan. Arrisku ohikoenak sektorean. Neurri tekniko eta antolakuntzakoak arriskuei aurrea hartzeko eta haiek galarazteko.

26. gaia.-Kontratazio administratiboa Nafarroan. Ekainaren 16ko 30/1998 Foru Legea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Kontratuei buruzkoa: arrazoien azalpena, printzipio orokorrak, kontratu motak, fidantzak eta bermeak. Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko maiatzaren 18ko 13/1995 Legearekin eta haren aldaketekin duen harremana.

27. gaia.-Obra kontratua, prestakuntzarako jarduketak. Adjudikazio motak. Administrazio klausulen pleguak. Harremana maiatzaren 18ko 13/1995 Legearekin.

28. gaia.-Lurzoruaren hirigintza-araubidea, lege- araubidea eta lurzoruaren sailkapena.

29. gaia.-Udalaren hirigintza-planeamendua. Udal planak, helburuak, edukia eta zehaztapenak, planaren dokumentazioa. Estatu eta Foru mailako arauak hirigintzaren eta lurraldearen antolamenduaren gainean.

30. gaia.-1978ko Espainiako Konstituzioa. Egitura eta edukia. Printzipio orokorrak.

31. gaia.-Nafarroako Foru Eraentza: sorrera eta garapena. Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko 1982ko Lege Organikoa. Burutzeko prozesua, egitura eta printzipioak.

32. gaia.-Nafarroako foru erakundeak: Lehendakaria, Gobernua eta Administrazioa, Nafarroako Parlamentua. Antolaketa eta funtzioak.

33. gaia.-Toki araubidea. Toki entitate motak. Antolaketa eta funtzioak.

34. gaia.-Zuzenbidearen iturriak: kontzeptua eta motak. Legeak. Erregelamenduak. Printzipio orokorrak. Ohitura. Zuzenbide komunitarioa.

35. gaia.-Administrazio xedapen eta egintzak. Administrazio prozedura. Kontzeptua, motak, faseak, arauak. Administrazioarekiko errekurtsoak. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoak.

Iragarkiaren kodea: A0007638