112. ALDIZKARIA - 2000ko irailaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Jakinarazpen ediktua

Ekonomia eta Funtzio Publikoko zinegotzi eskuordeak Udalaren jabetzari kalte egiteagatik 2000ko ekainaren 2an eman ebazpena (10/EC) jakinarazi ahal izan ez denez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen da, Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoa bete dadin.

Ikusirik Goardia Zibileko Zuzendaritza Nagusiak 74- A/00 espedientean aurkeztutako gaztigua, Manuel Pozo Villegas jaunak gidatutako eta Compañía Mapfre Mutualidaden aseguratutako NA-2570-AJ matrikuladun ibilgailuak 2000ko maiatzaren 5ean farola bati egindako kalteez, ebatzi dut:

1.-Kalteen ordainketa eskatzeko espedientea abiaraztea, haien erantzulea zehazteko, 287.506 pezeta egiten baitute.

2.-Interesatuei 15 egun balioduneko epea ematea, ebazpen hau jaso eta biharamunetik aitzina, eransten diren agiriak ikusita, alegazioak egin eta bidezko juzkatzen diren agiriak eta justifikazioak aurkez ditzaten. Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrean edo azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aurreikusitako lekuetako batean idatziz egin beharko dute.

Halaber, jakinarazten zaio prozedura tramitatu eta ebazteko epea hiru hilabetekoa dela ebazpen honen egunetik aitzina.

Epe hori iraganda ebazpenaren jakinarazpenik jaso gabe, eta jakinarazpena egiten saiatu dela espedientean behar bezala kreditatzen ez bada, prozedura iraungiko da eta jarduerak artxibatuko, epe horretan eman daitekeen ebazpen espresuak ezartzen duena ukatu gabe.

Prozedura ebatzi eta ebazpena jakinarazteko epea eten eginen da, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42.5 artikuluak dioen gisara, akatsak zuzentzeko eta agiriak edo bestelako datuak ekartzeko errekerimendua egiten zaionean.

Iruñean, bi milako abuztuaren bederatzian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: a0007782