112. ALDIZKARIA - 2000ko irailaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G A L A R

Izendapen proposamena

Galar Zendeako Udaleko albiente izateko lanpostu bat betetzeko deialdiko epaimahai kalifikatzaileak, datan agertzen den egunean, ondoko erabaki hau hartu du:

Ikusirik puntuazioen zerrenda, eta oposizio hau arautzen duen deialdiko 5. oinarriaren arabera, 2000ko maiatzaren 5ean, 55. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu baitzen, epaimahai honek, aho batez, erabaki du:

1.-Alkate udalburu jaunari igortzea Galar Zendeako Udaleko albiente izendatzeko eta Nafarroako Segurtasun Eskolak eman beharreko prestakuntza ikastaroan behin- behinekoz onartua izateko proposamena, Javier Pulgarin Unzué jaunaren alde, oposizioko ariketetan puntuazio altuena eskuratu duen izangaia delako.

2.-Proposamen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Galar Zendean, bi milako abuztuaren hamaikan. Epaimahaiburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: a0007781