112. ALDIZKARIA - 2000ko irailaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

331/2000 FORU AGINDUA, abuztuaren 28koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Pablo Condearena Ortega jauna Langileriaren Plantilla eta Aurrekontuen Kontrolerako Bulegoko buru izendatzen duena, bitarte baterako, uztailaren 24az geroztiko ondorioekin.

Abuztuaren 3ko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarrian xedatzen duenez, atalburutzak eta bulegoburutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaz; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikirik daudenak izan beharko dute.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. Pablo Condearena Ortega jauna Langileriaren Plantilla eta Aurrekontuen Kontrolerako Bulegoko buru izendatzea, bitarte baterako, uztailaren 24az geroztiko ondorioekin.

2. Foru Agindu hau interesatuari, eta Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Idazkaritza Teknikora, Langileri Atalera eta Funtzionarioen Nomina Bulegora igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, bi milako abuztuaren hogeita zortzian.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús Laguna Peña.

Iragarkiaren kodea: A0008136